Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,42 KB

Fixismoa eta Kreazionismoa

Fixismoa: XIX. mendearen hasieran, teoria honen ideiak liburu sakratu batzuen interpretazio literalean oinarritzen ziren.

Kreazionismoa: Jainkoak aldi berean sortu zituen espezieak, eta hauek ez ziren denborarekin aldatzen. Bibliaren interpretazioan oinarrituta, Lurrak 6.000 urte besterik ez zituen.

Katastrofismoa: Iraganean bizi izan ziren izakiak oraingoen desberdinak ziren eta denbora luzez aldatu gabe bizi izan ziren. Hondamendi naturalen ondorioz izaki horiek desagertu eta, ondoren, beste batzuk sortu ziren. Katastrofeen ostean, Jainkoak bizitza berria sortu zuen.

Eboluzionismoa

Eboluzionismoa: Espezieak aldatu egiten dira, zientzialariek frogatu dutenez.

A. Lamarckismoa

1809an, Lamarckek Filosofia Zoologikoa liburua idatzi zuen. Espezieak aldatu egiten dira premiei, beharrei edo ingurunean gertatutako aldaketei erantzuteko. Gehien erabilitako atalak garatu egiten dira, eta besteak atrofiatu.

B. Darwinismoa

Charles Darwinek hautespen naturala kontzeptua erabili zuen. 1859an, Espezieen Jatorria liburua argitaratu zuen.

  • Hautespen naturala: Naturak baldintzetara hobekien moldatuta dagoen espezie baten banakoa aukeratzen du. Oinarria espezie barneko aniztasuna da.
  • Espezieen eboluzioa: Aldakortasun intraespezifikoak hautespen naturala ahalbidetzen du, eta honek, aldi berean, espezieen eboluzioa.

C. Neodarwinismoa

1937an proposatu zen. Mendelen genetika eta darwinismoa elkartzen hasi ziren.

  • Espezie baten banakoen aniztasuna: Mutazioen ondorioz gametoetan gertatzen diren aldaketak ondorengoei pasatzen zaizkie. Sexu bidezko ugalketan, amaren eta aitaren gameto desberdinak elkartzean, errekonbinazio genetikoa gertatzen da.
  • Hautespen naturala: Naturak ingurunera hobekien moldatzen diren espezieak aukeratzen ditu.
  • Espezieen eboluzioa: Aldakortasun intraespezifikoak genetikoak dira; horrek hautespen naturala eta espezieen eboluzioa ahalbidetzen ditu.

D. Oreka Puntuatuaren Teoria

Teoria honek espezieen aldaketa azkarrak eta egonkorrak azaltzen ditu. Puntualismoa espezieak aldatzen ez diren bolada luzeak dira, eta gradualismoa, aldaketa pixkanakako prozesua.