Gaixotasunak: Motak, Kausak, Prebentzioa eta Tratamendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,9 KB

Gaixotasun Mota Ohikoenak

  • Diabetesa: Odolean azukre gehiegi egoteak eragiten du, faktore genetikoengatik edo elikadura desegokiagatik.
  • Bihotzekoa: Faktore genetikoek eragin dezakete, baita elikadura desegokiak, kirol gutxi egiteak eta beste gaixotasun kardiobaskularrek ere.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak: Bihotzekoaren antzekoak dira kausak, eta kolesterol gehiegi edukitzeak eragin ditzake, adibidez.
  • Gripea: Birus batek eragiten du.
  • Dermatitisa: Azaleko gaixotasuna da.
  • Gota: Odolean azido uriko gehiegi edukitzeak eragiten du, elikagai batzuk gehiegi jateagatik.
  • Minbizia: Tabakoak, alkoholak, eta babesik gabe eguzki gehiegi hartzeak eragin dezakete.
  • Herpesa: Birus batek eragiten du.
  • Neumonia: Bakterio batek eragiten du.
  • Barizela, depresioa, anorexia, bronkitisa, eskizofrenia...

Mikroorganismoek Eragindako Gaixotasunak

Mikroorganismoek eragiten dituzten gaixotasunak dira. Mikroorganismoak bakterioak, birusak, onddoak eta protozoo erakoak dira, eta gaixotasuna eragiten dutenei patogeno deritze. Transmisioa ingurune ezberdinen bidez gerta liteke: airea, ura, janaria, gorputzeko likidoak. Kutxapena, bestalde, zuzenekoa izan daiteke, hau da, bizidunetik bizidunera, baina beste batzuetan bitartekari batek egiten du kutxadura, euli edo intsektu batek, adibidez.

Gaixotasunen Transmisio Bideak

  • Kolera: Uraren bidez.
  • Gripea: Airea eta doministikuak.
  • Neumonia: Airea.
  • A hepatitisa: Ura edo elikagaiak.
  • Faringitisa: Airea.
  • B hepatitisa: Odola edo sexu harremanak.
  • Tuberkulosia: Airea.
  • Herpes genitala: Sexu harremanak.
  • Salmonelosia: Elikagaiak.
  • HIESA: Odola edo sexu harremanak.
  • Gonorrea: Harreman sexualak, doministikuak.

Antibiotikoen Erabilera

Antibiotikoek bakterioen infekzioei aurre egiteko balio dute, bakterioen ugalketa galerazten dutelako, baina birusen kontra ez dute eraginik.

Gaixotasunak Prebenitzeko Aholkuak

Lehenengo hiru gaixotasunak infekziosoak dira, eta, horregatik, ez kutsatzeko babes neurriak hartu behar dira. Gripearen birusa airearen bidez transmititzen da, eta ekidin behar da gripea duen baten ondoan egotea, berak botatako birusak harrapatzea saihesteko. HIESaren kasuan, birusa odol, sexu harremanetan edo gorputzeko likidoen bidez transmititzen da. Kolera uraren bidez pasatzen da, eta, beraz, ez da edan behar ur kutsatua. Bihotzekoa saihesteko, kolesterola eta tentsio altuak zaindu behar dira, ez da erre behar, ez da alkoholik edan behar, bizimodu osasungarria egin behar da, ibili behar da, eta ondo elikatu behar da. Minbizia prebenitzeko, bihotzekoarentzat esan duguna egin behar da, hau da, osasuntsu bizi.

Botika Generikoak

Enpresa farmazeutiko batek botika berria asmatzen duenean, patentea eskatzen du. Patenteak enpresa horri botika hori ekoizteko eta komertzializatzeko baimena ematen dio, eta 10-20 urterako balio du. Hortik aurrera, beste enpresa batzuk ere fabrika dezakete botika hori. Azken horiei generiko deritze, eta askoz merkeagoak dira.

Osasunaren Definizioa (OME)

Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera da, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera. Beraz, gaixotasuna baino zerbait gehiago da osasuna.

Osasunari Kalte Egiten Dioten Ohiturak

Tabakoa, drogak, alkohola, gehiegi edo gutxiegi jatea, gaizki elikatzea, bizitza sedentarioa, estresa, eguzki gehiegi hartzea, pesimismoa, babes neurriak ez hartzea, eta kutsadura mota ezberdinak osasunarentzat kaltegarriak dira.