Fosforoaren zikloa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,91 KB

  1. Fosforoaren zikloa:

Fosforoa funtsezko elementuetako bat da sistema biologikoentzat, hainbat molekula garrantzitsuren osagaia baita (azido nukleikoak, ATP, aminoazidoak, fosfolipidoak, eskeletoa…).

Lurrazalean, fosforo erabilgarria ioi fosfato gisa aurki daiteke. Landareek xurgatu, finkatu eta fosforo organiko bihurtzen dute; hori kate trofikoan barrena garraiatzen da, harik eta deskonposatzaileek (bakterioek eta onddoek) berriz ere fosfato inorganiko bihurtzen duten arte.

  1. Fosfatoak harri fosfatodunetatik eta errauts bolkanikoetatik askatzen dira, eta urak era disolbaezinean (solido eran) garraiatzen ditu aintziretara edo itsasora; horietara iristen den fosfatoa kate trofikoetan sartzen da, fitoplanktonaren edo algen bidez, eta fosforo organiko bihurtzen da.Espezieen arteko erlazioak:

Espezieen arteko elkarreragin mota asko dago, eta kaltea (-), onura (+) edo ezer ere ez (0) eragin dezakete. Horietako askok harreman trofikoak dituzte oinarrian. Arruntenak honako hauek dira:

  • Mutualismoa (+,+): elkartutako bi espezieentzat da onuragarria eta biak zein bere aldetik bizi daitezke. Adibidez, koartzatxo itzaina eta errinozeroa: lehenak bigarrenari parasitoak kentzen dizkionean elikagaiak lortzen ditu.

  • Sinbiosia (+,+): elkarte mota honetan, bi izakiek lortzen dute onura, baina ezin dira zein bere aldetik bizi. Adibidez, likenak (algak eta onddoak), mikorrizak (sustraiak eta onddoak), hausnarkariak eta errumeneko bakterioak, gizakia eta K bitamina ekoizten duten bakterioak, alpapa eta Rhizobium…

  • Komentsalismoa (0,+): espezieetako batek, komentsalak, onura ateratzen du beste espeziari kalterik eragin gabe. Adibidez, sarraskijaleak eta harrapariak, erromero arraina eta marrazoa… Komentsalak beste espezieak utzitako elikagai-hondakinez baliatzen den harremana izendatzeko sortu zen izena, baina, gaur egun, era zabalagoan erabiltzen da.

  • Parasitismoa (+,-): elkartutako izakietako batek, parasitoak edo bizkarroiak, onura ateratzen du, eta besteak, ostalariak, kaltea jasotzen du, baina ez dio heriotza eragiten, ez bat-batean behientzat, horrek parasitoaren beraren heriotza ere ekarriko bailuke. Bizkarroiak hartzen duen tokiaren arabera, ektoparasitismoa (zorriak eta gizakia, kaparra eta txakurra) eta endoparasitismoa (tenia eta gizakia) bereizten dira.

  • Harraparitza (+,-): espezie batek onura lortzen du bestarengandik, elikagaia baina harentzat. Onura lortzen duen espeziari harrapari esaten zaio, eta besteari harrapakin. Adibidez, lehoia eta gazela, arranoa eta sugea, otsoa eta ardia...

Organismo horiek hil ondoren, hondora erortzen dira berehala, eta, haiekin batera, fosforoa.

Fosforo horren parte txiki bat (ekosistemak berreskuratuko duena) kenduta, beste guztia alde sakonenetan sedimentatu eta ziklo geologiko sedimentariora igarotzen da. Era horretara, urtero hainbat eta hainbat tona fosforo geratzen dira sedimentuetan harrapatuta, erreserborioak eratuz. Diagenesiaren bidez, harri bihurtuko dira, eta biltegi horretan geldituko dira ziklo geologikoen bitartez berriro eskuragarri bihurtu arte. Hori dela eta, fosforoa da ekosistemen faktore mugatzaile nagusia.

Dena den, fosforoaren ehuneko txiki bat lehorrera iristen da, bi bide bitxi samarretatik:

a) Zenbait itsas hegaztiren gorozkiak, fosforo ugari dutenak, ongarri gisa erabiliz. Guano deituriko itsas hegaztien ongarri metatuek hainbat metroko lodiera hartzen dute kostalde batzuetan (itsas labarretan, uharteetan…). Hala gertatzen da Peru eta Txileko kostetan, han guanoa bildu eta ongarri moduan saltzen da.

B) Lur sailak ongarritzeko arrain-irina erabiliz, arrainen eskeletoak fosfato ugari baitu

Azpimarratzekoa da elementu horren lehorreko hobien garrantzia, itsas fosfatoaren parte handi bat berreskuraezina baita praktikan, ezintasun tekniko handiak daudelako edo itsas hondotik ateratzea garestiegia delako.


Entradas relacionadas: