XVII. mendeko euskal literatura: Axular eta Oihenart

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,76 KB

XVII. mendea eta Sarako Eskola

XVII. mendean idazle ugari sortu zen. Asko, Sarako Eskola deitutakoaren barruan koka litezke.

Sarako Eskola

Sara herriak idazle talde joria sortu zuen XVII. mende honetan: Axular, Etxeberri Ziburukoa, Harizmendi... Horiek guztiek osatzen zuten taldea adierazteko deitura Sarako Eskola dugu. Eskola hau osatzen zuten lagun gehienak medikuak ziren. Horregatik idazten zituzten doktrinak, erlijio-liburuak... Irakurtzen ohituta zeuden pertsona kultuak ziren.

Liburu asko bertsoz osatu ziren, arrazoi hauengatik:

  • Bertsoetarako zeukaten zaletasuna eta joera nabarmena.
  • Orduko bertsoz eskainitako testuak buruan gordetzeko orduan errima, silaba-kopuru jakina, eta abar zirela medio eskaintzen zien erraztasuna.

Pedro Agerre Azpilikueta, "Axular"

1556an jaio zen Nafarroako Urdazubin eta Saran hil zen 1644an. Apaiz bideari jarraitu zion eta Salamancan ere egin zituen ikasketak. Axularrek idatzitako liburua, Gero (1643), testu klasikoen artean irakurrienetakoa da eta izugarrizko garrantzia izan du euskal literaturan.

Axularren asmoa bi partetan idaztea zen. Gaiari dagokionez, Gero erlijio-liburua dugu, aszetika lantzen duen testua; baina ez dago zuzenduta bertutean eta erlijio-munduan sakon murgilduta dagoenari. Era horretara egokitzen du hizkuntza-moldea ere. Axularren estilo irekia askok laudatu dute mendeetan zehar: idazkera oparoren jabe zen Sarako erretorea.

Arnaud Oihenart: Idazle laikoa

Oihenart Maulen sortu eta Donapaleun hil zen. Oihenart salbuespena dugu garaiko idazleen artean: ordura arteko eta harrezkerozko idazle asko eta asko ez bezala, ez zen elizgizona.

Literatur lanez gain, baditu Oihenartek bestelako lan aipagarriak. Adibidez: atsotitz-bilduma eder bat. Literaturaren arloan sartuta, L'art poétique basque idatzi zuen. Literaturari buruz euskaraz idatzitako lehen lan teorikoa izan zen. Poemetan oso teknika landua erakusten zuen.

Axular eta erretorika klasikoa

Garai haietan unibertsitateetan ikasitakoek erretorika klasikoa sakon lantzen zuten. Axularrek bere irakurgai zatiak egituraketa klasiko baten arabera taxutu zituen, lau ataletan:

  1. Auziaren aurkezpena: zer frogatu nahi duen.
  2. Arrazoiak ematea.
  3. Adibideekin hornitzea.
  4. Ondorioa.

Gero: Latinezko aipuak eta itzulpenak

Bi arrazoi aipatu dituzte ikertzaileek: bata, Axularrek bere erudizioa edo jakinduria erakusteko gogoa; bestea, itzulpen egokiak egiten irakasteko helburua. Hots, Axularrek elizgizonei latinezko testuak egokiro nola euskaratu behar ziren irakasten zien.