Nerbio sistema periferikoa eta zentrala: anatomia eta funtzioak

BiologíaActualizado el 6,47 KB

Resumen

Testuak nerbio sistemaren banaketa azaltzen du: nerbio sistema zentrala (entzefaloa eta bizkar muina) eta periferikoa (nerbio espinalak eta kranealak). Gainera, nerbio sistema somatikoa eta autonomoa bereizten ditu. Entzefaloaren atalak, burmuinaren lobuluak, meningeak eta likido zefalorrakideoa, eta burmuin kortexaren funtzio nagusiak deskribatzen dira.

Puntos clave

  • Nerbio sistema zentrala entzefaloz eta bizkar muinaz osatuta dago.
  • Nerbio sistema periferikoa nerbio espinalek eta kranealek osatzen dute.
  • Nerbio sistema somatikoak nahitazko funtzioak kontrolatzen ditu; autonomoak nahigabeko funtzioak.
  • Burmuinak bi hemisferio zerebral ditu, eta bakoitza lau lobulutan banatzen da: frontala, parietala, tenporala eta okzipitala.
  • Zerebeloak gorputzaren mugimendu zehatzak eta tonu muskularra erregulatzen ditu.
  • Meningeek (duramaterra, araknoidea eta piamaterra) entzefaloa eta bizkar muina estaltzen dituzte, eta haien artean likido zefalorrakideoa dago.
  • Hemisferio batek gorputzaren beste erdia kontrolatzen du; hemisferio dominantea eskuindunen %95ean ezkerrekoa da.

Ponte a prueba

15.Gaia: nerbio sistemaren anatomia: nerbio sistema bi atal nagusitan bana dezakegu: -Nerbio sistema zentrala: entzefaloa eta bizkar muina. -Nerbio sistema periferikoa: nerbio sistema zentraletik sartu eta irteten diren nerbio zuntzek, nerbio espinalek eta kranealak, osatzen dute. Bestalde, fisiologikoki beste bi atal nagusitan bana dezakegu: -Nerbio sistema somatikoa: nahitazko funtzioak kontrolatzen ditu. -Nerbio sistema autonomoa: nahigabeko funtzioak kontrolatzeko. 1)Nerbio sistema zentrala: NSZ entzefaloz eta bizkar muinaz osatuta dago. Entzefaloa, hezurrez osatutako horma batez inguratuta dago, garezurraz. Bizkar muina, ostera, bizkarrezurrak osatzen duen gunean kokatzen da. Bi egitura hauek meningeek inguratzen dituzte eta hauen geruzen artean likido zefalorrakideoa kokatzen da. Beraz, nsz ingurune likido batez babestuta dagoela esan genezake. Egitura ezberdinek osatzen dute entzefaloa: burmuinak, zerebeloak eta entzefaloaren enborrak. A)Burmuina: entzefaloaren atal nagusita da. Garezurraren barnean kokatzen da eta bi egitura nagusi ditu: telentzefaloa eta dientzefaloa. Telentzefaloa bi hemisferio zerebralek eta barruko nukleo entzefalikoek, osatzen dute. Hemisferio zerebralak zisura inter hemisferikoaz banatuta daude. Bestalde, hemisferio bakoitza lau lobulu nagusitan banatzen da: frobtala, parietala, tenporala eta okzipitala.  Burmuinaren kortexak itxura zumurra du, tolestura hauei ildo deitzeb zaie eta ildoen artean zirkunboluzioak kokatzen dira. Burmuinaren zeharkako ebaketa bat egin ondoren, hemisferio biak elkar lotuta daudela ikusten da,lotura gune honi gorputz kailosoa deritzo, zeharkako zuntzen multzo garrantzitsua izanik. Dientzefaloa tarteko garuna dugu. Bertan, hipotalamoa rta hipofisia aurkitzen dira. B)Entzefaloaren enborra: 3 atal nagusitan banatzen da........  

Nerbio sistemaren banaketan, beraz, nsz eta ns periferikoa ezberdintzen dira. NS periferikoaren barruan nerbio kranialak aipatzen dira. Nerbio kranial hauek eratzen dituzten neuronen somak eta nukleo entzefaloaren enborretik ateratzen direla esan genezake. D)Zerebeloa: entzefaloaren enborraren atzealdean, protuberantziari lotuta eta burmuinaren behealdean kokatzen da. Zerebeloaren kortexak zirkunboluzio anitz ditu, paraleloki kokatuta.Gorputzaren mugimendu zehatzen kontrolean eta tonu muskularraren erregulazioan parte hartzen duen ikerketa zentroa dugu.

E)Bizkar-muina: bizkarrezurreko hodu bertebralean kokatzen da. Bere luzeran, bi lodiune aurkezten ditu, lehenengoa alde zerbikalean eta bestea lunbarrean. Nerbio zuntzak, bizkarrezurretik irten baino lehen batu egiten dira, nerbio espinalak osatuz. Garapenean zehar bizkarrezurra bizkar muina baino gehiago hazten da. Bizkar muinaren zeharkako ebaketa bat egitean, bi aldi simetrikoz osatuta dagoela ikusten da. Erdialdean gai grisa dago, gai zuriaz inguratuta. F)Meningeak eta likido zefalorrakideoa: entzefaloa estalki batzuez inguratuta dago, meningeez. Kanpoaldean kokatzen dena duramaterra da eta honen barnean araknoidea eta piamaterra agertzen dira. Azkeneko meninge bi hauen artean dago likido zefalorrakideoa eta honek biguntze funtzioa beteko du. BURMUINAREN FUNTZIO NAGUSIAK: burmuin kortexak funtzio magusi ezberdinak betetzen ditu: -sistema sentsatiboen analisia. -Mugimenduaren hasiera eta kontrolarekin erlazionatutako funtzioak. -Ulermena,arrazonamendu logikoa, oroimena eta ikasketa. -Hizkuntza eta komunikazioa. -Oharmena.

Hemisferio baten burmuin kortexak gorputzaren beste erdia kontrolatzen du, salbuespen batzuekin: usaimena homolaterala da, eta entzumena eta oharmenaren kontrola bilateralak dira. Gauza jakinda da, hemisferio batek besteari nagusitzen zaiola. Hemisferio dominantea eskuinen  %95ean ezkerrekoa izaten da.


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da nerbio sistema zentralaren eta periferikoaren arteko ezberdintasuna?

Nerbio sistema zentrala entzefaloz eta bizkar muinaz osatuta dago. Nerbio sistema periferikoa, berriz, nerbio zuntzek, nerbio espinalek eta kranealek osatzen dute, eta nerbio sistema zentraletik irteten dira.

Zein dira burmuinaren lau lobulu nagusiak?

Hemisferio zerebral bakoitza lau lobulutan banatzen da: frontala, parietala, tenporala eta okzipitala.

Zein da zerebeloaren funtzio nagusia?

Zerebeloak gorputzaren mugimendu zehatzen kontrolean eta tonu muskularraren erregulazioan parte hartzen du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zeintzuk osatzen dute nerbio sistema zentrala?
2. Zein sistemak kontrolatzen ditu nahitazko funtzioak?
3. Zenbat lobulu ditu hemisferio zerebral bakoitzak?
4. Zein egiturak erregulatzen ditu gorputzaren mugimendu zehatzak?
5. Zein estaldura dute entzefaloa eta bizkar muina?
6. Zein da hemisferio dominantea eskuindunen kasuan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.