Erretikulu endoplasmatiko pikordunaren funtzioak eta Golgi aparatua
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 10,97 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak zelula eukariotoen mintz-sistema nagusiak azaltzen ditu: erretikulu endoplasmatiko pikordunak (EEP) eta leunak (EEL), Golgi aparatua, lisosomak, bakuoloak, peroxisomak eta mitokondrioak. Proteina eta lipidoen sintesia, garraioa eta jariatzea, digestio zelularra eta arnasketa zelularra nola gauzatzen diren ikasiko da.
Puntos clave
- Erretikulu endoplasmatiko pikorduna erribosomak ditu kanpoko aldean eta proteinak sintetizatzen ditu, glukosilazioa barne.
- Erretikulu endoplasmatiko leunak lipidoak sintetizatzen ditu eta desintoxikazioan parte hartzen du.
- Golgi aparatuak cis aldetik proteinak jasotzen ditu eta trans aldetik besikulen bidez askatzen ditu.
- Lisosoma primarioek digestio-entzimak soilik dituzte; sekundarioek substratua ere badute.
- Mitokondrioek arnasketa zelularra egiten dute, ATP sortuz, eta bi mintz dituzte.
- Peroxisomek oxidazio-entzimak dituzte, eta hidrogeno peroxidoa sortzen dute, toxikoa dena.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Lisosomak
. Entzimek materia organikoa digeritzen dute. Eta beren lana ondo egiteko azidoa behar dute. Bi lisosoma mota:Lisosoma primarioak: digestio-entzimak bakarrik dituzte.Lisosoma sekundarioak: digestio-entzimak eta digestio-prozesuan dauden substratuak dituzte; izan ere, lisosoma primario baten eta materia organikoa duen bakuolo baten arteko elkarketaren ondoren eratzen dira. Bi mota daude:Digestio-bakuolo heterofagikoak: substratua zelularen kanpotik dator, fagozitosi edo pinozitosi bidez.Digestio-bakuolo autofagikoak: substratua zelularen barrutik dator; adibidez, molekulak edo organuluak dira substratua, aurretik erretikulu endoplasmatikoko zisternek inguratu dituztenak.Bi digestio mota daude:Zelulaz kanpokoa: lisosomek beren entzimak digestio-hodira botatzen dituzte.Zelula barrukoa: lisosomak elikagai-partikulak fagozitatu dituzten bakuoloekin elkartzen dira.Bakuoloak substantziak gordetzen eta garraiatzen dituzten mintzezko besikulak dira Bakuoloak mintzez osatutako besikulak dira. Erretikulu endoplasmatikoan, Golgi aparatuan edota mintz plasmatikoaren inbaginazioetan eratzen dira.Animalia-zelulen bakuoloak eta landare-zelulen bakuoloakAnimalia-zeluletan, bakuoloak txikiak izaten dira. Bi bakuolo mota:Nutrizio-funtzioa duten bakuoloak; bakuolo fagozitikoak nahiz pinozitikoak izan daitezke.Landare-zelulen bakuoloak handiak izaten dira.Bakuoloen FUNTZIOAKTurgentzia mantentzea: ura osmosi bidez sartzen da.Substantzia espezifikoak gordetzea:Erreserba energetikoak.Oso funtzio espezifikoak dituzten substantziak.Peroxisomak eta glioxisomak oxidazio-prozesuetan parte hartzen duten organuluak diraPeroxisomak eta glioxisomak lisosomen antzeko organuluak dira, baina oxidazio-entzimak dituzte. Peroxisomak,Peroxisomek zenbait oxidazio-entzima mota izan ditzakete; katalasa edo peroxidasa dira garrantzitsuenak. PEROXISOMEN OXIDAZIO-JARDUERA.Oxidasa entzimari esker substantzia organikoen oxidazio-erreakzioak ematen dira. Oxidasak oxidaziorako O2-a erabiltzen du, eta hidrogeno peroxidoa askatzen du. Hori oso oxidatzailea da eta oso toxikoa zelularentzat.(eliminatu egin behar da)Bi modutan ezaba daiteke:Oxidazio bidez deusezta daitezkeen substantzia toxikoak daudenean.H2O2-an eta O2-an deskonposatzen da.
Mitokondrioak energiaren transdukzioa egiten duten organulu polimorfoak dira. zelula eukarioto guztien mitokondrioak energia kimikoa sortzeaz arduratzen dira. Mitokondrioetan arnasketa zelularra burutzen da, ATP sintasa entzimek parte hartzen duten oxidazioa-prozesuaren bidez. ATP molekulen lotura kimikoetan gordetzen da energia. Batez ere, asko daude beren jardueragatik energia asko behar duten zeluletan, hala nola espermatozoideetan eta muskulu-zeluletan. Mitokondrioen egitura. Forma esferikoa eta forma luzexka daukate Bi mintz dituzte: Kanpoko-mintz mitokondriala. Barne-mintz mitokondriala.Bi eremu bereizten dira: Mintzarteko eremua. Matrize mitokondriala MITOKONDRIOAREN ELEMENTUAK: Kanpoko-mintza mitokondriala: transmintz-proteina asko ditu.Mintzarteko eremua: bi mintzen artean dagoen espazioa da.Barne-mintz mitokondriala: barne-tolestura asko ditu; tolestura horiek mintzaren gainazala handiagotu egiten dute eta, horrenbestez, haren ahalmen metabolizatzailea ere areagotu egiten da. Arnasketa egiteko behar diren proteinak ditu barruan, hala nola, zitokromak (elektroi garraiatzaileak) eta ATP sintasak (ATP-a sortzen den lekua)Matrize mitokondriala:Entzima asko ditu:ADN mitokondriala erreplikatzeko entzimak. Krebs zikloan parte hartzen duten entzimak.Gantz-azidoen B-oxidazioan parte hartzen dutenak.
Erribosomak ere baditu (70S).ADN molekulak (normalean bat izaten da).ADN mitokontrialeko molekulak: biribilak eta harizpi bikoitzekoak, bakterioenak bezalakoak. Erribosoma mitokontrialak: bakterioen antzekoak (70S)Mitokondrioen funtzioa Arnasketa zelularra egitea da funtzio garrantzitsuena.Materia organikoa oxigenoarekin konbinatzen da, gero oxidazio horretatik energia lortzeko. ARNASKETA ZELULARRAREN ETAPAK. Krebs zikloa: materia organikoa CO2 modura askatzen da.Fosforilazio oxidatiboa: ATP sintasa entzimei esker.Protoia mintzarteko eremutik matrize mitokondrialera igarotzean, ATPa sintetizatzeko guneak aktibatzen dira.Matrize mitokondrialean beste bide metaboliko garrantzitsu batzuk ere gertatzen dira: Gantz-azidoen B-oxidazioa: gantz-azidoak degradatzeko prozesua da.Proteinen biosintesia.ADN mitokondrialaren erreplikazioa
Preguntas frecuentes
Zer da erretikulu endoplasmatiko pikorduna?
Erribosomez inguratutako sakulu eta tubulu sare bat da, eta proteinak sintetizatzen ditu. Kanpoko aldean erribosomak ditu, eta glukosilazioa egiten du.
Zein da erretikulu endoplasmatiko leunaren funtzio nagusia?
Lipidoak sintetizatzea da. Fosfolipidoak, glukolipidoak eta kolesterola sortzen ditu, eta desintoxikazioan parte hartzen du.
Zer dira lisosomak?
Digestio-entzimak dituzten besikula txikiak dira, Golgi aparatuak sortzen dituenak. Materia organikoa digeritzen dute, eta horretarako azidoa behar dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.