Zelulen bizi-funtzioak eta zelula motak: gida osoa
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,54 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek zelulen hiru bizi-funtzio nagusiak azaltzen ditu: nutrizioa, harremana eta ugalketa. Era berean, zelula prokariotoen eta eukariotoen ezaugarri nagusiak, egitura eta organuluak deskribatzen ditu. Ikasleak zelula bakoitzaren osagaien funtzioak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Zelulek hiru bizi-funtzio nagusi betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
- Katabolismoak substantzia organiko konplexuak bakunago bihurtzen ditu eta energia lortzen du; anabolismoak, berriz, substantzia konplexuak sortzen ditu.
- Zelula prokariotoek ez dute nukleorik, eta material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago.
- Zelula eukariotoek nukleoa dute, eta material genetikoa bertan gordetzen da.
- Mintz plasmatikoa geruza bikoitz batez osatuta dago, mosaiko jariakorraren ereduari jarraituz.
- Nukleoaren barruan kromatina eta nukleoloa daude; nukleoloa RNAz eta proteinaz osatuta dago.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Zelulen bizi-funtzioak
Zelulek hiru bizi-funtzio nagusi betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Nutrizio-funtzioa
Zelulek bizi-funtzioak betetzeko behar dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa da.
- Mantenugaiak: Zelulak kanpotik hartzen dituen substantziak dira, bere funtzioak betetzeko beharrezkoak.
- Zelula-metabolismoa: Mantenugaiek zelulan jasaten dituzten prozesu kimikoak dira.
- Katabolismoa: Substantzia organiko konplexuak bakunago bihurtzeko eta energia lortzeko prozesua.
- Anabolismoa: Substantzia txiki eta bakunetatik zelularen berezko substantzia konplexuak lortzeko prozesua.
Harreman-funtzioa
Zelulek inguruko informazioa bildu eta beste zelula batzuekin komunikatzeko duten gaitasuna da.
Ugalketa-funtzioa
Zelula ama batek zelula umeak sortzeko prozedura da. Bi testuingurutan gertatzen da:
- Organismo zelulabakarretan: Indibiduo berriak sortzen dira eta gurasoen berdin-berdinak dira.
- Organismo zelulanitzetan:
- Organismoko zelula kopurua handitzen da.
- Indibiduoa handitzea ahalbidetzen du.
- Zauritutako edo hildako atalak berritzen dira.
Zelula prokariotoak
Zelula sinplea eta txikia da; adibidez, bakterioak.
Ezaugarri nagusiak
- Ez dute nukleorik; material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago.
- Erribosomak dituzte.
- Zelula-pareta batek estaltzen ditu.
Egitura eta atalak
- Mintz plasmatikoa: Zitoplasma mugatzen du eta substantzien trukea ahalbidetzen du.
- Zelula-pareta: Bakterioa babesten du eta forma ematen dio.
- Bakterio-kapsula: Gainazaletara itsasteko eta babesteko balio du.
- Bakterio-kromosoma: DNA molekula biribila da eta nukleoidean dago.
- Erribosomak: Proteina-sintesia egiten dute.
- Luzakinak: Flageloak (mugitzeko) eta finbrioak (substratuan finkatzeko).
Zelula eukariotoak
Zelula konplexua eta handia da; adibidez, onddoen zelulak.
Ezaugarri nagusiak
- Nukleoa dute eta material genetikoa bertan gordetzen da.
- Erribosomak dituzte.
- Batzuek pareta zelularra dute (landareek eta onddoek).
Egitura eta organuluak
- Mintz plasmatikoa: Zitoplasma mugatu eta substantzien elkartrukea egiten du. Geruza bikoitz batez osatuta dago, mosaiko jariakorraren eredua jarraituz.
- Zitoplasma: Zelularen barruan dagoen ur-disoluzioa da.
- Zitosola: Barne ingurune urtsua.
- Organuluak: Funtzio jakin bat duten egiturak.
- Zitoeskeletoa: Barne antolaketan eta zelula-zatiketan parte hartzen du.
- Nukleoa: Egitura esferikoa da; barnean zelularen funtzionamendua kontrolatzen duen material genetikoa du.
- Mintz nuklearra: Bikoitza eta porutsua da. Honen bidez, nukleoak eta gainerako osagaiek substantziak elkartrukatzen dituzte.
- Nukleoplasma: Nukleo barruko ingurune urtsua.
- Kromatina: Proteinekin elkartuta dauden DNA zuntz luzeen multzoa da.
- Nukleoloa: RNAz eta proteinaz osatutako zati esferikoa. Nukleo bakoitzak bat baino gehiago izan ditzake.
Preguntas frecuentes
Zein dira zelulen hiru bizi-funtzio nagusiak?
Zelulek nutrizioa, harremana eta ugalketa betetzen dituzte. Nutrizioak materia eta energia lortzeko prozesuak biltzen ditu.
Zein da zelula prokarioto eta eukarioten arteko desberdintasun nagusia?
Zelula prokariotoek ez dute nukleorik, eta material genetikoa zitoplasman dago. Eukariotoek, berriz, nukleoa dute, eta material genetikoa bertan gordetzen da.
Zer da katabolismoa eta anabolismoa?
Katabolismoa substantzia organiko konplexuak bakunago bihurtzeko eta energia lortzeko prozesua da. Anabolismoa substantzia txiki eta bakunetatik zelularen berezko substantzia konplexuak lortzeko prozesua da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.