Erromatar literatura: komedia, poesia lirikoa, historiografia, epika eta prosa klasikoa
Resumen
Dokumentuak Antzinako Erromako literatura-generoak eta egile nagusiak aurkezten ditu: komedia (Plauto eta Terentzio), poesia lirikoa (Katulo, Ovidio, Horazio), historiografia (Zesar, Salustio, Tito Livio, Tazito), poesia epikoa (Virgilio, Lukano) eta prosa klasikoa (Zizeron). Ikasleak egile bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta lanak ikasiko ditu.
Puntos clave
- Komedia erromatarra greziar ereduetan oinarritzen da, baina hizkuntza latina eta psikologia herrikoia ditu.
- Plautok eta Terentziok contaminatio teknika erabili zuten, greziar jatorrizko ezberdinak nahasteko.
- Poesia lirikoa liraz lagunduta dago eta subjektibitatea adierazten du; Katulo, Ovidio eta Horazio dira ordezkari nagusiak.
- Historiografia genero berantiarra da; Zesarrek Commentarii idatzi zituen, eta Tito Liviok Ab Urbe Condita lan handia.
- Virgilioren Eneida da epika erromatarraren lan gorena, Homeroren eredutik abiatuta.
- Zizeron eklektikoa zen filosofian eta latinezko filosofia lexikoaren sortzailea izan zen.
Komedia (Antzerkia)
Ezaugarri nagusiak
- Tragedia eta komediaren ezaugarri nagusiak:
- Greziarren Ereduaren Imitazioa:
- Bertsoz idatzita
- Abestiak eta musika
- Pertsonaia grekoak Grezian bizi zirenak
- Izen grekoak, janzkera grekoa
- Jatorrizko Elementu Bakarra Komedietan: Hizkuntza Latina
- Erromatarrentzat zuzenduta
- Komediografoen meritua: inguru arrotz batean hizkuntza eta psikologia herrikoia izatea. Nola?
- Pertsonaia errealak
- Gehiegikeriak
- Keinuketa
- Hitz-jokoak
- Greziarren Ereduaren Imitazioa:
Autoreak
Plauto
- Umbrian jaioa (Erromako iparraldean).
- Erroman antzezpen antolatzailea eta zuzendaria.
- Idazlea, grekera ikasi, ospe handikoa.
- Lana: 150 obratatik 21 gorde dira (*Aulularia*, *Miles Gloriosus*...).
- **Contaminatio** teknika: jatorrizko greko ezberdinak nahastea.
- Iraupena: Gaur egun arte imitatuz, egokituz, antzeztuz...
- Meritua: Hizkuntza herrikoia islatzea, freskoa, irudimenez beteta, edukia batzuetan zakarra izan arren.
Terentzio
- Afrikan jaiotako libertoa.
- Elkarte literario helenizistaren partaidea.
- **Contaminatio** erabili zuen, errespetu handiagoz.
- Burges giroko drama psikologikoak. Adibidez: *Eunuchus*.
Poesia Lirikoa
Ezaugarri orokorrak
- Liraz lagundutako poesia.
- *Carmen* / *Oda* = "kantu".
- Gaiak: erotismoa, gai bukolikoak, erlijiosoak, elegiakoak...
- Konposizio mota: epigrama, satira, poema mitologikoak...
- Genero lirikoa: arau zehatzak, egitura, bertso mota, estrofa.
- Subjektibitatea: norberaren burua adieraztea.
Autoreak
Katulo
- Veronan jaioa, Galia Zisalpina.
- Familia aberatsukoa, goi-mailako ikasketak.
- Klodiarekin harremana (Lesbia).
- Obra: 116 olerki ezagutzen ditugu.
- Gehienak: motzak eta gai erotikoa, satirikoa edo elegiakoak.
- Gai, luzera eta metrika anitzekoak.
- Bere lana eta bizitza estu elkartuak.
Ovidio
- Familia zaharreko semea.
- Aitaren desioen aurka literaturari dedikatu zitzaion.
- Obrak: poema lirikoak bi taldetan.
- Erroman egindakoak, enperadorearen babesa zuenean. Gai erotikoak: *Amores*, *Heroidak*...
- Erbesteratuta idatzitakoak, neurri batean bere lan erotikoek piztu zuten zalapartaren ondoren. Elegiak: *Itsas Beltzetik* eta *Tristia*. Lamentazioak, enperadoreari zuzendutako barkamenak, lagunen falta...
- Ovidio erromatar elegiagile hoberena agertzen zaigu.
Horazio
- Apulian (Erromako hegoaldean) jaiotako libertoa.
- Goi-mailako ikasketak burutu zituen.
- Mecenas eta enperadorearen babesa lortu zuen.
- Obra: *Odak* eta *Carmina*, lau liburu.
- Gai ezberdinak: Erromako handitasuna, enperadorearen handitasuna, filosofia epikureoa, poema autobiografikoak eta mitologikoak.
- Idazle "klasikoena" orekagatik.
Historiografia
Ezaugarri orokorrak
- Genero literarioa bezala, azkena agertu zen.
- Maila gorena hartu orduko, beste generoak oso landuta zeuden.
- Lehen historiagile erromatarrak: analistak, urtez urteko eginkizun nabarmenak kontatzen zituzten, grekeraz.
- **Katon** izan zen latina erabiltzen lehen idazlea.
Autoreak
Julio Zesar
- Aristokrata jaiotzez, gizon oso azkarra eta heziketa zabalekoa.
- Karrera militarra, politikoa zein literarioa osatu zuen.
- Lana: *Commentarii de Bello Gallico*, *Commentarii de Bello Civile*.
- Ezaugarri estilistikoak:
- 3. pertsona
- Hiztegi eta egitura garbiak
- Deskribapen errealistak
- Xehetasun etnografikoak
- Pertsonaia historikoen alderdi psikologikoak ikusten ditu
- Balorazioa: helburu panfletarioa, baina alderdi estilistiko bikainak.
Salustio Krispo
- Diruduna jaiotzez, politika munduan ibilitakoa (alderdi demokratikoa).
- Zesarren lagun mina, Afrikako gobernadorea.
- Kargua utzi behar izan zuen korrupzioagatik asko aberastu ondoren.
- Lan historikoak idazteari ekin zion.
- Lana: *Historiae* (5 liburutan garaiko historia).
- *De Coniuratione Catilinae*: honek egindako matxinada Errepublikaren azken urteetan.
- *Bellum Iugurthinum*: Afrika Iparraldeko errege baten kontrako gerra. Errepublikaren desagerpena azkartuko zuen eginkizuna.
- Lehen historiagilea.
- Kutsu dramatikoa: nortasun handiko pertsonaiak, egoerak, drama pertsonala, gizartearen bizioak eta korrupzioa azaldu.
- Pertsonaien alderdi psikologikoa aztertzen du eta pertsonaiak karakterizatzen ditu.
- Balio historikoa: lehen eskuko iturriak erabiltzen ditu, objektibitate maila handia.
- Balio literarioa: kutsu arkaikoa (seriotasuna) eta zehaztasuna (pentsamendu sakona).
Tito Livio
- *Ab Urbe Condita* lan mardularen egilea.
- 142 liburutan Erromako historia sorreratik Augustoren garaira arte kontatzen du.
- Errepublikaren aldekoa izan arren, Augustoren bozeramaile gisa aritu zen, enperadorearen ideiak egituratzen.
- Erromako herriaren handitasuna aldarrikatzen du, tradizioko balioak berreskuratzen: aberriarekiko amodioa, hiritarren konkordia, erlijiotasuna, arbasoen begirunea.
- Ez da historiagile zientifikoa, iturriak ez ditu kritikatzen.
- Historia "bizitzaren maisua da".
- Politiko eta psikologo bikaina (pertsonaien zergatiak, kezkak...).
- Estilo aldetik, maila gorena zuen.
- Obra gutxi gorde da.
Tazito
- Inperio garaian historiadorea izatea zaila zen, batez ere Errepublika goraipatzen bazen.
- Tazito dugu garai honetako idazle nabarmenetako bat.
- Lanak: *Germania*, *Agricola*, *Historiae*...
- Alderdi artistikoak eta zientifikoak batzen saiatzen da.
- Iturri guztiak hartu eta kritikatzen ditu.
- Inpartzialtasuna zailtzen du pertsonaiak erretratatzerakoan, errealitatea deformatuz.
- Lanaren balio literarioa kontuan hartuta, idazle hoberena dugu.
- Pertsonaien izaeran sakondu egiten du.
- Estiloa oso berezia: hitz gutxitan asko adierazten du (laburtasuna), poesia eta sentsibilitatez kargatutako prosa du.
Epika
Ezaugarri orokorrak
- Poesia epikoa: Herri gehienen lehen agerraldi literarioa.
- Herri baten oinarri ideologikoa: bellizismoa, aristokraziaren nagusigoa, aberriaren goraipamena, pentsamendu mitiko-erlijiosoa.
- Greziar epikaren eragina: hexametro daktilikoa (Homeroren eragina).
- Metrika klasikoa: silaba labur eta luzeen segida.
- Bertsogintza melodikoa.
- Hiperbatona zen baliabide estilistiko aipagarriena.
Autoreak
Virgilio
- Mantua hirian jaioa.
- Goi-mailako ikasketak burutu zituen Erroman.
- Zesarren diktaduraren ondoren jaioterrira itzuli eta ospea irabazten hasi zen.
- Augusto enperadorearen babesa lortu zuen.
- Lanak: *Bucolica*, *Georgica* (poema didaktikoak nekazaritzari buruz).
- *Eneida*: lan gorena.
- Espiritu greziarra eta erromatarra ondo batzen dira lan honetan.
- Enperadorearen onespena lortu zuen lan honekin.
- Homerori jarraitzen dio lana egituratzerakoan, *Iliada* eta *Odisea*n oinarrituz.
- Jainkoek parte hartzen dute.
- Teknika: oso landua, orekatua, baliabide estilistiko finak, kultura handia eta erlijiotasunaren isla.
Lukano
- Kordoban jaioa, Senekaren iloba.
- Adimen aparteko gaztea.
- Neron enperadoreak babestu zuen, baina bere faborea galdu eta osabarekin batera kondenatua izan zen 26 urte zituela.
- Lana: *Pharsalia*.
- Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak agertzen dira.
- Lan honetan Zesar pertsonaia gaitzetsi eta Ponpeio goraipatzen dira. Hona hemen Lukanoren amaieraren arrazoia.
- Estiloa: erudizioa, barrokismoa, erretorika eta pasioa.
- Epika historikoa: jainkoak ez dira aipatu ere egiten.
Prosa Klasikoa
Ezaugarri orokorrak
- Erromatarrek ez zuten filosofia gustuko, praktikoagoak ziren.
- Greziako konkistaren ondoren Erroman greziar filosofoen joera zabaldu zen eta ondoren kontserbadore eta intelektualen arteko tirabirak egon ziren (ustelkeria).
- Erromako filosofia ez da originala.
Eskola Filosofikoak
Epikureismoa
- Filosofiaren helburua gizakiari zoriontasuna ematea da. Nola?
- Beldurrik ez izatea
- Arimaren lasaitasuna minaren aurrean
- Filosofiaren helburua gizakiari zoriontasuna ematea da. Nola?
Eklektizismoa
- Greziako korronte ezberdinetan dauden antzekotasunak bilduz.
- Ordezkari nabarmenena **Zizeron**.
Autorea
Zizeron
- Baserri giroko zaldun-familia dirudun kontserbadorekoa.
- Bizitza osoan abokatu, politikari eta idazlea izan zen.
- *Homo novus* zen eta kontsularitzaraino iritsi zen.
- Arazo politikoengatik erbesteratua izan zen, dibortziatu, alaba hil eta bera ere hil zuten proskripzioaren ondoren.
- Lanak:
- Gutunak (*Ad Atticum*): argitaratzeko idatzi zituen, alderdi pertsonalak eta politikoak nahasten dira, gizon zintzo gisa agertzen zaigu. Hizkuntza estandarra.
- Hitzaldiak (*In Catilinam*): gaztea zenean estilo handitua eta harrotua erabiltzen zuen, heldutasunean, estilo serioa ideiak sakon adieraziz.
- Erretorika-lanak (*Brutus*)
- Filosofia-liburuak (*De Republica*): eklektikoa agertzen zaigu, bere garaiko eztabaida estoikoak eta epikureoak nahastuz. Lexiko filosofikoaren sortzailea da. Filosofia oratoriaren nahitaezko oinarria zen berarentzat.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein da Virgilioren lan gorena?
Virgilioren lan gorena Eneida da. Lan honetan espiritu greziarra eta erromatarra ondo batzen dira, eta Homeroren Iliada eta Odisean oinarritzen da.
Zer da contaminatio teknika?
Contaminatio teknika jatorrizko greziar ezberdinak nahastea da. Plauto eta Terentziok erabili zuten, Terentziok errespetu handiagoz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.