Zerga politika motak

Economía11,64 KB














Estatuaren eginkizuna:

- merkatuak mugak edo hutsuneak ditu.Honako hauek hain zuzen ere:

  1. Ondasun publikoen urritasuna


    : merkatuek ondasun pribatuak ekoizten dituzte, baina ez dute ia ondasun publikorik ekoizten.
  2. Esternalitateak: ekonomia jarduera askok ondorioak sortzen dituzte gizartean eta bereziki inguramenean, eta askotan, ondorio horiek kaltegarriak dira.

  3. Lehiarik eza: enpresa handiek nagusitasunezko posizioa izaten dute merkatuan prezioak eta baldintzak finkatzeko.

  4. .Errentaren banaketa desorekatua:merkatua sortzen duten errenta banaketa kaltegarria izaten da egoera txarrenean daudenentzat.

  5. Ekonomia zikloen ezegonkortasuna: aldian aldian,krisialdiak egoten dira ekonomian.

-merkatuak gizartearentzat gizartearentzat gogokoak ez diren ondorioak sortzen dituztenean, egoera horiei merkatu utsegiteakesaten zaie.Horietatik, ekonomia zikloen ezegonkortasuna da garrantzitsuena, eragin zuzena baitu.

Ekonomia-zikloen ezegonkortasuna

-bizitzako beste arlo asko eta askotan bezala, ekonomia zikloak daude. Jarduera jakin batek zikloen araberako portaera izatea ez da, berez, arazo larria, fase,  bakoitza aurrekoa baino hobea bada; baina, oro har, fase honen ondoren, bolada txarrak etortzen dira. Eta hrixe gertatzen da da, hain zuzen ere, merkatu ekonomikoetan.


-hedatze fase edo aldietan, ekonomia jarduera eta enpleguak hazkunde handia izaten dute.Haien ostean, atzeraldiak eta depresioak gertatzen dira eta horrrelakoetan, ekoizpen baliabideetako asko erabili gabe egoten dira.

-hau da, funtsean ekonomiak jokabide ziklikoa du, eta hartan, hedatze aldiak eta atzeraldiak txandakatzen dira. Fenomeno horri ezegonkortasun ziklikoa esaten zaio.

Politika makroekonomikoa

-merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak zuzentzen saiatzeko, Estatuak ekonomian esku hartzen du.Helburu nagusia ezegonkortasun ziklikoa kontrolatzea bada ere, badaude beste helburu batzuk, eta zenbait politika bidez erregulatzen dira. Politika horien guztien multzoari politika makroekonomikoa deritzo.

-politika makroekonomikoen helburuak honako hauek dira:

1.-Merkatuetan ahal den lehia perfektuena egotea, askeak izatea, eta eragile pribatuen defendatzea

2.-Prezioen egonkortasunari eustea, hau da, deflaziorik ez egotea eta inflazioa ahalik txikiena izatea

3.- Ekonomia jardueraren bolumena handitzea edo egonkortzea

4.- Beste herrialde edo merkataritza bloke batzuekiko harremanak arautzea, onurak lortzeko moduan











zerga politika:

kanpo politika eta diru politika europar  batasunaren esku daudenez, zerga politika da.

hauek dira zerga politikako neurri garrantzitsuenak:

  1. Obra publikoko programak


     haien bidez ekoizpen eta enplegu mailak handitzen dira eta herrialdeko azpiegiturak hobetzen dira
  2. Zerga aldaketa


    familiek edota enpresek kontsumitzen edo inbertitzen duten diru kopurua aldatzea da neurri onen helburua
  3. Enplegu eta heziketa maila


    lanik gabeko langileak aldi laburrerako kontratatzea eta trebatzea da
  4. Transferentzia programak


    egoera okerrenean dauden kolektiboek babesteko helburua dute, aldizkako ordainketen bidez.

zerga politika motak

zerga politika bi motatakoak izan daitezke:

  1. zerga politika hedatzea: kasu honetan zegak jaisten dira edo gastu publikoak handitzen da ekonomia jarduera supetzeko.

  2. zerga politika murriztailea:  kasu honetan zergak igotzen dira edo gastu publikoa murrizten da, ekonomia jarduera egonkortzeko.

zerga-politika eta ekonomia-zikloak

sarrera eta gastu publikoek ekonomia zikloaren faseetan zer nolako portaera duten erraz bereiz daiteke:

  1. hedatze aldietan zerga politika murriztailea egiten da, zergak igoz eta gastu publikoa txikituz

  2. atzeraldietan zerga politika hedatzailea egiten da, zergaz jeitxiz era gastu publikoa handituz.

Descargar

PDF Word HTML