Zinema-generoen bilakaera: Thrillerra, abentura eta euskal zinea

Arte y Humanidades3,03 KB

Thrillerra eta misteriozko zinema

Gizartearen isla da; thrillerrak tentsioan dauden giroak eta pertsonaiak erakusten ditu. Alfred Hitchcock da hori ongien adierazten duena, Vertigo eta Con la muerte en los talones filmeekin. Misterio bat dago narrazioaren barruan, eta horixe da filmaren funtsa. Genero honetan literatur moldaketak egin ohi dira, eta detektiberik ospetsuenek hainbat bertsio ezagutu dituzte.

Abentura-zinema

Zinemaren genero nagusia da. Abenturaren azpigeneroek gorabehera handiak izan dituzte arrazoi ekonomiko eta sozial desberdinengatik.

Azpigenero nagusiak:

  • Piraten zinema: Oso ospetsua izan zen 40ko eta 50eko hamarkadetan; esaterako, C. B. DeMilleren Piratas del mar Caribe.
  • Abentura exotikoen zinema: Urrutiko lurraldeetan girotutako zinema da. Aipagarriena: Las minas del rey Salomón (Salomon erregearen meatzeak, 1950).

Akzio-zinema

Aldaketa handiak eragin zituen zineman. Jendeak inoiz baino film gehiago ikusten zuen... etxean. Ikuslegoa ez galtzeko borrokatu zen zinema, eta horrela eman zuen gorakada bizkorra.

Aurretik bazeuden akziozko filmak, adibidez James Bonden filmak. Baina telebistari aurre egiteko, heroien ekintzak gero eta sinesgaitzagoak bilakatu ziren. Horrek ez du esan nahi abentura-zinemak akziozkoaren parametroak hartu ez zituenik: erritmo bizkorreko filmak egin ziren, antzezleen kalitatea galdu gabe.

Beste genero batzuk

Hona hemen beste genero garrantzitsuenak:

  • Zinema historikoa: Ikusgarritasuna du ezaugarri nagusia. Zinema mutuan, El nacimiento de una nación (D. W. Griffith); soinuarekin, Los diez mandamientos (Cecil B. DeMille). Zinema mota honek indarra galdu zuen oso garestia zelako.
  • Zinema dokumentala: Oso garrantzitsua zinemaren historian. Tresna propagandistiko gisa erabili zen, Bigarren Mundu Gerran batez ere. Adibidez: Baraka (Ron Fricke).
  • Animazioa: Georges Mélièsek erabili zituen lehenbiziko efektu bereziak. Txontxongiloak, plastilina eta bestelako teknikak erabili izan dira. Walt Disney estatubatuarra izan zen adierazpen-mailarik gorenera eraman zuena. Gaur egun, animazioa suspertu egin da informatikaren erabilerari esker.

Genero-zinema Euskadin

Hainbat film egin dira, eta dokumentalak garrantzi handia izan du. Lehenbiziko euskal filma Llegada de la corte a San Sebastián da (dokumentala). Gerra Zibilak eta ondorengo errepresioak ia ekoizpen guztiak desagerrarazi zituzten.

Euskal zinemaren berpizkundea Ezeiza eta Querejetaren A través de San Sebastián dokumentala izan zen. Hainbat film esanguratsu nabarmendu dira geroztik:

  • Albaniako konkista (Alfonso Ungría)
  • Akelarre (Pedro Olea)
  • Morirás en Chafarinas eta El maestro de esgrima (Pedro Olea)
  • Guerreros (Daniel Calparsoro)

Descargar

PDF Word HTML