XVII. Mendeko Euskal Idazleen Bilduma
Lazarraga (1605)
Jaiolekua: Larrea, Araba.
2004an aurkitutako Lazarragaren eskuizkribua euskal testu garrantzitsuenetarikoa da.
Obra: Bertso, kanta eta maitasun-kontuen bilduma. Kontakizun mitologiko bat ere badu.
Eskuizkribua:
- 102 orrialde (lehenengo laurak osatu gabeak).
- Amodioa gai nagusia.
- Bi herenak poesia.
- Gainerakoa, artzain-eleberria.
Forma:
- Prosa eta poesia.
- Lirika gortesaua.
- Gehienbat euskaraz.
Euskara:
- Arabako ipar-ekialdeko euskara.
- Bizkaieraren aztarnak.
- Aspaldiko euskararen arrastoak.
Ondorioa: Euskal literatura idatziaren lekukoak Hegoaldean ere badira, bai olerkian, bai prosan.
Transkripzioa:
- Ez da zientzi helburuz egina, irakurketa errazteko baizik.
- Testua ez da puntuatu.
- Idatzitako oharrak kurtsibaz.
- Hizkiak, silabak eta hitzak egungo irizpideen arabera elkartu eta bananduta.
Axular (XVII. mendea)
Jaiolekua: Urdazubi, Nafarroa.
Iruñean, Lleidan eta Salamancan ikasia. Apaiza Aturben eta erretorea Saran. Sarako eskolako kidea. Predikaria Donibane-Lohizunen.
Obra nagusia: Gero (bi zatitan).
- “Gero dioenak bego dio” errepikatzen du.
- Autore klasikoen argudioak eta adibideak erabiltzen ditu.
- Hiru zatitan egituratua.
Kritika:
- Idazkerak ematen dio indarra.
- Esaldi luzeak, menpeko perpausak.
- Gai sakonak.
- Sinonimoen erabilera.
- Sermolaria.
- Genero pertsuasiboa.
- Argumentu korapilatsuak.
- Baliabide erretorikoak.
- Hiru alderdi:
- Irakastea: azalpen luzeak, estilo lasaia.
- Atsegin izatea: helburu estetikoa, kontaketa indartsuak.
- Mugiaraztea: erritmo arina, galderak.
Piarres Etxepare (XVII. mendea)
Jaiolekua: Donibane-Lohizune, Lapurdi.
Erlijio-gaiez kanpoko lehen itzulpenaren egilea: Itsasoko Nabigazioa (1677).
- Ternuako itsasgizonei zuzendua.
- Ale bakarra Pariseko Liburutegi Nazionalean.
Joanes Etxepare (XVI-XVII. mendeak)
Jaiolekua: Ziburu, Lapurdi.
Apaiza eta Sarako Eskolako kidea.
Obra:
- Manual deboziazkoa (otoitzak).
- Noelak (gabon kantak).
- Elizara erabiltzekoak.
Kritika:
- Kultura handikoa.
- Euskaraz eta latinez idatzi.
- Itsasgizonak gogoan.
- Bertsoen edukia garrantzitsua.
- Herri doinuetan kantatzeko modukoak.
Oihenart (1667)
Heriotza: Donapaleu, 1667.
Elizgizon ez zen lehen idazlea. Abokatu eta politikaria.
Obra nagusiak:
- Notitia Utriusque Vasconiae (latinez):
- Euskaldunak eta kantabroak bereizten ditu.
- Nafarroa euskal herriaren ardatz.
- Euskal leinu kokapen zehatza.
- Euskara Espainian lehen hizkuntza.
- L'art poétique basque (bertsogintzaren arauak).
- Oten gaztaroa neurthitzetan (poema liburua).
- Les Proverbes Basques (706 atsotitz).
Kritika:
- Latinezko idazkera bikaina.
- Atsotitzen bilketa.
- Iparraldeko koinéa erabili.
- Bertso landuak, formaren perfekzioa.
- Amodioaren gaia.
- Poesia ulertzeko zaila.
Tartas (XVII. mendea)
Jaiolekua: Sohüta, Zuberoa, 1611.
Erretorea Arüen eta Atharratzen. Zubererazko lehen liburuaren idazlea.
Obra:
- Ontsa hiltzeko bidia (ondo bizitzen ikasi behar).
- Arima penitentaren okupatione debotak (hiru zatitan: otoitza, baraua, limosna).
Kritika:
- 3. pertsona azalpenetarako, 2. pertsona aholkuetarako.
- Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko euskalkiak, latinezko hitzekin.
- Kontalari trebea.