Euskal Literaturaren Historia Laburra
Enviado por Ander y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 16,97 KB
| GARAIA | AUTOREAK | AUTOREAREN EZAUGARRIAK | LANAK | LANAREN EZAUGARRIAK | MUGIMENDU GARRANTZITSUAK |
| XVI. mendea (1545) | Bernard Etxepare | Euskal literaturako lehen idazle ezaguna. | Linguae Vasconum Primitiae | Poema liburua | |
| XVI. mendea (1564-67) | Juan Perez de Lazarraga | Bere familiaren genealogia lan bikain baten egile bezala ezagutu izan dugu 2004. urtera arte. Urte horretan gaztetan idatziriko eskuizkribua agertu zen Madrilen. Hego Euskal Herriko lehen idazle ezaguna. | Juan Perez de Lazarraga Larrea Dorretxeko jaunaren eskuizkribua | Garaiko modari jarraituz, Artzain nobela bat eta 21 kopla agertzen dira inprimatu gabeko lan honetan. Prosa eta poesia, beraz. | |
| XVI. mendea (1571) | Joannes Leizarraga | Euskaraz idazteko erregistro jasoa sortzen ahalegindu zen lehenengo egilea. | Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria | Nafarroako Juana Albret erreginaren aginduz, protestantismoa hedatzeko Testamendu Berriaren euskarazko bertsioa. | |
| XVII. mendea (1643) | Pedro Agirre (Axular) | Idaztankerak ematen dio indarra, euskal prosako estilo gailurrenetakoa. | Gero | Erlijio liburua, bizimodu zintzo eta fededuna geroko utzi ordez, oraintxe bertan zentzatzeko aholkatzen dio irakurleari. Lexikografia iturri eta euskal erretorika eta prosaren eredu bezala hartua. | SARAKO ESKOLA: XVII. mendearen hasieran Lapurdin sortutako literatur mugimendua. Sara, Donibane Lohitzune eta Ziburuko apaizek elkarren liburuak epaitzen zituzten. Taldekideek euskal idazle izatea zuten helburu. Erlijiozko itzulpenak eta moldaketak dira humanista haien lanik gehienak. Kultura pixka bat zutenentzat idazten zuten, eta herri-hizkera arrunta erabiltzen zuten. |
| XVII. mendea (1592-1667) | Arnaut Oihenart | 2004ra arte, euskal literaturan lehen idazle sekulartzat hartu da. | Noticiae utriusque Vasconiae, tum Ibericae tum Aquitanicae L'art poetique | Lehenago egindako poesia aztertu zuen, eta euskal poesia garaiko literatur mugimendu landuetara eraman nahi izan zuen, herriko modu tradizionala utziz. | |
| XVIII. mendea (1745) | Manuel Larramendi | Euskara goi-mailan uzteko asmoz, hiztegi landu eta neologista egin zuen. Garbizalea zen. Berak idatzi zuen euskarazko lehen gramatika liburua. | Diccionario Trilingue El imposible vencido | Lanaren hitzaurrean aurretik argitaratu ziren eta ezagunak zituen euskal liburuen berri eman zuen. Gainera, Axular eta haren Gero lexikografia-iturri eta prosaren eredu bezala aipatzen du. | |
| XVIII-XIX. mendeak | Juan A. Mogel | Bizkai aldeko literatur mugimen-duaren aitzindaria. Añibarrorekin batera bizkaiera maila literariora jaso zuena. Euskaraz alegiak idatzi zituen lehena. | Peru Abarka | Baserritar baten eta barberu baten arteko elkarrizketa. Euskal nobelaren hasiera bezala hartua izan da maiz. Larramendik frogatu nahi izan zuena (euskara edozein egoera eta eremu, zientifiko nahiz erlijioso, adierazteko gai zela) eraman zuen literaturara. | |
| XVIII-XIX. mendeak | Luziano Bonaparte | Bere lanik garrantzizkoena euskalkiak aztertzea izan zen. Euskalkien mapa linguistikoa osatu zuen. Horretarako, euskal idazle-sail bat bildu zuen bere inguruan. | Deus cartes des Sept Provinces Basques Le verbe basque en tableaux | Euskalkien mapa linguistikoak gaurkotasun osoa du. Zortzi euskalki izendatu zituen: G, B, EGN, HGN, EBN, MBN, L eta Z. | |
| XIX. mendea | Pierre Topet (Etxahun) | Bertsolaria (satirikoa), eta kaletarra. | Maria Solt eta Khastero Ahaide delizius | Berealdiko sormenaren eta adierazkortasunaren lekuko. | Herri honetan eragin handiena izan duen eta oraino duen kultur mugimendua sortu zen: Erromantizismoa. Euskal Herrian izate berezia nabarmendu zen, korronte politiko berri baten (abertzaletasuna) sorburu bilakatuz. Euskal erromantizismo tradizionalaren oinarrietako bat naturaren garrantzia da, historiaren iheskortasunaren aurrean iraunkortasunaren sinbolo gisa. Bertsolari handien garaia da. Bertsopaperak ere zabaltzen hasten dira. |
| J.M. Iparragirre | Kantautoreen aitzindari. | Gernikako Arbola Ara non diran Gitarra zartxo bat da | Bere bizigunetan oinarritu zen kantuak osatzeko. Herriaren sentimenduekin bat egiteko ahalmena eta komunikagarritasuna zuen. Bere doinu gozoek ordura arte ezagutu ez bezalako arrakasta ekarri zioten. | ||
| Indalezio Bizkarrondo (Bilintx) | Poeta erromantikoa, malenkoniatsua. | Triste bizi naiz eta Loriak udan ihintza bezala | Maitasun poemak. | ||
| XIX. mendea (1891) | Jose Manterola | Euskal Herriko idazleen elkartzaile izan zen, Foruak galdu ondoren sortu zen euskal mugimenduaren eragile. Aurreko literatur lana bildu zuen. Indalecio Bizkarrondo Bilintx nabarmendu zuen. | Cancionero Vasco | Euskalki, garai eta genero orotako euskal olerkien bilduma. | Euskara indartzearen Euskal Jaiak (Lore Jokoak) sortu ziren iparraldean Antoine D’Abbadieren eskutik. Laster Hego Euskal Herrira hedatu ziren. |
| XX. mendea (Errepublika garaira arte) | Julio Urkixo | Literatur testu klasikoak argitaratu zituen. | Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV 1907-1936) | Bertan bildutako liburu klasikoekin corpus bat osatu zuen. | Bigarren karlistada amaituta, euskal erakunde politikoak jota gelditzen dira. Talde bat euskara atera nahian lanean hasten da Manterolak eta beste batzuek bultzaturik. Hala ere, joera diferenteak nabari daitezke gerraurrean: garbizaleak (Arana Goiri, Elizalde) eta zuhurragoak (Arturo Kanpion, Urkixo). |
| R.M. Azkue | Inork baino idazlan gehiago utzi du. Hizkuntzalari bezala da garrantzitsua. Ikertzaile eta biltzaile moduan egin zuen lana miresgarria izan zen; liburu eta aldizkarien argitaratzaile ere izan zen. | Diccionario Vasco-español-Francés (1905-1906) Euskalerriaren Yakintza (1935-47) Euskaltzale, Ibaizabal eta Euskera aldizkariak. | Herrian eta literatura zaharrean zeuden hitzak biltzen ditu. Etnologia aldetik balio handikoa (ipuinak, ohiturak, sineskeriak, esaerak...) | ||
| Txomin Agirre | Nobelagilea. | Kresala Garoa | Ohitura-nobela eta gehienbat, baserri giroan eta artzain baserritarrenean oinarrituta. Etnografia eta folklore aldetik oso aberatsak. | ||
| XX. mendea (Errepublika garaia) | Esteban Urkiaga (Lauaxeta) | Euskal poesiaren berritzaile handia. Europako joera berrietako poeten izpiritua zuen. | Bide Barrijak Arrats Beran | Bidaiaren metafora. Greziako klasizismoaren zaletasuna; gorputz gazteen eta edertasunaren mirespena, estetizismoa eta etorkizunerako itxaropena. Gai sozialak tratatzen aitzindari izan zen. | 1930. urte aldera poesian eraberritze bat gertatzen da (Errepublika garaiko berbizte-aroa). “Euskaltzaleak” taldea izango da izpiritu berri honen eragile, eta denen bultzatzaile José Ariztimuño Aitzol. Euskal poesiak indarra hartzen du. |
| J.M Agirre (Lizardi) | Euskal literatura klasikozale zen, sinbolismoa, parnasianismoa edo inpresionismoa bezalako mugimenduen ekarriak bere poesian txertatu zituen idazlea. | Bihotz-begietan Umezurtz olerkiak | Gaiak: kosmopolitismoa, herrikoitasuna, izadia mirestea eta biziaren aurreko sinesmen sakona, euskal izate betikoaren eta etorkizunaren arteko uztartzea. | ||
| Nikolas Ormaetxea (Orixe) | Azkueren laguntzaile Euskaltzaindian, euskal atalaren arduradun Euzkadi egunkarian. Itzulpen bikainak egin zituen. | Santa Kruz apaiza Euskaldunak | Euskarazko kontamodu berezkoena nolakoa den jakin nahi duenarentzat ikasgai paregabea. | ||
| XX. mendea (gerraostea) | Koldo Mitxelena | Hizkuntzalaria, euskara batuaren sortzaileetakoa eta prosa modernoa finkatu dutenetako bat. | Euskal literaturaren etorkizunak Euskal lan guztiak Orotariko euskal hiztegia | Euskal tradizio klasikoa berreskuratu eta berori prosa moderno bat garatzeko egokitzea du helburu. Hizkuntzaren histori ezagutza sakona balioesten du euskara berritzeko aukera gisa. | Gerra aurretik sortutako esperantzak lur jota geratu ziren. Idazle batzuek etsipena gainditu eta lanari ekin zioten. Gaiak eta moldea gerra aurrekoen jarraipenak dira. |
| XX. mendea (poesia eta prosa modernoak) | Gabriel Aresti | Poeta ezberdin baten irudia, sendoa eta irmoa. Profeta den poeta, euskal poesia sozialari ekin zion lehena. | Maldan Behera Harri eta Herri Euskal Harria Harrizko herri hau | Gizakiak historian zehar egin duen bidaia sinbolizatzen du. Poesia soziala. Giza kontzientzia esnarazi nahi du. Mailu modura erabiltzen du poesia, gizartearen esplotazioa salatzeko. | 1964. urtean euskal literaturan etapa berri bat hasi zen Arestiren Harri eta Herri poema-liburuarekin. Lizardi eta Orixeren menpekotasuna-rekin eten egiten dute orduko autoreek. Kulturaren aldetik estudio-taldeak beren aldizkariak sortzen hasten dira (Jakin), Europan eta munduan zehar orduan zebiltzan haize berrietara irekitzen da euskal literatura: existenzialismoa (Txillardegi), arazo soziala eta protesta-giroa (Aresti). Lehengo erlijio eta nekazari-pentsakera tradizionala eta, hizkuntzari dagokionez, garaiko garbizalekeria utzi egiten da, eta hiri-giroko euskara baturako joera nagusitzen da. 1977. urtean euskal poesiako talde dinamiko eta garrantzi-tsu bat sortzen da Bilbon: Pott taldea (B. Atxaga, Sarrionandia, Manu Ertzilla, J.M. Iturralde, R. Ordorika eta J. Juaristi). Talde horrek literatura konprometitu ofizialari ihes egin eta literatur esparruaren autonomia defendatzen du. |
| Jon Mirande | Baudelaire eta Nietzscheren jarraitzaile. Kristautasunaren kultur balioak ukatu egiten zituen, eta sexu-askatasuna aldarrikatzen zuen. Inguratzen zuen munduarekin bat ez etortzeagatik (azalkeri-ek eta folklorekeriek odola bero-tzen zioten) lagun baino etsai gehiago izan zituen. | Haur besoetakoa Orhoituz | Haren obran sentsualismo nabarmena ageri da; ironia eta umore beltza ere nabari dira. Joko sugerente asko darabil, eta hizkuntza poetiko indartsua du. | ||
| J.L. Álvarez Enparantza (Txillardegi) | Euskal nobela berritzeko eta aberasteko egin duen ekarpena funtsezkoa izan da. | Leturiaren egunkari ezkutua Elsa Scheelen | Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean haustura ekarri zuen: barne-kezka eta ezinegona, bizitzaren absurdoaz galdetzea, hautatu beharrak sortzen duen larridura. | ||
| Ramon Saizarbitoria | Gerra aurreko mugimenduekin inongo harremanik ez duen belaunaldi baten ordezkari. | Egunero hasten delako 100 metro Hamaika Pauso | Lehen nobela modernoa. Gaiak berritzearekin batera, teknika-berritze handi bat ekarri zuen: diskurtso bakarrekin haustea; ahots diferenteak sartzea (elkarrizketa), kontaketa zati-tzea, barne-hizketaz baliatzea... | ||
| Anjel Lertxundi | Gaur egungo idazle garrantzitsuenetako bat. Ipuina modu sistematikoan landu du, eta horri balio osoa eman dio. | Aise eman zenidan eskua Hamaseigarrenean aidanez Otto Pette | Idazkera errealista, subjektibo-tasunak zipriztindua, pertsonaien pertzepzioak baldintzatua. Beronen lanaren ezaugarriak hauexek dira: jarrera kritikoa, formarekiko kezka, gogoetarako joera eta ironiaren agerpen etengabea. | ||
| Joseba Sarrionandia | Euskal literaturaren idazle bikainenetakoa. Oso gazterik hasi zen aldizkarietan kolaboratzen eta arlo guztiak landu ditu: narrazioa, eleberria, saiakera, haur eta gazteentzako literatura, gogoeta-ipuinduak, poesia… Paradoxa eta Ironiaren maisutzat hartu izan da. | Narrazioak Atabala eta Euria Lagun izoztua Kolosala izango da Gau ilunekoak | Metaforen ederra, kontrasteen jokoa, mezukeriaren hastioa, pentsamenduaren sakona eta esanguraren anitza eragozten ez duen biribiltasun formala. Lanketa handi honek, ordea, ez darama estetizismora: Malenkonia ez da malurazko dorre pertsonala, uko egiten dio biktimismoari, sentsibilitate kolektibo bat ordezkatzen duelako bere oinazean. | ||
| Bernardo Atxaga | Gaur egun euskal idazlerik ezagunena. Literatura esperimentalista: mugak hautsi eta transgresioa bilatzen zuen, literatur generoak nahastea. | Etiopia Obabakoak Ziutateaz Bi anai Gizona bere bakardadean | Literaturaren eremuan lurrikara bat eragin zuen, bere formarengatik, nahiz hizkera poetikoari heltzeko moduaren-gatik. Herri horretan gertaturiko istorioak asmatzen hasten da, harreman-sarez eta irrikaz jositako unibertsoa osatuko duten ipuin klasiko eta biribilak. |