Latinezko Esapideak eta Zuzenbideko Maximak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Latín

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,53 KB

Latinezko esapide arruntak

  • A posteriori: Zerbait gertatu eta gero. Zerbaiten ondorioak ikusi eta gero.
  • A priori: Zerbait gertatu baino lehen. Aldez aurretik.
  • Ab illo tempore: Antzinatatik. Garai hartatik.
  • Ad kalendas graecas: Inoiz ez.
  • Agenda: Egin behar diren gauzak.
  • Alea iacta est: (Zesarren hitzak). Jadanik zoria erabakita dago. Ez dago atzera itzultzerik.
  • Alma mater: Unibertsitatea.
  • Animus in consulendo liber: (M. Porzio Katon). Erabakitzeko espiritu librea.
  • Ante meridiem (a. m.): Eguerdia izan baino lehen.
  • Post meridiem (p. m.): Eguerdiaren ondoren.
  • Captatio benevolentiae: Publikoaren borondate onaren bila.
  • Casus belli: Gerrarako kasua.
  • Confer (cfr.): Kontsultatu beste lan bat.
  • Contradictio in terminis: Oximorona. Kontraesana.
  • Corrigenda: Zuzendu behar diren gauzak.
  • Cum laude: Aipamen bereziarekin.
  • Curriculum vitae: Lanari edota ikasketei lotutako bizitza.
  • Deficit: Langa edo muga jakin batera heltzeko falta dena.
  • Superavit: Langa edo muga jakin batetik gorako irabazia.
  • Do ut des: Eman dezazun ematen dut (trukea).
  • In albis: Ikasitakoa edo ikusitakoa ahaztu.
  • Ipso facto: Berehala. Momentuan bertan.
  • Iunior / Senior: Gazteagoa / Zaharragoa.
  • Panem et circenses: Ogia eta zirkuko jokoak.
  • Per capita: Pertsona bakoitzeko.
  • Placebo: Gustatuko zait. Atsegin izango dut.
  • Primum vivere deinde philosophari: Lehenengo bizi izan eta gero filosofatu.
  • Prosit: On egin.
  • Sui generis: Bere gisakoa.
  • Statu quo: Aurreko egoera; gauzak dauden-daudenean.

Zuzenbideko maximak eta esapide legalak

  • Ad impossibilia nemo tenetur: Ezin da inor behartu ahal duena baino gehiago egitera.
  • Adhuc sub iudice lis est: Epailearen mahai gainean dago auzia, irtenbiderik aurkitzen ez den bitartean.
  • Contra iuris civilis regulas pacta conventa non habentur: Ez da onartzen eskubide zibilaren aurkako itunik.
  • Cui prodest?: Delitu-egilea da delituari etekina ateratzen diona.
  • Dura lex sed lex: Legea gogorra izan daiteke, baina legearen esanak bete egin behar dira.
  • Excusatio non petita, accusatio manifesta: Inork galdetu gabe azalpenak ematen dituenak bere burua salatzen du.
  • Facta non praesumuntur sed probantur: Ekintzak ez dira aldez aurretik onartu behar: frogatu egin behar dira.
  • Ibi potest valere populus ubi leges valent: Herri baten indarra haren legeen indarrean datza. Legeen esanak betetzen diren neurrian, herria gobernatzen duten botere guztiak (judiziala, politikoa eta legala) egonkorragoak izango dira.
  • In dubio pro reo: Lege-zalantzarik badago, epaileak salatutakoaren alde egingo du.
  • Iudex damnatur cum nocens absolvitur: Errudunari absoluzioa ematen dion epaileak bere burua zigortzen du.
  • Legum omnes servi sumus ut liberi esse possimus: Legeen esanetara egon behar dugu; horrela, libreak izango gara.
  • Libertas est potestas faciendi id quod facere iure licet: Askatasuna da legez egin daitekeena egin ahal izatea.
  • Nemo esse iudex in sua causa potest: Inor ez da epaile norberaren epaiketan.
  • Nemo inauditus condemnetur: Ezin da inor zigortu, zigortutakoak esan beharrekoa entzun gabe.
  • Optima est lex quae minimum relinquit arbitrio iudicis; optimus iudex, qui minimum sibi: Legerik onena da epailearen esku ahalik eta erabaki gutxien uzten duena; epailerik onena da epailearen beraren esku ahalik eta erabaki gutxien uzten duena.
  • Qui iure suo utitur neminem laedit: Legearen esanak betetzen dituenak ez dio inori kalterik egiten.
  • Ad referendum: Jakinarazteko baldintzarekin; atribuzio hartarako dituenak onartzeko baldintzarekin.