Zelula: Definizioa, Motak (Prokarioto/Eukarioto) eta Ehunak

Biología3,05 KB

Zer da Zelula?

Hain txikiak direnez, ikusteko aukera bakarra mikroskopioaren bidez da.

Zelularen Ezaugarriak

  • Egitura unitatea: Izaki bizidunen egitura unitatea da, hau da, bizia duen unitaterik txikiena.
  • Funtzio unitatea: Bizi funtzioak gauzatzen ditu: nutrizio, harreman eta ugaltze funtzioak.
  • Jatorri unitatea: Zelula oro aurreko beste zelula batetik sortzen da.

Zelula Motak: Prokariotoak eta Eukariotoak

EzaugarriakProkariotoakEukariotoak
TamainaTxikiagoaHandiagoa
Nukleoa (DNA/ADN)EzBai
OrganuluakErribosomak bakarrikOrganulu ugari
Zein izaki bizidunetan agertzen dira?Monera erreinuan (bakterioak)
  • Protozooak
  • Onddoak
  • Animaliak
  • Landareak
Eboluzio mailaPrimitiboaEboluzionatuagoa

Zelula Eukariotoaren Organuluak

OrganuluaEgitura eta FuntzioaMintz mota
MitokondriaMintz bikoitza duten organuluak dira.Mintz bikoitza
Erretikulu EndoplasmatikoaNukleoaren inguruan dago. Erretikulu endoplasmatiko zimurra eta leuna bereizten dira.Mintz bakuna
ErribosomakOrganulurik txikienak dira, oso ugariak eta erretikulu endoplasmatikoan aurki daitezke.Mintzik ez
Golgi AparatuaMintz zaku lauez osaturik dago.Mintz bakuna
LisosomakSubstantzia azidoak dituen besikula bat da.Mintz bakuna
BesikulakSubstantziak biltzeaz eta kanporatzeaz arduratzen diren mintz zakutoak dira.Mintz bakuna
ZitoeskeletoaZelulari forma emateaz eta organuluak eusteaz arduratzen den harizpi multzo bat da.Mintz bikoitza
ZentrioloakProteinaz osaturik dauden egiturak dira.Mintzik ez

Ehunak

Gure gorputzeko zelula guztiek oinarrizko lau ehun motetako bat osatzen dute:

  1. Epitelio ehuna
  2. Ehun konektiboa
  3. Nerbio ehuna
  4. Muskulu ehuna

Epitelio Ehuna

Gorputzaren kanpoaldea eta organoen kanpoaldea eta barnealdea estaltzen ditu.

Ehun Konektiboa

Ehun konektiboa gorputz osoan banaturik dago eta euskarri funtzioak egiten ditu.

Ehun Konektibo Motak

  • Ehun konjuntiboa: Gorputzaren material betegarria da.
  • Kartilago ehuna: Enbrioien eskeletoaren osagai nagusia da.
  • Hezur ehuna: Helduen hezurren osagai nagusia da.
  • Odol ehuna: Zelularteko substantzia plasma da.

Descargar

PDF Word HTML