Berniniren Apolo eta Dafne: Barrokoaren eskultura-azterketa

Arte y HumanidadesActualizado el 4,21 KB

Resumen

Gianlorenzo Berniniren Apolo eta Dafne talde eskulturikoaren azterketa formala, fitxa teknikoa eta ezaugarriak aurkezten ditu. Barrokoaren testuingurua azaltzen du: Kontrarreforma, arte-errepresentazioaren helburua eta Berniniren mugimendu, dramatismo eta teknika-maila. Halaber, aurrekariak (Belvedereko Apolo, Juan Bolognaren Merkurio) eta Berniniren eraginaren nondik norakoak jasotzen ditu.

Puntos clave

  • Apolo eta Dafne Gianlorenzo Berniniren lan ezagunena da mitologia-gaian, 1622-1624 bitartean Borghese kardinalaren enkarguz egina.
  • Carrarako marmol zuriz egina dago, eta akabera desberdinen bidez larrua, landareak, oihalak eta haitza irudikatzen ditu.
  • Bolumen irekia eta ikuspegi anitzak dira: talde eskultorikoaren alde guztiak balioesten dira.
  • Une dramatiko eta iheskor bat aukeratzen du, eta argi-ilunaren kontrasteak lanari teatralitatea ematen dio.
  • Kontrarreformak artea erlijio katolikoaren zerbitzura jarri zuen, emozioa eta sinesgarritasuna bilatuz.
  • Berniniren eragina zabala izan zen, baina ez zuzena: lan originalegia eta teknika gorenegia zirenez, jarraitzaile zuzenik izan ez zuen.

Ponte a prueba

Gianlorenzo Berniniren Apolo eta Dafne eskulturaren azterketa da hau. Bertan, dinamismo handiz egindako talde eskultoriko bat ikusten dugu, askotariko akaberekin. Irudiek mugimendu helikoidala adierazten dute.

Azterketa Formala

Berninik material aberatsa erabili zuen talde eskultoriko hau egiteko: Carrarako marmol zuria. Artistak zenbait akabera eman zizkion irudikatutako materialen testurak egiteko: larrua, landareak, oihalak, arroka, etab.

Bolumenak irekiak dira, gorputz-atalak eskulturaren bloketik ateratzen dira; gainera, ikuspegi asko dituenez, ez dago alde bat besteak baino interesgarriagorik, talde eskultorikoaren alde guztiak baloratzen dira. Berninik bi irudien arteko espazio hutsa ere kontuan hartu zuen, eskulturari interes gehiago emateko.

Fitxa Teknikoa

Izena
Apolo eta Dafne
Eskultorea
Gianlorenzo Bernini (Napoli 1598-1680)
Urteak
1622-1624
Estiloa
Barrokoa
Lekua
Erroma
Bezeroa
Borghese kardinala
Gaia
Mitologikoa
Oharrak
Kardinalaren babespean egindako serie mitologikoaren amaieran egina

Iruzkina

Italian, Barrokoa une artistiko oso garrantzitsua izan zen. Elizak Kontrarreformaren bideari irmoki heldu zion, eta artea erabili zuen horren zerbitzura.

Kontrarreforma XVI. mendearen erdialdean hasi zen, Trentoko Kontzilioa egin ondoren. Elizak "armak" hartu zituen erlijio katolikoaren defentsan. Etxe barrua ere ordenatu zuen, protestanteen kritiken helburu ez izateko eta erlijioak gizartean benetako dimentsioa izan zezan. Lan itzela izan zen, eta hura burutzeko, "gudaroste" antzera antolatu zen Jesusen Konpainia izan zuten bidelagun.

Artistek bi norabidetan lagundu zuten, elizaren botereak iraun zezan: Alde batetik, boterearen sinboloa ziren eliza kupuladunak eta guztiz zanpatzaileak egiten; beste aldetik, barruko erlijiositatea, emozionala, Kristoren pertsonaiarekin identifikatzen zena landu, batez ere pinturan.

Gianlorenzo Bernini, Italiako barroko estiloaren artistarik garrantzitsuenetakoa izan zen –agian, Europa osokoa ere–, bai arkitekturaren alorrean, baita eskulturarenean ere. Miguel Angelek XVI. mendean izan zuen ospearen parekoa izan zuen Berninik mendearen amaieran. Gai mitologikoari dagokionez, Apolo eta Dafne dugu lan ezagunena, baina hau baino lehenago Amaltea ahuntza, Eneas, Neptuno eta Proserpinaren bahiketa egin zituen. Gai erlijiosoari lotutako lan nagusiak David eta Santa Teresaren estasia ditugu.

Berniniren Eskulturaren Ezaugarriak

  • Mugimendu bizia eta guztiz sinesgarria adieraztea lortzen du lerro-jokoen eta bolumen irekiaren bitartez.
  • Une oso berezia, dramatismoz beterikoa, aukeratzen du bere eskulturarako; une iheskorra, bat-batekoa harrapatu duela dirudi.
  • Gaitasun tekniko gorena lortu zuen; marmolarekin kalitate oso desberdinak irudikatu zituen: gorputzen biguntasuna, zuhaitzaren azal latza, haitzen gogortasuna, etab.
  • Argi-ilunak sortutako kontrastearen bitartez teatralitatea ematen dio lanari.
  • Berninik, eta barrokoak oro har, emozioak islatzea bilatu zuen, aurpegi eta keinu oso adierazkorren bidez: Apoloren harridura, Dafneren metamorfosiaren mina, etab.
  • Oso narratiboak diren eszenak egitea gustuko zituen.

Talde eskultoriko horren aurrekariak: Leokares eskultore greziarraren Belvedereko Apolo da (Vatikanon zegoen lan greziarraren kopia erromatarra, hobeto esanda). Apoloren orrazkeraren akaberak ederki erakusten du Berninik arte klasikoarekiko zuen miresmena. Beste aurrekari bat Juan Bolognaren Merkurio hegalaria da, eskultura manierista horrek duen mugimendu eta bolumen irekiarekin, batez ere.

Berniniren eragina, berriz, zabala izan arren, ez da oso zuzena izan. Lan originalegia eta teknika gorenegia zuen, jarraitzaile zuzenak izateko. Hala eta guztiz ere, Berniniren eskultura gertutik jarraitua izan zen Barrokoan, Neoklasizismoan eta Errealismoan ere jarraitu zen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz egin zen Apolo eta Dafne?

Gianlorenzo Berniniren Apolo eta Dafne 1622 eta 1624 artean egin zen Erroman. Borghese kardinalaren enkarguz egin zen.

Zein materialez egina dago?

Carrarako marmol zuriz egina dago. Artistak akabera desberdinak erabili zituen larrua, landareak, oihalak eta haitza bezalako testurak irudikatzeko.

Zer da Kontrarreforma?

Kontrarreforma XVI. mendearen erdialdean hasi zen, Trentoko Kontzilioaren ostean. Elizak artea erabili zuen erlijio katolikoa defendatzeko eta indartzeko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da Apolo eta Dafne taldearen materiala?
2. Zein urtetan egin zen lan hau?
3. Zein kardinalen enkarguz egin zen?
4. Zein une aukeratzen du Berninik eskulturarako?
5. Zer da Kontrarreforma?
6. Zein da Berniniren eraginari buruzko testuaren ideia nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.