Gabriel Aresti eta euskal poesiaren berritzea: Harriaren zikloa eta existentzialismoa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,46 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak existentzialismoaren ezaugarri nagusiak aurkezten ditu, eta euskal literaturaren berritze-bideak poesian: Jon Mirande, Gabriel Aresti, Uhin Berria eta beste idazle batzuk. Gabriel Arestiren ibilbidea bi aroetan banatzen du (aro sinbolista eta aro soziala), eta Harri eta Herri (1964) liburua azaltzen du.

Puntos clave

  • Existenzialismoaren ezaugarriak: nazka, izan edo ezistitu beharra, bakardadea, askatasuna eta aukeratu beharra, etsipena.
  • Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) euskal poesiaren berritzaile nabarmena izan zen, poesia sozialera hurbildu zena.
  • Harriaren zikloa: Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) liburuak.
  • Uhin Berria (1964-1969) antologia Juan San Martinek argitaratu zuen 1969an.
  • Gabriel Arestiren ibilbidea bi aro nagusitan banatzen da: aro sinbolista (1954-1961) eta aro soziala (1974-1975).

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Existenzialismoaren Ezaugarriak

Existenzialismoaren funtsezko ezaugarriak honako hauek dira:

  • Nazka: Pertsonaia existentzialistari gauza guztiek ematen diote nazka.
  • Izan edo Ezistitu Beharra: Gizona mundu honetara bota dute eta bere bizitza aurrera eraman beharko du esperantzarik gabe.
  • Bakardadea: Beti bakarrik sentitzen da pertsonaia existentziala, baita jende artean dagoenean ere.
  • Askatasuna eta Aukeratu Beharra: Gizona askea da, eta egiten duenaren erantzukizun osoa berea du. Aukeratzeko beldur da huts egin duelakoan. Hautaketa horrek porrot egitea dakar.
  • Etsipena: Porrotaren ondorioz pesimismoz beterik dabil eta etsi egiten du. Azkenik, bere buruaz beste egin du.

Poesiaren Berritze Bideak Euskal Literaturan

Jon Mirande

Jon Mirandek sinbolismoaren bide berriak agertu zituen. Narratibaren alorrean, bere nobela nabarmena Haur besotakoa izan zen, 1959an idatzia eta 1970ean argitaratua.

Gabriel Aresti (1933-1975)

Euskal poesiaren berritzaile petoa izan zen Gabriel Aresti bilbotarra. Poesia sozialera hurbildu zuen euskal poesia. Bere poesiak eragin handia izan zuen, bere ideiak gizarteratu zituelako frankismoaren aurka.

Harriaren Zikloa:

Harri eta Herri (1964) poema liburuarekin hasi zuen Harriaren zikloa. Liburu horretan, baita geroago etorriko ziren Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) poema liburuetan ere, Euskal Herria frankismoaren aurrean bere izaera mantendu egiten zuen Harriarekin parekatu zuen. Metafora honek irakurleekiko ikaragarrizko identifikazio indarra eman zion.

1960ko hamarkadan, besteak beste, lehen Euskal Liburu Azoka antolatu zuten Durangon (1965). Euskal kantu modernoa bultzatu zuen. Ez dok amairu (1965-1972) taldeak orduan hasi zuen bere ibilbidea.

Uhin Berria (Nouvelle Vague)

1969an, Juan San Martin poetak eta antropologoak Uhin berri (1964-1969) deituriko garaiko euskal poesiaren antologia ezaguna argitaratu zuen. Nabarmena da izenburu horrek frantsesez zineman eta baita ere literaturan nagusitzen ari zen “Nouvelle Vague” itzuli nahi zuela. Zetorren olatu berri hau Frantziako kulturaren aldekoa zen.

Poetak Uhin Berrian

  • Sinbolismo pertsonaletik aritu ziren Mikel Lasa (1938) eta Amaia Lasa (1948), elkarrekin idazten eta argitaratzen Poema Bilduma (1971).
  • Eguneroko bizitzaren esperientzia feminista baten lehen aleak ematen ari zen Arantza Urretabizkaia (1947) bere San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972) poema osatuarekin.

Beste Berritzaile Nabarmenak

Joxanton Artze

Tolosa Barru (1969) liburua.

Xabier Lete

Egunetik egunera orduen gurpilean (1968).

Ramon Sizarbitoria

Euskal literaturaren alorrean garrantzi handia izan zuen. 1969an Egunero hasten delako nobela argitaratu zuen. Guztiz berritzailea da nobela hori, bai gai aldetik bai tratamendu narratiboaren aldetik. Abortuaren aldeko nobela bat izanik, ezin zen ongi ulertu nola argitaratu zen frankismoaren garaian.

Gabriel Arestiren Ibilbide Literarioa

Gabriel Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14an eta hil 1975eko ekainaren 5ean. Euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.

Aroak Bere Ibilbidean

Bi aro bereizten dira bere ibilbide literarioan:

Aro Sinbolista (1954-1961)

Jon Kortazarrek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du 1954 eta 1961 urteen arteko aldia, aro horretan argitaratutako lanek sinbolismoaren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa erromantizismoak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen. Sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu:

  1. Zeharkako adierazpidea.
  2. Heriotzarekiko kezka.
  3. Musikaltasuna: Sinbolisten iritziz, bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da.

Garai honetakoa da Gabriel Arestiren lehen lan garrantzitsua, Bizkaitarrak poema.

Garai Soziala (1974-1975)

1974 eta 1975 urteetako aldiari garai soziala deritzo. Garai horretan gizartea aldatzen ari zen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarriagoa erabiliz. Horregatik Arestiren poesia aldatu egin zen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. Garai hartakoak dira Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1967), Harrizko Herri hau (1970) eta Azken Harria (1976) lanak. Izenburuetan ikus ahal denez, harriaren irudia erabiltzen du, “harri” eta “herri” kontzeptuak elkartu nahian.

Harri eta Herri (1964)

Harri eta Herri Gabriel Arestik idatzitako poesia liburua da. Bere lanik esanguratsuena izan zen eta 1964an argitaratu zuen Itxaropena argitaletxeak Zarautzen. Poesia liburu hau euskal poesiaren historian iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratzen eta injustiziak salatzen zituelako.

Olerkiak

Olerki liburu honek 5 olerki biltzen ditu:

  • Zorrotzako portuan aldarrika.
  • Beti esanen dut egia.
  • Nire aitaren etxea.
  • Apur dezagun katea.
  • Profeta bati.

Preguntas frecuentes

Noiz jaio zen Gabriel Aresti?

Gabriel Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14an, eta 1975eko ekainaren 5ean hil zen.

Zer da Harriaren zikloa?

Gabriel Arestik Harri eta Herri (1964) liburuarekin hasi zuen poema-bilduma multzoa, eta Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) liburuekin jarraitu zuen. Euskal Herria harriarekin parekatu zuen.

Zer da Uhin Berria?

1969an Juan San Martin poetak eta antropologoak argitaratutako 1964-1969 garaiko euskal poesiaren antologia da. Frantziako Nouvelle Vague mugimenduaren izena hartu zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da existentzialismoaren ezaugarri bat testuaren arabera?
2. Noiz argitaratu zen Harri eta Herri liburua?
3. Zein izan zen Gabriel Arestiren aro sinbolistaren epea?
4. Zer izan zen Harri eta Herri liburuaren garrantzia?
5. Nork argitaratu zuen Uhin Berria antologia 1969an?
6. Zein nobela idatzi zuen Ramon Sizarbitoriak 1969an?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.