Proteinen egitura: primarioa, sekundarioa, tertziarioa eta kuaternarioa

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,62 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek proteinen lau egitura-mailak azaltzen ditu: primarioa, sekundarioa, tertziarioa eta kuaternarioa. Aminoazidoen sekuentziatik hasi eta kate polipeptidikoek espazioan hartzen dituzten konformazioetaraino doa. Alfa helizea, beta egitura, konformazio globularra eta harikara bezalako ezaugarriak eta horiek mantentzen dituzten loturak ikasiko dituzu.

Puntos clave

  • Egitura primarioa aminoazidoen sekuentzia da, eta proteina bakoitzak berea du.
  • Egitura sekundarioa hidrogeno-zubiek egonkortzen dute; alfa helizea eta beta konformazioa dira nagusiak.
  • Alfa helizean bira bakoitzak 3,6 aminoazido ditu.
  • Egitura tertziarioa globularra edo harikara izan daiteke, eta disulfuro-loturek, hidrogeno-zubiek, indar elektrostatikoek eta indar hidrofoboek mantentzen dute.
  • Globularrak uretan disolbagarriak dira; harikarak, berriz, disolbaezinak eta egiturazko proteinak.
  • Egitura kuaternarioak kate polipeptidikoen arteko loturak adierazten ditu, kolagenoan adibidez.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Egitura Primarioa

Kate polipeptidikoaren aminoazidoen sekuentziak adierazten du zein aminoazido (AA) dauden eta zein ordenatan agertzen diren katean zehar.

AA sekuentzia garrantzi handikoa da; proteina bakoitzak sekuentzia berezi bat du, eta egitura sekundarioa zein tertziarioa honen menpe daude.

Sekuentzia da proteinaren ezaugarririk bereziena, beste guztiak baldintzatzen baititu. Sekuentziaren hasiera amina talde askea duen muturra da, eta amaiera, karboxilo talde askea duen aminoazidoa.

Egitura Sekundarioa

Kate polipeptidikoak espazioan hartzen duen konformazioa da. Konformazio garrantzitsuenak, alfa eta beta, C=O eta NH taldeen artean sortutako hidrogeno-zubien ondorio dira. Lotura hauek kateei egonkortasuna ematen diete.

1. Alfa helize konformazioa

Kateak itxura helikoidala hartzen du biribiltzean. Bira bakoitzean 3,6 AA daude eta R taldeak helizetik kanpo kokatzen dira. Non aurki daiteke? Ilean, artilean, azazkaletan eta abarretan.

Aminoazido batzuek ez dute hidrogenorik (H); beraz, ezin dute H-loturarik sortu. Aminoazido horien artean alfa egitura desestabilizatu egiten da eta helize bereziak sortzen dira.

2. Beta konformazioa

Sigi-saga egitura da. Hidrogeno-zubiak kate desberdinen artean edo kate bereko tarte desberdinen artean sortzen dira. Proteina harikara batzuetan agertzen da. Proteina batek egitura bakarra edo egitura ezberdinak tartekatuta izan ditzake.

Egitura Tertziarioa

Egitura sekundarioaren konformazio espaziala adierazten du.

1. Konformazio globularra

Egitura sekundarioa tolestu egiten da, egitura esferikoa hartuz. Egitura hau duten proteinak uretan disolbagarriak dira. Alde zuzenetan alfa helize egitura dute eta ukondoetan beta konformazioa.

Konformazio hau erradikalen artean sortutako loturek mantentzen dute:

  • Disulfuro-loturak
  • Hidrogeno-zubiak
  • Indar elektrostatikoak
  • Indar hidrofoboak

2. Konformazio harikara

Konformazio hau duten proteinek forma lineala eta alfa helize egitura dute. Uretan disolbaezinak dira. Zuntz luzeak osatzen dituzte eta egiturazko proteinak izan ohi dira.

Egitura Kuaternarioa

Kate polipeptidikoen artean sortzen diren lotura ahulak adierazten dizkigu (adibidez, kolagenoan).

Protomeroen kopuruaren arabera, hainbat motatakoak izan daitezke: dimeroak, trimeroak, eta abar. Lotura hauek mantentzen dituzte: hidrogeno-zubiak, indar hidrofoboak eta indar elektrostatikoak.

Preguntas frecuentes

Zer da proteinen egitura primarioa?

Kate polipeptidikoaren aminoazidoen sekuentzia da, eta zein aminoazido dauden eta zein ordenatan agertzen diren adierazten du. Proteinaren ezaugarri bereizgarriena da, beste egitura guztiak baldintzatzen dituelako.

Zein loturek egonkortzen dute egitura sekundarioa?

C=O eta NH taldeen artean sortutako hidrogeno-zubiek egonkortzen dute egitura sekundarioa. Alfa eta beta konformazioak dira garrantzitsuenak.

Zein proteinatan aurki daitezke alfa helizeak?

Ilean, artilean eta azazkaletan aurki daitezke alfa helizeak, dokumentuak adierazten duenez.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer adierazten du egitura primarioak?
2. Zenbat aminoazido daude alfa helizearen bira bakoitzean?
3. Zein loturek mantentzen dute egitura sekundarioa?
4. Zein proteina-motak dira uretan disolbagarriak?
5. Zein egitura-mailatan agertzen dira kate polipeptidikoen arteko loturak?
6. Zein da beta konformazioaren itxura?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.