Xabier Lete: biografia, Ez Dok Amairu taldea eta euskal kulturako ekarpena

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,19 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Xabier Lete Bergaretxeren bizitza eta ibilbidea aurkezten ditu: jaiotza Oiartzunen 1944an, Ez Dok Amairu taldearekin egindako lana, kantagintza eta olerkigintza bakarkakoa, eta politikan eta herrigintzan izandako parte hartzea. Ikasleak Lete kantari eta poetaren eragina eta garaiko gai nagusiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Xabier Lete 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen.
  • Ez Dok Amairu taldeak 1966an egin zuen estreinaldia Seguran, eta 1970eko hamarkadan desagertu zen.
  • Baga, Biga, Higa ikuskizun integrala 1970eko abuztuaren 22an estreinatu zen Portugaleten.
  • 1968an lehen disko txikia eta Egunetik egunera orduen gurpillean olerki liburua argitaratu zituen.
  • 1978an utzi zion kantatzeari, eta 1981ean Irun Hiria sariketa irabazi zuen Urrats desbideratuak liburuarekin.
  • 1983an Gipuzkoako Aldundian sartu zen, kultur diputatu gisa.
  • 90eko hamarkadan diskogintzara eta liburugintzara itzuli zen, Eskeintza (1991) eta Hurbil iragana (1992) lanekin.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Xabier Lete Bergaretxe

BIOGRAFIA: Xabier Lete Bergaretxek 1944ko apirilaren 5ean jaio zen, Oiartzunen. Ama Elgoibarkoa zen, baina Eibarren bizi izandakoa txikitan. Bere amak irakasle ikasketak hasi omen zituen, baina ez omen zituen bukatu Gerra Zibila heldu zelako.

Ez Dok Amairu taldeko sortzailea izan zen, eta bere eragina handia izan da euskal kulturan. Kantu zoragarriak egin zituen; aipagarriena, Xalbadorren heriotza. 1965ean Lourdes Iriondorekin bikote egin zuen. Hura Ez Dok Amairuren idazkaria zen.

1968an atera zuen lehenengo disko txikia, lau kanturekin osatua. Urte berean, garrantzia izan zuen olerki liburu bat ere argitaratu zuen: Egunetik egunera orduen gurpillean.

Jorratzen zituen gaiak hauek ziren:

  • Gai sozialak eta politikoak
  • Gai existentzialak eta erlijiosoak
  • Euskal Herria

1976tik aurrera, Lete kanta pesimistak egiten hasi zen. Bere diskoen artean, Kantatzera noazu deiturikoa eredugarria da haren norabidea ulertzeko. 1978an utzi zion kantatzeari.

Ez Dok Amairu

Ez Dok Amairu taldeak 1966an egin zuen estreinaldia kantaldi batean, Seguran. Taldea 1970eko hamarkadan desagertu zen. Ez Dok Amairu desegin zenean, bertan egondako hainbat kantarirekin elkarlana hasi zuen, bereziki Antton Valverde eta Lourdes Iriondorekin. Lore bat, zauri bat argitaratu ostean, kantagintzatik erretiroa hartzea erabaki zuten.

Baga, Biga, Higa

Ez Dok Amairu kantari-sorta bat zen, baina elkarren artean zerikusi askorik ez zuten. Ikuskizun integral bat sortzea erabaki zuten, eta taldeari Baga, Biga, Higa izena jarri zioten. Baga, Biga, Higa 1970eko abuztuaren 22an estreinatu zen Portugaleten. Gizarteak zituen kezkak eta arazoak islatzen zituen.

1972an Ez Dok Amairu bi taldetan banatu zen:

  • Ikimilikiliklik (Xabier Lete zegoena)
  • Zazpiribai

Bakarka Ibilbidea

Diskogintza eta Olerkigintza

1974an, bigarren olerki bilduma argitaratu zuen, eta izenburu horixe jarri zion: Bigarren poema liburua. Horrez gain, Xabier Letek kantu asko idatzi zizkien bi kantari laguni, hasieran: Lourdes Iriondori berari eta Antton Valverderi.

Kantagintza utzi eta bi urtera, Irun Hiria olerki sariketa irabazi zuen Urrats desbideratuak liburuarekin (1981).

Politikagintza eta Osasuna

Xabierrek beti izan zuen jarrera konprometitua politikan eta herrigintzan, oro har. 1980ko maiatzean, ETAren indarkeriaren aurkako manifestu bat izenpetu zuen.

1983an, politikan sartu zen Xabier, Gipuzkoako Aldundian. Aipagarria da Xabier Lete kultur diputatu izan zela. 1985ean, Gipuzkoako Aldundian zebilela, hasi zen osasunez gaizki sentitzen.

Lourdesen Heriotza

2005ean, ordea, Lourdes hil zen, eta tristura hori nabaria zen bere lanetan.

Berriz ere Kantari

90eko hamarkadan, kargu politikoak bazter batera utzita, diskogintzara eta liburugintzara itzuli zen. 1991n, Eskeintza izeneko diskoa idatzi zuen. Urte berean, kantaldi gutxi batzuk ere eman zituen Antton Valverderekin batera han eta hemen. Hurrengo urtean, Hurbil iragana grabatu zuen.

Preguntas frecuentes

Noiz eta non jaio zen Xabier Lete?

Xabier Lete 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen. Ama Elgoibarkoa zen, baina txikitan Eibarren bizi izan zen.

Zein izan zen Xabier Leteren ekarpen nagusia euskal kulturan?

Testuak Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zela eta euskal kulturan eragin handia izan zuela dio. Bere kanturik aipagarriena Xalbadorren heriotza da.

Zergatik utzi zion Xabier Letek kantatzeari?

Testuak dio 1978an utzi ziola kantatzeari, baina ez du azaltzen arrazoia.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non jaio zen Xabier Lete?
2. Zein urtetan estreinatu zen Ez Dok Amairu taldea?
3. Zein izan zen Xabier Leteren lehen olerki liburua?
4. Zein sariketa irabazi zuen Xabier Letek 1981ean?
5. Zein kargu politiko izan zuen Xabier Letek Gipuzkoako Aldundian?
6. Zer izan zen Ez Dok Amairu taldearen ondoren Lete bi taldetan banatu zirenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.