Elikagaiak eta mantenugaiak: funtzioak, sailkapena eta dieta orekatua

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,88 KB
Actualizado el

Resumen

Testuak mantenugaien definizioa eta sailkapena azaltzen ditu, bai eta haien hiru funtzio nagusiak: estrukturala, energetikoa eta erregulatzailea. Karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta bitaminak banaka aztertzen ditu, adibideekin eta elikagai iturriekin. Dieta orekatuaren banaketa kaloriko ere ematen du.

Puntos clave

  • Mantenugaiak elikagaietan dauden substantzia kimikoak dira, eta materia eta energia ematen dizkigute.
  • Mantenugaien hiru funtzioak: estrukturala (proteinak), energetikoa (karbohidratoak eta lipidoak) eta erregulatzailea (bitaminak eta gatz mineralak).
  • Karbohidratoek 4 Kcal/g ematen dituzte; lipidoek 9 Kcal/g.
  • Dieta orekatuak 1500-2000 Kcal egunero hartzen ditu: %60 karbohidratoak, %30 lipidoak eta %10 proteinak.
  • Proteinak 20 aminoazido desberdinen polimeroak dira, eta haietako batzuk esentzialak dira eta dietan hartu behar dira.
  • Bitaminak 13 dira, eta uretan disolbatzen diren hidrosolubleetan eta lipidoetan disolbatzen diren liposolubleetan sailkatzen dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Elikagaiak deritzegu janarietan dauden substantzia kimikoei. Hauek behar dugun materiala eta energia ematen dizkigute. Janari guztiek ez dute mantenugai kantitate ezta kalitate bera; horregatik, nutrizio-balore desberdina dute.

Mantenugaiak

Elikagaietan dauden substantzia kimikoei mantenugaiak deritze. Elikagaiak mantenugaiz osatuta daude. Hauek egiturak sortzeko eta bizi-funtzioak betetzeko materia eta energia ematen dizkigute.

Mantenugaiak bi taldetan sailkatu daitezke (organikoak eta ez-organikoak), eta guztira sei talde osatzen dituzte.

Mantenugaien Funtzioak

Mantenugaiek hiru funtzio betetzen dituzte:

  1. Funtzio estrukturala: Organismoa osatzen duten materialak ematen dizkigute (zelulak, ehunak eta organoak eratzeko). Proteinak dira.
  2. Funtzio energetikoa: Energia ematen digute. Karbohidratoak eta lipidoak dira.
  3. Funtzio erregulatzailea: Organismoaren barruan gertatzen diren erreakzioak zuzentzen dituzte. Bitaminak eta gatz mineralak dira.

Dieta Orekatua

Dieta orekatua izateko, egunero 1500-2000 Kcal hartu behar ditugu, hurrengo moduan banatuta:

  • %60: Karbohidratoak
  • %30: Lipidoak
  • %10: Proteinak

Mantenugai Talde Nagusiak

Karbohidratoak

Molekula energetikoak dira. 4 Kcal/g ematen dute.

Adibideak

  • Glukosa: Monosakaridoa da. Zelulek energia lortzeko erabiltzen duten molekula da.
  • Sakarosa: Disakaridoa da (glukosa + fruktosa). Azukrea da.
  • Almidoia: Polisakaridoa da. Landareek osatzen dute energia pilatzeko.
  • Glukogenoa: Polisakaridoa da. Animaliek osatzen dute energia pilatzeko.
  • Zuntza: Digeritzen ez den polisakaridoa da. Landareek osatzen dute. Beharrezkoa da hesteen funtzionamendua bermatzeko.

Non aurkitu?

Patata, arroza, aleak (zerealak), ogia, opilak...

Lipidoak

Bi funtzio betetzen dituzte: energetikoa (9 Kcal/g ematen dute) eta estrukturala (mintz plasmatikoen osagaiak dira). Gantzak adipozito izeneko zelula-erreserbetan metatzen dira. Gantz-ehunak organoak babesten ditu eta gorputzaren tenperatura mantentzen du.

Sailkapena

  • Koipeak: Giro-tenperaturan likidoak diren lipidoak dira.
  • Gantzak: Giro-tenperaturan solidoak diren lipidoak dira.

Adibideak

  • Triglizeridoak: Molekula energetikoak dira.
  • Argizari edo ezkoak (cera): Iragazgaitzak dira eta landareen hostoak estaltzen dituzte, erleek sortzen dituzte...
  • Kolesterola: Zelula-mintzen osagaia da, hormonak fabrikatzeko ezinbestekoa da.
  • Fosfolipidoak: Mintz plasmatikoaren osagai printzipalak dira.

Non aurkitu?

Margarina, gurina, koipeak, txokolatea, txorizoa, olibak...

Proteinak

Aminoazidoen polimeroak (kateak) dira. 20 aminoazido desberdin existitzen dira. Gure organismoak ez ditu guztiak fabrikatzen; esentzialak dira, eta horregatik dietan hartu behar ditugu.

Funtzio asko betetzen dituzte: estrukturala, erreakzio askotan parte hartzen dute, zelulak identifikatzen dituzte... Antigorputzak eta hormonak, adibidez, proteinak dira.

Non aurkitu?

Okela, arraina, esnea, arrautzak...

Bitaminak

Elikagai esentzialak dira. Funtzio erregulatzailea dute. 13 bitamina ezagutzen dira eta bi taldetan sailkatzen dira:

  • Hidrosolubleak: Uretan disolbatzen dira. Adibidez, C bitamina, B taldeko bitaminak.
  • Liposolubleak: Uretan ez dira disolbatzen, baina lipidotan bai. Adibidez, D bitamina, E, A eta K bitamina.

Non aurkitu?

Fruitu eta barazkiak.

Preguntas frecuentes

Zer dira mantenugaiak?

Elikagaietan dauden substantzia kimikoak dira, eta organismoari materia eta energia ematen dizkiote. Egitura sortzeko eta bizi-funtzioak betetzeko erabiltzen dira.

Zein da dieta orekatuaren banaketa?

Egunero 1500-2000 Kcal hartu behar dira: %60 karbohidratoak, %30 lipidoak eta %10 proteinak.

Zein dira bitamina hidrosolubleak eta liposolubleak?

Hidrosolubleak uretan disolbatzen dira, adibidez C eta B taldekoak. Liposolubleak lipidoetan disolbatzen dira, adibidez D, E, A eta K.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein funtzio betetzen dituzte karbohidratoek?
2. Zenbat Kcal/g ematen ditu lipidoak?
3. Zein da dieta orekatuan proteinen ehunekoa?
4. Zein molekula da zelulek energia lortzeko erabiltzen duten monosakaridoa?
5. Zein bitamina da liposoluble bat?
6. Zer dira aminoazido esentzialak?
7. Zein da lipidoen funtzio estrukturala?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.