Zelula Eukariotoaren Organuluak: Egitura eta Funtzioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,23 KB

OrganuluakEgituraFuntzioak
ErribosomakProteinaz eta ARNaz osatuakProteinak sortu
Endoplasma ErretikuluaMintz nuklearrarekin eta zelularrarekin elkarri lotuta dauden sakulu eta hodiek osatzen dute.Endoplasma erretikulu leuna: lipido mota batzuk ekoitzi. Endoplasma erretikulu zimurtsua: erribosomak paretan, horiek sortutako proteinak bildu eta zeluletatik garraiatu.
BakuoloakMintzez osatutako tamaina eta forma desberdinetako sakuluak. Landare zeluletan gehiago eta handiagoak.Molekula handien digestioaz arduratu. Digestiotik lortutako substantziak bakuoloetara isuri.
LisosomakMintzez osatutako besikulakBarnean substantziak bildu: ura, biomolekulak, hondakin-substantziak...
Golgi aparatua5-10 sakulu zapalez osatuak. Ondoan besikulak.Molekulak metatu eta gluzidoak sintetizatu.
Besikulak

Sakulu txikiak. Golgi aparatuan edo endoplasma erretikuluan dute jatorria. Elkarri lotuta edo zelulen mintzari lotuta ager daitezke, beren edukia kanpora isurtzeko.

Substantziak gorde eta garraiatu.
MitokondriakLuzeak. 2 mintzez osatuak. Kanpokoa leuna eta barnekoa tolesduna.Arnasketa zelularra egiten dute. Erreakzio kimikoen bidez, zelulari energia eman elikatzeko.
KloroplastoakLandare zeluletan bakarrik. Mintz bikoitza. Barnean sakuluak dituzte pilatuta, tilakoide multzoak eratuz. Mintzetan klorofila dago, lanari kolore berdea emateko.Fotosintesia egiten dute, molekula organikoen sintesia.
Zentrioloak

Animalia zeluletan. 2 organulu zilindriko, bakoitza 3 hodiko 9 multzoz osatua.

Zelularen zatiketan parte hartu. Material genetikoa berdin banatu. Zilio eta flageloen sorreraren arduradunak. Zentriolo batetik garatzen dira.
NukleoaKontrol zentroa, eukariotoetan gehienetan erdian, landare zeluletan alde batean. 4 atal ditu:Nukleoaren mintza, nukleoplasma, kromatina, nukleoloa

Nukleoaren Atalak

Nukleoa:

  1. Nukleoaren mintza: Bikoitza izaten da. Zitoplasmarekin substantziak trukatzeko poro nuklear batzuk ditu. Material genetikoa babesteko eginkizuna du.
  2. Nukleoplasma: Nukleoan dagoen likidoa da, hialoplasmaren antzekoa. Bertan, erreakzio kimikoak gertatzen dira.
  3. Kromatina: ...
  4. Nukleoloak: Nukleoan dauden egitura esferikoak, erribosomak eratzen dituzte.

Landare eta Animalia Zelulen Ezaugarriak

  • Landare zelulak: Zelula mintza inguratzen duen pareta sendoa daukate, bakuolo handiak eta kloroplastoak.
  • Animalia zelulak: Mintz mehea eta malgua, bakuolo txikiak. Landare zelulenak baino forma irregularragoak. Mota askotako zelulak daude: neuronak, guruin zelulak, muskulu zelulak, sexu zelulak...

Bizidunen Osaera Kimikoa

Bizidun guztiok osagai nagusi berberaz osatuta gaude. Elementu kimiko nagusiak: hidrogenoa, oxigenoa, karbonoa, nitrogenoa.

Konposatuen Proportzioak (gutxi gorabeherakoak)

  • %62 ura
  • %6 gatz mineralak
  • %15 lipidoak
  • %16 proteinak
  • %1 gainerako guztiak

Substantzia Motak

  • Substantzia ez-organikoak: Ura eta gatz mineralak.
  • Substantzia organikoak: Proteinak, lipidoak, gluzidoak, bitaminak, azido nukleikoak.

Uraren Garrantzia

Ura: bizidunen funtsezko osagaia, ugarien agertzen den substantzia kimikoa. Bizidunen gorputzaren zatirik handiena urez osatuta dago (%62).

Gatz Mineralen Funtzioak

Gatz mineralak: Disolbaturik, bizidun guztiok ditugu. Prozesu kimikoetan parte hartzen dute.

  1. Bizidunen atal solido eta gogorrak osatu.
  2. Erreakzio kimikoetan parte hartu.
  3. Nerbio bulkadaren transmisioa ahalbidetu.
  4. Odoleko hemoglobinaren osagai dira.

Lipidoen Ezaugarriak

Lipidoak: Substantzia energetikoak. (C), (H) eta (O) atomoz osatuak daude, batzuetan fosforoa (P) ere bai.

  1. Energia gordailu gisa funtzionatzen dute.
  2. Zelulen mintza osatzen dute.
  3. Ez dira uretan disolbatzen.

Bitaminen Beharra

Bitaminak: Bizidunen organismoak behar bezala funtzionatzeko, eta kopuru txikitan bada ere, behar-beharrezkoak dituen substantziak dira.

Azido Nukleikoen Funtzioa

Azido nukleikoak: Zelulak bere funtzionamendurako behar duen informazioa biltzen dute. 2 eratako azido nukleikoak daude: ARN eta ADN. (C), (O), (H), (N) atomoz osatuta daude.