Erromatar Literatura: Egileak, Obrak eta Testuingurua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,07 KB

Erromatar Antzerkia eta Poesia Epikoa

Monologo hau ikuslegoaren modu onei dei eginez amaitzen da. Plauto (k.a. 251-184) Amphitruo, Aulularia, Miles gloriosus. Terentzio (k.a. 190-159) Andria, Hecyra, Phormio --> Fabula togata: Titino, Afranio. Ludi Megalenses (Zibeles), Ludi Apollinares (Apolo), Ludi Romani (Jupiter).

Epika eta Virgilioren Eragina

Epikaren helburua “errege eta buruzagien balentriak, eginkizunak eta zorigaiztoak eragindako gudateak abestea da”, Horazioren arabera. Augustoren eraginagatik, abesteko poema epiko bat idaztea pentsatu zuen, Erromaren goraipamena bere jatorri mitologikoarekin lotuz. Eneida-k etapa berri bat sortzen du epikaren barnean; obra hau minez eta grinaz egindako lana da. Poemaren protagonista humanitatez eta ontasunez beteriko heroia da.

Pertsonaien oreka eta harmonia hau Virgiliok erabiltzen duen hizkuntzan ere islatzen da. Epikaren solemnitatea eta lirikaren arintasuna elkartzen ditu. Pharsalia-n Lukanok gudate zibilaren ekintzak kronologikoki kontatzen ditu. Lukano gai historiko bat aukeratzerakoan Nevio eta Ennio autorengana hurbiltzen da. Obren ezaugarri nagusienak jainkoen deuseztapena zoriaren gidari gisa eta arrazionalismoa dira (jainkoak baztertzerakoan, era arrazoitu eta zientifiko batean azaltzea).

Erromatar Historiografia eta Dokumentuak

Dokumentu Publikoak eta Pribatuak

  • Foedera regum: Alboko hirietako erregeekin sinatzen zituzten paktuen aktak dira.
  • Magistratuen aktak: Magistratuen funtzioekin loturiko gertakizun aipagarrienak azaltzen zituzten, hala nola urteko egutegia, jaiegunak, etab.
  • Laudationes funebres: Hildakoaren ohorez egindako hitzaldiak.
  • Tituli imaginum: Arbasoen erretratuen azpian grabaturiko inskripzioak.

Erromari eta bere gerrate inperialistei buruzko lehen berriak historiagile greziarrei zor dizkiegu (Annales deitzen ziren izkribatuak). Lehen analista erromatarra Fabio Piktor izan zen; Erromari buruz idazten du, baina grezieraz bere Erromako historia.

Salustio, Tito Livio eta Tazito

Salustio

Salustio (K.a. 87-35). Bellum Catilinae: Katilinaren aginte osoaz jabetzeko nahia narratzen du. Bellum Iugurthinum: Numidiako erregeak bere bi semeri eta bere semeordea zen Jugurtari uzten dizkie erregetza.

Tito Livio

Tito Livio (K.a. 59 - K. o. 17). Augustorekin, inperioaren garaian, zeharo aldatzen da panorama politikoa: barne bakearen eta aginte unibertsalaren ideiak pizten dira. Augustoren planarekin bat zetozen obrak idatzi zituen. Badu helburu moralizatzailea ere: aberriarekiko maitasuna, ohitura zaharrekiko begirunea, harmonia eta erlijiotasun sakona desiratzen ditu.

Tazito

Tazito (K. o. 55-120). Burutazio historiko-filosofikoekin, Domicianoren tiraniaren kritika eta Nerva eta Trajanoren defentsa erakusten digu Agricola lanean.