XVIII. mendeko euskal idazleak: Iparraldea eta Hegoaldea

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,57 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak XVIII. mendeko euskal literatura laburbiltzen du, bi aldeetan banatuta: Iparraldeko idazleak (Joanes Etxeberri Sarakoa) eta Hegoaldekoak (Manuel Larramendi eta bere jarraitzaileak, Kardaberaz eta Mendiburu, besteak beste). Ikasleak euskararen aldeko mugimenduaren, lan nagusien eta antzerkigintzaren hastapenen berri jasoko du.

Puntos clave

  • XVIII. mendean Iparraldeko literatura garrantzi txikikoa izan zen; Joanes Etxeberri Sarakoa mediku eta euskaltzalea izan zen.
  • Manuel Larramendi jesuita izan zen Hegoaldeko euskal mugimenduaren sustatzaile nagusia.
  • Larramendi-k El imposible vencido lanean euskararen lehen gramatika egin zuen, gaztelaniaz idatzita.
  • Larramendi-k Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín hiztegia idatzi zuen, neologismoak asmatuz kasu batzuetan.
  • Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu jesuiten arteko idazle nagusiak izan ziren mendearen erdialdean.
  • Hegoaldeko antzerkigintzaren hastapenak Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena lanarekin lotzen dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Iparraldeko idazleak

Sarrera

  • Mende honetan: literaturak garrantzi txikia izan zuen.
  • Buruzagia → Sarako Joanes Etxeberri → medikua (agintariek ez zituzten bere lanak kontuan hartu eta argitaratu gabe geratu).
  • Baionako museoan gordetzen diren bertso zahar interesgarri batzuk: orain arte ez dugu irakurtzeko aukerarik izan, argitaratzeke zeudelako.
  • Argien mendea deitu ohi zaio: Ilustratuen garaia.

Joanes Etxeberri Sarakoa

Jesuitekin ikasi zuen. Medikuntza egin zuen (sendagilea), Frantziako unibertsitate batean. Sarako lanean aritu zen.

Gizon kultua eta euskaltzalea izan zen; aurreko gizaldiko lanak irakurtzen zituen, adibidez Axular eta Ohienart.

Lanak

  1. 1 - Lau urtiri gomendiozko karta edo gutuna: laguntasuna eskatu biltzarrari; bere egitasmoa azaldu; kasurik ez.
  2. 2 - Euskararen hastapenak edo euskararen etorkia: euskararen etorkia — gure hizkuntzaren gorazarre sutsua.
  3. 3 - Euskarazko hastapenak latin ikasteko: euskeraz ikasteko proposamena.

2 eta 3 argitaratu gabe geratu ziren.

Nor da idazlea? Joanes Etxeberri Sarakoa.

Nondik aterata? Inprimatutako liburu batetik.

Zer dio testua? Bere asmoa azaldu zuen.

Lexiko-berdintasun eta zuzenketak (hitz-aldaketak)

oraino nihori
oraindik inori
zaioena
zaiona
zein nahi den
edozein
antzatsuagorik
trebeagorik
manatzeko meagorik
agintzeko bigunagorik
suharragorik
kementsuagorik
hurrantzen
hurbiltzen
indietako zein nahi den partera
ameriketako edozein partera
aldean
ondoan
ezin nagole
ezin egon nahiteke
arta apurra
arreta txikia
halakotx
horregatik
baten
bat
ene hertar lau urtarrek
nire herritar lapurtarrek
ilki
atera
bederen
gutxienez
trabailuak
lanak
hatsapenak
hastapenak
zein nahi
edozein

Lan ez erlijioso batzuk

  • Hizkera garbizalea.
  • Baionako Euskal Museoan gordetzen den koaderno txiki batean, ehun urte baino gehiagoan ondutako bertsoak biltzen dira.
  • Itsasoko perillak: anonimoa (Baionako museoan gordea).

Hegoaldeko idazleak

Sarrera

Manuel Larramendi jesuitak suspertu zuen apustu bat egoera hau aldatzeko. Era askotako lanen bidez euskararekiko jarrera aldarazi zien bere garaikideei. Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu jesuitak izan ziren mendearen erdialdean idazlerik oparoenak eta liburu gehien argitaratu zutenak.

Manuel Larramendi (Garagorri abizena)

  • Andoaindarra (Gipuzkoarra).
  • Umetatik abadea izan zen eta gero jesuita bihurtu zen.
  • Txikitan ama galdu zuen.
  • Goi mailako hizlari eta irakaslea, Salamancako Unibertsitatean: bertan, beste irakasleek esaten zuten euskarak inoiz ez zuela izango gramatikarik eta batzuk bakarrik hitz egingo zutela euskaraz — Larramendi famatua izan zen bere hitz egiteko moduagatik.
  • Unibertsitateko lana utzi eta euskararen gramatikako lehen liburua egin zuen: El imposible vencido (gaztelaniaz, euskararen alde). Hau argitaratu zen bigarren liburua izan zen.
  • Hizlari jaio eta zorrotza zen, eta idazten ere zorrotz aritu zen.
  • Euskararen azterketa eta defentsan egin zituen ahaleginik nabarmenenak (eta horretarako utzi zuen unibertsitateko lana).
  • Lehenengo mugimendu edo talde literarioa Hegoaldean Larramendiri esker sortu zen. Arrakasta handia izan zuen eta jarraitzaileak izan zituen.

Jarraitzaile nagusiak:

  • Gipuzkoan: Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu.
  • Bizkaian: Añibarro, Pray Bartolomé eta Mogel.

Lanak

  • De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (argitaratu zen lehenengoa): euskara Espainian antzinakoa dela eta hizkuntzen jatorriari buruz hitz egiten du. Defendatzen du euskara dela Iberiar penintsulako lehen hizkuntza eta badela hipotesia beste hizkuntzen jatorrari buruz.
  • El imposible vencido (argitaratu zen bigarrena): euskararen lehen gramatika. Gaztelaniaz idatzita, euskararen aldeko lan gisa aurkeztu zen.
  • Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín: hiztegi trilingue bat; kasu batzuetan neologismoak asmatu zituen euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez zuenean.

Larramendiren eragina

  • Iparraldera ere iritsi zen.
  • Kardaberaz Gipuzkoan eta Bizkaian.
  • Mendiburu Nafarroa aldean.

Agustin Kardaberaz

Euskararen berri onak apaizei eta eskoletako maisuei eskaini zizkien, euskaraz irakurri, idatzi eta hitz egiteko arau- eta erregelak ikas ditzaten. Euskararen berri hau liburutik aterata zegoen. Araban euskaraz hitz egin nahi zuten, baina umeak eztaratzen zituzten euskaraz hitz ez egiteko.

Lan ez erlijioso batzuk

  • Eguategiren (maisu zuberotarra) lanak 1960ean aurkitu ziren eta hiruraren artean bat bakarrik argitaratua: Filosofo huskaldunaren ekheia. Bere lana (azkena eta ezena argitaratu gabe) herriarentzako filosofia modukoa zen, baina ez irakurgarri erraza, hizkera garbizalea erabilita (Larramendiren hizkubera eta neologismoak).
  • Baionakoa: Euskal Museoan gordetzen den koaderno txiki batean ehun urte baino gehiagoan ondutako bertsoak daude. Hasieran datozen Ternuari buruzko hiru poema luzeak: a) Partiada tristea, Ternuara (senideei egindako agur hunkigarriak), b) Itsasoko perillak (Ameriketarako bidean dauden arriskuak), c) Ternuako penak (arrantzaleek Ameriketan dituzten nekeak eta lanak).

Ternuako arrantzaren oihartzuna euskal bertsogintzan (Itsasoa 3)

Itsasoko perillak (perillak = arriskuak)

Kontxatik (Donibane-Ziburuko badiatik) doa untzia,

han konpainia guzia,

Ternuarat badoazi,

zerbait nahiz irabazi (zerbait irabazi nahian).

Bide luze Ternuarat,

itsasoa zabal harat,

zubirik ez pasatzeko,

marinelen salbatzeko (itsasoan ezbeharren bat gertatuz gero, ez dago lehorrera joateko pasabiderik, zubirik).

Han jotzen ditu kontristak (ezbeharrak),

bendebal haize konpristak,

denbora gaiztoa sartzen,

gabitako (itsasontziaren belak) biak hartzen.

Zeru guzia isuri,

babazuza eta uri (kazkabarra eta euri),

marinelak trenpatuak (busti-bustita),

hotz handiak jelatuak.

Furakanasen saria

ifernuko iduria (infernukoa dela dirudi),

Satan beltzak darabila,

untzien (ontziak, itsasontziak) galtzen dabila.

Uhin (olatu) baten bizkarrean

bi uhinen hondarrean

tirabira badabila,

untziak agertzen gila (azpiko bizkarrezurra).

Bere mastak galdu ditu,

untzia motz eta gelditu,

itsasoak hautsi lema

trebes galtzerat darama.

Gaineko zubia hautsi,

ura tilaperat (beheko sotora) jausi,

tilapean ura gora,

untzia doa hondora.

Marinelak biluziak,

luzatu nahiz (nahian, guran) biziak,

uhinpean igerika

untzu puskei atxikika (helduta, oratuta).

Urak non berma (finka) ez du,

ez aireak nondik lotu (eutsi),

untziak ez zimendurik,

han ez da salbamendurik.

Sebastian Mendiburu

Sebastian Mendiburu, oiartsuarra. Nafarroan eta Gipuzkoan aritu zen. Hizlari dotorea zen eta «Zizeron euskalduna» deitzen zioten. Jesusen bihotzarekiko zaletasuna hedatzea zuen helburu. Bere lanetan devozio horren inguruko xehaketak egiten zituen.

Lanak: 1) Jesusen Bihotzaren debozioa (Aita Croisset-ek idatzitako liburuaren moldaketa). 2) Jesusen amore-nekei dagozkien zenbait otoitz-gai. 3) Euskaldun onaren biziera (errosarioa nola errezatu / meza entzuteko modua).

“Jesusen Bihotzaren debozioa” (Mendiburu)

Ez da erraza, erre gabe kolkoan sua ekartzea. Ez eta, Jesus gabe maite gabe, ongi eta sarritan komunionatzea ere. Egia hau azkar sinetsiko zenuke; zer den Jauna komunioan hartzea badakizu. Horrelako santuak zekiten; beren Jesus maitatua asetzeko, ez zuten Jesus bera hartzea bezalako gauzak aukeratzen. Jesus da, alabaina, den amorerako laberik handiena. Labe onetako suak auts egin ez zitzan, beren barrenean zutenean, santuetatik zenbaitek ur otzezko oialak bularraren gainean ukan zituzten. Egunero Jauna hartzen zutenek, orobat, billatzen zituzten larrutu eta ezurrak autsi ta ilnai zutela zekiten Jesusen etsai edo tirano gogorrak (prest zeudela torturatzaileek eragindako neke eta oinaze guztiak jasateko). Komunioko suan beroturiko bihotzekin maite zuten Jesus: norbait maite duenak ez du bere gauzarik gordetzen; edo dituenak noiznahi emango ditu maiteagatik; orregatik ematen zuten Jesusen izenean egunero komunioa hartzen zutenek beren odola eta bizia.

Hegoaldeko antzerkigintzaren hastapenak

XVIII. mendeko garrantzitsuenak: frantsesez Xabuer Munibe: El borracho burlado. Pedro Ignazio Barrutia: Acto para la Nochebuena edo Gabonetako ikuskizuna.

Pedro Ignazio Barrutia

Aramaion jaio, Arrasaten bizi. Idazle izan zen lanbidez. Bere lana Acto para la Nochebuena ez da Betleemeko istorioarekin bakarrik lotuta; Arrasate ere sarritan azaltzen da. Nahasketa arraroa baina polita da, eta hori Grazioso edo Barregarria-ren papera jokatzen duen pertsonaiari esker lortzen da.

Preguntas frecuentes

Nor izan zen Manuel Larramendi?

Andoaindar jesuita eta goi mailako hizlaria, Salamancako Unibertsitatean irakasle izan zena. Euskararen defentsan jardun zuen eta lehen euskal gramatika idatzi zuen.

Zein da Larramendi-ren lan nagusia euskararen alde?

El imposible vencido, gaztelaniaz idatzitako euskararen lehen gramatika. Euskararen aldeko lan gisa aurkeztu zen.

Nor izan ziren Larramendi-ren jarraitzaile nagusiak?

Gipuzkoan Agustin Kardaberaz eta Sebastian Mendiburu; Bizkaian Añibarro, Pray Bartolomé eta Mogel.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein idazle izan zen Iparraldeko XVIII. mendeko euskal idazle nagusia?
2. Zein izan zen Larramendi-ren lehen argitaratutako lana?
3. Zein hizkuntzatan idatzi zen El imposible vencido?
4. Zein jesuitari buruz esaten da «Zizeron euskalduna» deitzen zietela?
5. Zein izan zen Larramendi-ren hiztegiaren izena?
6. Zein eremutan jardun zuen Sebastian Mendiburu?
7. Zein pertsonaia agertzen da Barrutiaren Acto para la Nochebuena lanean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.