XVI. Mendeko Errenazimendua eta Erreforma: Inperioak eta Kultura
XVI. Mendeko Errenazimendua eta Erreforma
Gaztelaren Abiada Handia
XVI. mendean, Espainiako erresumarik garrantzitsuena Gaztelakoa zen. Hiru kausengatik:
- Hazkunde demografikoa: Ikaragarrizko hazkundea gertatu zen. Gero eta jende gehiago zegoen Gaztelan.
- Nekazaritza eta abeltzaintza: Amerika konkistatu eta berehala, Amerikatik eskari handia izan zen. Adibidez, garia, olioa... Hainbeste saltzen zen, prezioen igoera gertatu zela. Ondorioz, pobreek ezin zuten erosi. Aldiz, abeltzaintzak oparotasun aldia bizi izan zuen, batez ere, Gaztelako artilea Amerika eta Europa osoan modan jarri zelako. Horren ondorioz, Mesta izeneko instituzioa sortu zen. Horrek Gaztelako artilea kontrolatzen zuen, eta Gaztelako abeltzainak aberastea eragin zuen.
- Industria: Amerikako eskariak Gaztelako industriaren gorakada ekarri zuen. Itsasontzigintza bultzatu zuten, zeramikagintza (bereziki Talavera de la Reinakoa) eta Albaceteko labangintza, besteak beste.
Karlos V.aren Inperioa
Karlos V.aren boterearen jatorria
Karlos V.a munduko historian izan den pertsonarik garrantzitsuenetako bat izan da. Honek ikaragarrizko lurraldeak zituen, bere aitona-amonei esker.
- Aitona, aitaren aldetik, Maximiliano I.a zen. Hau Austriako erregea eta Alemaniako enperadorea izan zen. Maria Borgoinakoarekin ezkondu zen, Herbehereetako erregina eta Borgoinako dukesa zena. Hauek biek seme bat izan zuten, Felipe Ederra izenekoa, Karlos V.aren aita izan zena.
- Aitona, amaren aldetik, Fernando Katolikoa zen. Hau Aragoiko erregea eta Napoliko erregea izan zen. Isabel Katolikoarekin ezkondu zen, Gaztelako erregina eta Amerikaren aurkikuntzaren erregina zena. Hauek biek alaba bat izan zuten, Joana Eroa izenekoa.
Joana Eroa Felipe Ederrarekin ezkondu zen. Felipe oso gazte hil zen, eta esaten zutenez, Joana Eroa oso gaizki zegoen. Felipe hil zenean, Fernando Katolikoak Joana Eroa, bere alaba, dorre batean sartu zuen eta han bere bizitza osoa eman zuen.
Alemaniako enperadorea Alemaniako hainbat estaturen erregea zen, baina enperadore tituluak ematen zion eskubide bakarra gerra zegoenean estatu guztiak batu eta bere buruan jartzea zen.
Urteekin, Karlos V.ak botere guzti hauek eskuratu zituen.
Karlos V.aren barne politika (Espainiakoa)
Karlos V.ak bi arazo nagusi izan zituen Espainian:
- Komunitateak: Karlos oso gazte jaso zuen Espainiako erregetza (18 urte), baina ordura arte bizitza osoa Herbehereetan eman zuen. Karlos errege izendatu zutenean, ez zekien gaztelaniaz hitz egiten. Gainera, Herbehereetatik laguntzaileak ekarri zituen; beraz, espainiarrak asko haserretu ziren. Gainera, pixka bat beranduago enperadore izendatu zuten (Alemaniakoa). Ondorioz, festa handiak antolatu zituen, baina horretarako Gaztelako dirutza handia gastatu zuen. Arazo honengatik, hirietako burgesia eta nobleen zati bat Karlosen aurka altxatu zen Gaztelan, Avilako hirian. Hauek hiri bakoitzean komunitate bat sortu zuten. Gainera, Joanarengana joan ziren hitz egitera, eta Joana haien alde jarri zen, Karlosi arazo handia sortuz. Karlok armada inperiala bidali behar izan zuen Gaztelara, eta 1521. urtean, Villalarko batailan, garaipen handia lortu zuen, komuneroen buruzagia, Juan de Padilla, urkatuz. Baina arazo hori aprobetxatuz, 1521ean Nafarrek, Joan Labritekin ihes eginda, Nafarroan sartzen eta birkonkistatzen saiatu ziren. Frantsesen laguntzarekin Iruña konkistatu zuten eta Logroñoraino iritsi ziren. Karlok Villalarko bataila irabazi ondoren, armada inperiala Nafarroara bidali zuen, eta Noainen bataila handi bat gertatu zen. Noaingo batailan enperadoreak irabazi zuen erraz. Hala ere, nahiz eta nafarrek galdu, nafar gutxi batzuk ihes egitea lortu zuten, eta gaztelu batean ezkutatu ziren. Gaztelu hau Amaiur zen. Bertan 200 nafar ezkutatu ziren. Enperadoreak hauen kontra ere armada inperiala bidali zuen. Armadak gaztelua inguratu zuen, eta hilabete eta piko eutsi ondoren, enperadorearen kanoiekin gaztelua apurtu eta barrura sartu ziren. Han barruan bizirik gelditu zirenak preso hartu zituzten. Haiek kartzelan sartu zituzten. Hau Nafarroako independentziaren azken unea kontsideratzen da.
- Germaniak: Valentziako noble eta burgesak enperadorearen aurka altxatu ziren, eta enperadoreak armada bidali eta arazoa konpondu zuen.
Karlos V.a hasieran gorrotatua izan zen, baina bere erregealdia amaitu zenean oso maitatua izan zen.
Karlos V.aren kanpo politika
Karlos V.ak 3 arazo handi izan zituen:
- Frantzia: Frantziako erregea Frantzisko I.a zen. Errege Katolikoen politikari esker, Frantzia isolatua zegoen, baina Frantziak Italia konkistatu nahi zuen. Arazoa zen enperadoreak Italian lurrak zituela, eta horietatik garrantzitsuena Milan zen. Gerra asko gertatu ziren, baina 1525. urtean garrantzitsuena gertatu zen: Pavíako bataila. Pavíako batailan enperadorearen armadak sekulako jipoia eman zion Frantziari, eta gainera, Frantzisko I.a preso hartu eta Madrilera eraman zuten. Horren ondorioz, frantziarrek sekulako erreskatea ordaindu behar izan zuten. Hemendik aurrera, frantziarrek ez zuten arazorik sortu, nahiz eta Espainiari aurre egiten saiatu ziren. 1544. urtean, Crépy hirian, bakea sinatu zuten eta Milan Espainiarena zela onartu zuten.
- Alemania: Alemanian protestantismoa zabaldu zen, eta Alemaniako printze asko protestante bihurtu ziren. Protestanteak Smalkaldako Ligan batu ziren, eta gainera, Eliza Katolikoari bere ondasunak kendu zizkioten. Ondorioz, gerra piztu zen Karlos eta protestanteen artean. Gerra horrek denbora luzez iraun zuen; batzuetan enperadoreak irabazten zuen, eta beste batzuetan protestanteek. Batailarik handiena Mühlbergekoa izan zen, 1547. urtean. Mühlbergeko batailan, Karlosen soldadu batek ibaia igerian zeharkatu eta protestanteen aurka joan zen, armadaren morala igoaraziz. Horren ondorioz, denak atzetik joan eta izugarrizko garaipena lortu zuten. Karlos V.ak irabazi arren, horrek ez zuen ezertarako balio izan. Arazo hori betierekoa bihurtzen ari zen. Azkenean, enperadorea zaharra zenean, 1555. urtean, Augsburgoko Bakea sinatu zuen. Bertan erabaki bat hartu zen: «Cuius regio, eius religio». Horrek esan nahi du herri bateko printzea protestantea baldin bazen, bere herritar guztiak protestanteak izan beharko zutela, eta alderantziz. Horren ondorioz, enperadoreari depresioa sartu zitzaion, eta 1556. urtean boterea uztea erabaki zuen. Boterea utzi zuenean, enperadore titulua bere anaiari eman zion, Fernandori, eta beste guztia bere semeari utzi zion, Feliperi. Karlos V.a 1556. urtean, boterea utzita, Yusteko monasteriora joan zen, eta bertan bere bizitzako azken bi urteak eman zituen. Karlos V.a 1558. urtean depresioaren eta gotaren ondorioz hil zen, bere nahia bete gabe. Bere nahia inperio unibertsal kristaua lortzea zen.
- Turkia: 1453an turkiarrek Bizantziar Inperioa konkistatu zuten, eta hortik aurrera Europa konkistatzen hasi ziren. Hauek Viena hiriraino iritsi ziren, eta Viena asedatu (inguratu) zuten. Hau oso egoera larrian zegoen eta erortzear zegoen, baina azken unean enperadoreak bere armadarekin agertu zen eta Viena askatu zuen. Hortik aurrera Mediterraneoan borrokatu zuten. Enperadoreak Tunisia konkistatu zuen, baina berehala galdu zuen. Hortik aurrera Mediterraneoa turkiarren esku geratu zen.
Felipe II.aren Inperioa
Felipe II.aren barne politika
- Aragoiko errebolta: Felipe II.ak idazkari bat zuen, Antonio Pérez izenekoa. Hau Feliperen eskuin eskua zen, hau da, konfiantzazko pertsona. Felipe II.ak seme bat izan zuen, Don Karlos izenekoa. Seme hau bere lehen emaztearekin izan zuen. Felipek lau emazte izan zituen. Esaten zutenez, Don Karlos eroa zegoen. Hau beti haserre zegoen, beti bere aitaren kontra konspiratzen. Esaten dutenez, bere aitaren bigarren emazteaz maitemindu zen. Gainera, holandarrarekin aliatzen saiatu zen, bere aita tronutik kentzeko. Felipe II.ak hau dena ikusita, Don Karlos dorre batean itxi zuen. Egun batean, Don Karlos hilda agertu zen. Antonio Perezek esaten zuen Felipek hil zuela. Ondorioz, Felipek Antonio Pérez espetxeratzea (kartzelaratzea) agindu zuen. Antonio Perezek ihes egin zuen eta Zaragozara joan zen. Felipek Zaragozakoei Antonio espetxeratzeko esan zien, baina Zaragozakoek ezetz esan zuten, haiek lege ezberdinak zituztelako. Horren ondorioz, Felipek armada bidali eta Zaragoza suntsitu zuen, eta Aragoiko erresumari foruak (lege bereziak) kendu zizkion. Antonio Perezek ihes egin zuen, eta Holandara joan zen. Bertan, hil zen arte, Feliperen kontrako liburuak idatzi zituen. Honek Feliperi «El demonio del mediodía» deitzen zion bere liburuetan. Horren ondorioz, Feliperen kontrako legenda beltza sortu zen.
- Moriskuen matxinada: Moriskuak kristautasunera bihurtutako musulmanak ziren. Batez ere, Alpujarrak izeneko leku batean bizi ziren. Felipek uste zuen morisku hauek turkiarrekin batuko zirela, batez ere pirata berberiskoekin. Horregatik, Felipek moriskoen ohiturak eta tradizioak debekatu zituen. Ondorioz, moriskoak Feliperen aurka altxatu ziren, baina Felipek armada bidali eta suntsitu zituen. Hau gertatu ondoren moriskoak Espainiatik kanporatu zituzten.
Felipe II.aren kanpo politika
Felipe II.ak, bere aitak bezala, hiru arazo izan zituen kanpoan:
- Frantzia: Felipe II.ak boterea hartu eta urtebetera, Frantziak Italia konkistatzen saiatu zen. Ondorioz, Felipe asko haserretu zen. Bera Belgikatik sartu eta San Quintinen ikaragarrizko jipoia eman zien frantziarrei 1557ko abuztuaren 10ean. Felipek izugarrizko garaipena lortu zuen eta Pariseko ateetaraino iritsi zen, baina ateetaraino iritsi arren ez zuen konkistatu, eta bere aita asko haserretu zen. Baina, nahiz eta ez konkistatu, oso ahul utzi zuen, eta protestantismoa sartu zen. Frantziako protestanteei hugonoteak deitzen zieten. Frantzian gerra zibil asko egon ziren katoliko eta protestanteen artean. Gerran Espainiak laguntza katolikoei ematen zien, eta protestanteei Ingalaterrak ematen zien. Gerra zibila protestanteek irabazi zuten, eta ondorioz, Henrike IV.a Borboikoa errege jarri zen. Hau Nafarroatik Frantziara ihes egindako erregeen iloba zen. Gainera, Henrike IV.ak Frantziako errege izateko protestante izatetik katoliko izatera pasatu zen.
- Turkia: 1571n Mediterraneo itsasoa turkiarren menpe zegoen. Horien sultan nagusia Soliman zen. Honi «Soliman Magnifikoa» deitzen zioten. Egoera hau konpondu behar zenez, Felipe II.ak Veneziako Errepublikarekin eta Aita Santuarekin hitz egin zuen. Hiruek aliantza bat sinatu zuten turkiarrei aurre egiteko. Hau Aliantza Santua zen. Hauek flota ikaragarri bat batu zuten, eta flota honen buruan Felipe II.ak bere anaia jarri zuen, Don Joan Austriakoa. Don Joan Austriakoak flota Mesina hirian batu zuen, eta hortik Greziara joan ziren. Urriaren 7an bi flotak elkartu egin ziren Lepantoko golkoan. Kristauak 200 galera eta 90.000 gizon ziren. Turkiarrek bataila honetan Ali Paxa buruzagi izan zuten. Turkiarrak 120 galera eta 93.000 gizon ziren. Ikaragarrizko bataila izan zen, orduak eta orduak iraun zuena. Joan Austriakoaren itsasontziak Ali Paxaren itsasontzia ikusi zutenean, zuzenean joan ziren haren aurka. Ali Paxa hil eta pika baten gainean bere burua jarri zuten. Musulmanek hori ikusita ihes egin zuten. Musulmanek 140 itsasontzi galdu zituzten, espainiarrek, aldiz, 20-30. Hau izugarrizko garaipena izan zen. Gerra honetan Miguel de Cervantesek borrokatu zuen, eta hiru arkabuzkada jaso zituenez, gainera egun horretan gaixo zegoenez, eskuin eskua galdu zuen. Honi «Lepantoko besomotza» deitzen zioten. Gerra honi «La más grande ocasión que han visto los siglos pasados, los presentes y verán los futuros» esaten zioten. Hemendik aurrera turkiarrek ez zioten arazorik sortu Felipe II.ari, eta Mediterraneoa kristauen menpe geratu zen.
- Protestanteak: Karlos V.ak ez zuen protestantismoarekin amaitu, eta arazoak hor jarraitzen zuen, batez ere Herbehereetan. Herbehereak bitan banatzen ziren: iparraldeari Holanda deitzen zioten, eta hauek protestanteak ziren; hegoaldeari, aldiz, Flandes deitzen zioten, eta hauek kristauak ziren. Flandestarrak pozik zeuden Felipe II.arekin, baina holandarrak ez. Felipek armadak bidaltzen zituen Holandara, azkenean altxatzea lortzen zutelako. Felipek Don Joan Austriakoa bidaltzen zuen, eta honek milaka pertsona hil eta erre zituen. Hemen Flandeseko terzioak borrokan zeuden. Hauek Feliperen borrokalari hoberenak ziren. Holandak beti lortzen zuen altxatzea, Ingalaterrak beti laguntza ematen baitzien protestanteei. Fernando azkenean nazkatu zen eta Ingalaterra inbaditzea erabaki zuen. Horretarako, Felipek inoiz ikusi ez zen flota eta armada prestatu zuen. Flota honen buru Felipek Don Joan Austriakoa jarri zuen, baina joan baino lehenago gaixotu zenez, Don Alvaro de Bazán jarri zuen. Armada Espainiatik atera zen eta Mantxako kanalera joan ziren. Ingalaterrako erreginak, Isabel I.ak, Sir Francis Drake jarri zuen buru. Honek itsasontzi txikiak zituen, baina oso azkarrak ziren. Horren ondorioz, itsasontziak azkar joan, eraso egin eta azkar itzultzen ziren. Horregatik, buelta osoa eman behar izan zioten Ingalaterrari Espainiara itzultzeko. Gainera, Eskozian ikaragarrizko eguraldi txarra egiten zuen. Azkenean, 300 itsasontzitik 3 itzuli ziren Espainiara. Haizeak eta ekaitzek eragin zuten Ingalaterrako inbasioa gelditzea. Hemendik aurrera ingelesek Felipe II.aren armadari «armada garaiezina» deitzen zioten, ironiaz. Hau guztiaren ondorioz, urte batzuk geroago Holanda independizatu zen. Felipe II.ak bere armadari betidanik «armada zoriontsuena» deitzen zion.
- Portugal: 1580. urtean Portugalgo erregea hil zen, eta Felipe II.ak Portugalgo koroa eskatu zuen, baina portugaldarrek ezetz esan zioten. Horren ondorioz, Felipek metodo hobeago bat bilatu zuen. Metodo hori armada inperiala Lisboako ateetara iristea zen. Ondorioz, koroa Feliperi eman zioten.
1598. urtean Felipe II.a hil zen. Honek inoiz existitu den erresumarik handiena izan zuen. Hemendik aurrera Espainiak lurrak galtzen joan zen.
Humanismoa
Italiatik Europa osora hedatu zen mugimendu intelektuala izan zen. Haren oinarriak printzipio filosofikoetan eta Antzinaro Klasikoaren literaturan zeuden, hau da, Grezia eta Erromako aroetan. Teozentrismoa baztertu zuten eta antropozentrismoa sortu zen. Teozentrismoak esaten zuen jainkoa dela gauzarik garrantzitsuena; antropozentrismoak, aldiz, pertsonak direla gauzarik garrantzitsuenak.
1440. urtean Johannes Gutenbergek inprenta asmatu zuen, eta horri esker, ideiak lehen baino azkarrago hedatzen ziren liburuen bidez. Unibertsitateek ere asko lagundu zuten horretan.
Erasmo Rotterdamgoa, holandarra zena, Europa osotik bidaiatu zuen. Honek liburu bat idatzi zuen, Erokeriaren gorazarrea izenekoa. Hau oso liburu garrantzitsua zen, liburu honetan Erasmok Eliza Katolikoaren erreforma bat egin nahi zuelako, hau da, eliza aldatzea, baina hau hautsi gabe, borrokarik gabe.
Thomas More, Ingalaterran bizi zen. Honek Utopia izeneko liburu bat idatzi zuen. Utopia bat zerbait ideala da, baina lortzea ezinezkoa dena. Utopia honetan badago irla bat non gizartea ideala den, pobreziarik gabekoa. Hau Henrike VIII.aren pentsamenduen ezberdina zenez, eta Henrikek eliza aldatu nahi zuenez, Thomas Moreri burua mozteko agindu zuen.
Italian Medici familia bizi zen Florentzian, eta familiako kide garrantzitsuena Lorenzo Medici (Il Magnifico) izan zen. Honek intelektualei eta ospetsuei ordaintzen zien berarentzat lan egiteagatik. Adibidez: Leonardo da Vinci... Intelektual garrantzitsuena Nikolas Makiavelo izan zen. Honek Printzea izeneko liburu bat idatzi zuen. Bere esaldi garrantzitsuena «Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu» da. Honek esan nahi du helburu bat lortzeko edozein gauza egin daitekeela. Liburu hau Fernando Katolikoari dedikatu zion.
Bi idazle oso garrantzitsu izan ziren:
- Antonio de Nebrija: Honek gaztelaniaren lehen gramatika idatzi zuen.
- Cisneros Kardenala: Honek Biblia poliglota idatzi zuen. Latinez, hebreeraz, grekoz eta arameoz idatzi zuen.
Erreforma
XVI. mendean Eliza Katolikoa bitan banatu zen, hau da, zisma bat gertatu zen. Zismaren banaketa Europaren iparraldea eta hegoaldea izan ziren.
Hainbat kausa gertatu ziren horretarako:
- Elizaren ohiturak erlaxatu ziren: Horrek esan nahi du jendeak ez zuela elizak agindutakorik egiten.
- Kleroa ustelduta zegoen: Horrek esan nahi du apaiz ustelak zeudela. Apaizek ez zekiten latinez; ondorioz, ezin zuten meza ondo eman eta ezin zuten Biblia irakurri.
- Elizako karguak saltzen ziren: Adibidez, gotzaina izan nahi bazenuen, dirua ordainduz gero ematen zizuten.
- Indulgentzien salerosketa: Horrek esan nahi du bekatuak diruaren truke barkatzen zirela.
Martin Lutero Alemaniako monje bat zen. Hau oso haserre zegoen gertatzen ari zenarekin. Ondorioz, 1517. urtean Wittenbergeko gazteluko elizara joan zen, eta han bere 95 tesiak (ideiak) zintzilikatu zituen, elizaren erreformaren ideiak. Horregatik, Aita Santua asko haserretu zen eta ez zioten kasurik egin. Horren ondorioz, Luterok eliza berri bat sortu zuen. Erlijio honi luterano deritzo. Hau protestantismoaren adar bat da.
7 ezberdintasun Eliza Katolikoarekin:
- Fedeak soilik ematen du salbatzeko aukera; katolizismoan, aldiz, ekintza onak egin behar dira arima salbatzeko.
- Barkamenek ez dute balio bekatuak barkatzeko. Horrek esan nahi du barkatua izateko berriro sinestu behar dela; Eliza Katolikoan, aldiz, apaizak penitentziaren bitartez barkatzen zaitu.
- Biblia alemanera itzuli zuen, ordura arte Biblia latinez zegoelako eta hau apaizek bakarrik irakurri ahal zutelako. Mezak ere alemanez ematen ziren.
- Apaizei ezkontzeko baimena eman zien, eta gainera Aita Santuari garrantzia kendu zion.
- Ama Birjina eta Santuak gurtzea ezeztatu zuen. Jainkoarengan bakarrik sinesten dute.
- Bataioa eta Eukaristia balio duten sakramentu bakarrak dira.
- Transubstantziazioa ez da gertatzen, hau da, ogia ez dela Kristoren gorputz bihurtzen eta ardoa ez dela Kristoren odol bihurtzen, bakarrik sinboloak dira.
Ulrich Zwingli Suitzan bizi zen eta santuak elizatik kendu zituen.
Ingalaterrako Henrike VIII.a Aragoiko Katalinarekin, Errege Katolikoen alabarekin, ezkonduta zegoen. Hainbat alditan seme-alabak izaten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Ondorioz, Henrike Ana Bolenaz maitemindu zen. Horregatik, Aita Santuari dibortzioa eskatu zion, baina Aita Santuak ez zion eman. Horren ondorioz, Henrike asko haserretu zen, eta 1534. urtean Gorentasun Akta sinatu zuen. Hau lege bat zen, eta haren bitartez Ingalaterrako elizatik Aita Santua kentzen zuen eta bera jartzen zen. Horregatik, Eliza Anglikanoa sortu zen.
Kalbin Genebran (Suitzan) bizi izan zen, nahiz eta frantziarra zen. Hasieran Luteroren jarraitzailea izan zen, baina denbora pasa ahala berea sortu zuen. Kalbinok predestinazioan sinesten zuen. Horrek esan nahi du jaio aurretik erabakita dagoela nor salbatuko den eta nor ez. Honek esaten zuen 14.000 pertsona bakarrik salbatuko direla historia osoan. Honek esaten zuen salbatuko zirela oso bizimodu zorrotza daramaten pertsona batzuk. Ondorioz, gizartea kalbinismoa ematen zen lekuetan oso zorrotza bihurtu zen. Hau Luteroren erlijioa baino askoz zorrotzagoa zen eta berehala zabaldu zen. Erlijio hau Suitza, Frantzia eta Holandatik zabaldu zen.
Kontraerreforma
Eliza Katolikoa oso egoera larrian zegoen. Paulo III.a Aita Santuak erabaki bat hartu zuen. Paulok kontzilioa egin zuen. Kontzilioan Europako gotzain guztiak bildu ziren Italia iparraldeko Trento hirian, 1545etik 1563ra. Kontzilio honi Trentoko Kontzilioa deitzen zaio. Kontzilio honetan hainbat erabaki hartu zituzten protestantismoari aurre egiteko.
Erabakiak
- Dogmak finkatu ziren. Hauek sinetsi behar diren gauzak dira, nahiz eta ez ulertu. Adibidez: Jainkoa hiru pertsona direla (Aita, Semea eta Espiritu Santua)...
- Salbazioa lortzeko beharrezkoa da ekintza onak egitea; sinestearekin bakarrik ez da nahikoa, horrek ez baitu balio.
- Ama Birjina eta Santuak onartu ziren. Gainera, esaten zutenez, Jesusengan sinesten laguntzen dute.
- Bibliaren itzulpen bakarra San Jeronimok egindakoa da. Hau latinez itzuli zuen, hizkuntza sakratua delako. Honi Biblia Vulgata deritzo.
- Aita Santuari oraindik botere gehiago eman zioten.
- Seminarioak sortu ziren. Hauek apaiz izateko eskolak ziren. Gainera, apaizek kargu bat baino gehiago izatea debekatu zen.
- Jesusen Lagundia (jesuitak) sortu zuten. Hau bi apaizek sortu zuten: Ignazio Loiolakoak eta San Frantzisko Xabierrek. Honen eginkizuna kristautasuna mundu osotik zabaltzea da. Horretarako eskolak sortu zituzten.
Berpizkundeko Artea
Garaiak
- Quattrocento (XV. mendea):
- Erdigune artistikoa Florentzia zen.
- Arkitektura: Brunelleschi eta Alberti.
- Eskultura: Donatello eta Verrocchio.
- Pintura: Fra Angelico eta Botticelli.
- Cinquecento (XVI. mendea):
- Erdigune artistikoa Erroma zen.
- Arkitektura: Bramante, Michelangelo eta Palladio.
- Eskultura: Michelangelo.
- Pintura: Leonardo da Vinci, Rafael, Michelangelo eta Tiziano.
Arkitektura
- Oinplano zentrala (borobila)
- Gurutze latindarreko oinplanoa (eta basilika)
- Antzinako Erromako ordenak (doriarra, joniarra eta korintoarra)
- Kupulak, kanoi gangak eta puntu erdiko arkuak
- Ordena, harmonia, proportzioak...
- Dekorazioak:
- Girlandak
- Erromako elementuak: frontoiak, bolutak...
- Horma-hobiak (eskulturak jartzeko)
Adibidez
- Santa Maria del Fiore: Florentzian dagoena eta Filippo Brunelleschik Quattrocentoan eraiki zuena. 1419an Florentziako katedrala ia amaituta zegoen, bakarrik zinborrioa estaltzea falta zen. Hau oktogono formakoa zen. Katedral hau estilo gotikokoa zen. Kupula bat dorre baten ordez jarri nahi zuten zinborrioa estaltzeko, baina gertatzen zen 1000 urte baino gehiagoz ez zela kupularik egiten; azkenekoa «Panteoia» zen, Erromakoa. Filippok ideia bat izan zuen: berak egingo zuen kupula bat. Honek arku zorrotzezko kupula bat egin zuen. Honek beldurra zuenez kupulak eutsiko ote zuen, kupularen barruan beste kupula bat egin zuen, egurrezko kupula bat, besteari eusteko. Egurrezko kupula ere arku zorrotzez egina zegoen. Arku zorrotz hauek linterna izeneko puntu batean elkartzen ziren.
- Donato Bramanteren San Pietro in Montorio: Cinquecentoan egin zuen. Hau Errege Katolikoek enkargatu zioten Donato Bramanteri eliza bat egiteko San Pedro hil zuten lekuan. San Pedro Kristoren jarraitzailerik garrantzitsuena izan zen eta lehen Aita Santua izan zen. Hau gurutzean hil zuten, baina buruz behera. Hau tenplu txikia zenez, Donato Bramante oinplano borobila egitera ausartu zen. Hau oinplano perfektoa zen, Jainkoa bezala. Hau erromatarren garaitik ez zen egiten. Tenplu honek zutabe doriarrak zituen, entaulamendua ere bai, gainera balaustrada bat zuen (barandila), horma-hobiak ere bazeuden, baina eskulturarik gabe, eta kupula ere bazuen. Eliza honek bere azpian kripta bat zuen, hau da, beste gela bat.
- Bramanteren, Rafaelen eta Michelangeloren Vatikanoko San Pietro: Cinquecentoan egin zuten Erroman. Aita Santuak eliza berria berarentzat nahi zuenez egin zuten. Eliza hau San Pedro lurperatuta dagoen lekuaren gainean egin zen. Eliza eraikitzen Bramante hasi zen, baina ez zen ausartu oinplano zentrala egiten; ondorioz, gurutze grekoko oinplanoa egitea erabaki zuen, erdian kupula bat zuena eta lau dorre oso handi zituena. Lanak hasita zeudela Bramante hil zen. Ondorioz, Rafaelek jarraitu zuen, baina azkar hil zenez, ez zuen apenas ezer egin. Horren ondorioz, Michelangelo Buonarrotiri enkargatu zioten. Honek obra aldatzea erabaki zuen, baina obrak hasita zeudenez, Michelangelok planoa borobiltzen saiatu zen. Michelangelok garrantzia eman zion kupulari; horretarako, lau dorreak kendu zituen eta kupula erraldoia egin zuen. Hau munduko kupularik handiena da. Kupula hau hain handia zen, ezen zutabe bikoitzak jarri behar izan zituztela. Hauek ordena korintoarrekoak ziren, erromatarrak bezala. Michelangelok frontoi berri bat asmatu zuen: frontoi semizirkularra. Apaingarri gisa leihoen gainean frontoi triangeluarrak eta semizirkularrak erabili zituen, nahasturik. Girlandak ere erabili zituen. Kupularen beheko aldean, baldakinoaren azpian, San Pedro lurperatuta dago.
Eskultura
- Antzinaro klasikoan inspirazioa
- Gai erlijioso eta profanoak
- Carrarako marmola eta brontzea
- Marmol hau erabili zuten, munduko marmolik onena zelako, kalitate onena zuen marmola. Marmol zuria erabiltzen zuten.
- Naturan inspirazioa
- Idealismoa
- Gauza asmatuak, adibidez paisaiak.
- Ez dira margotzen
- Erromatarren eskulturak margotu gabe aurkitzen zituztenez, nahiz eta haiek margotu zituzten, baina haien garaian zuriak zeudenez ez ziren margotzen.
- Biluziak
- Erromatarren garaitik ez ziren eskultura biluziak egin. Hemendik aurrera bai (gai erlijiosoetan izan ezik).
- Pathos eta terribilità
- Begirada mota bat da.
Adibidez
- Donatelloren David: Brontzez egina Quattrocentoan. Davidek Goliat garaitu zuen eta pozik agertzen da. Hau lehen eskultura biluzia da, erromatarren garaitik. Davidek daraman txapela Florentziako artzainek eramaten zuten, eta bera artzaina zenez, Donatellok txapela jarri zion. Donatellok contrapposto izeneko teknika erabili zuen hau egiteko. Donatellok hiru dimentsioko eskultura egin zuen.
- Michelangelo Buonarrotiren Vatikanoko Pietà: Carrarako marmol zuriz egina Cinquecentoan. Ama Birjinak bere semea eskuetan hilda du. Eskultura honek lasaitasuna eta oreka adierazten du. Carrarako marmola lantzea oso zaila zen arren, Kristoren azala oso leuna da, eta Ama Birjinaren arropa, aldiz, oso latza. Obra hau anatomikoki perfektoa da. Kristo lasai dago. Michelangelo oso gaztea zenean egin zuen obra hau, eta gainera sinatu zuen obra bakarra da.
- Michelangeloren David: Carrarako marmol zuriz egina Cinquecentoan, Florentzian. Florentzian oso handia zen Carrarako marmolezko bloke bat zegoen, hiru metrokoa. Hainbat eskultorek hori lantzen saiatu ziren, baina beldurrez zeuden apurtuko ote zuten. Azkenean Michelangelo Buonarroti agertu zen eta eskultura bat egin zuen. Egun batean Michelangelori galdetu zioten nola egin zuen, eta hark erantzun zuen blokeari soberan zeuden zatiak kendu zizkiola. Eskultura honetan David Goliatekin borrokatu aurretik ikusten dugu. David biluzik agertzen da. Horrek esan nahi du Michelangelok giza gorputza nola menperatzen zuen. Daviden gorputzari Herkuleo motakoa deritzo, hau da, oso gorputz gihartsua. Hemendik aurrera Michelangelok Herkuleo motako gorputzak erabili zituen. Michelangelok pentsatu zuen Daviden eskultura ikusteko altueran jartzea; ondorioz, eskuin eskua handitu zion, efektu optikoen bidez eskua tamaina normalean ikusteko. Daviden begirada terribilità da.
- Michelangeloren Moises: Carrarako marmol zuriz egina Cinquecentoan. Aita Santu batek berarentzat hilobi bat nahi zuen, eta Michelangelori eskatu zion, eta honek onartu zuen. Michelangeloren proiektua ikaragarria zen. Honek kupularen azpian egitea pentsatu zuen, baina Aita Santua hil zen eta hurrengoak dirua kendu zion. Denbora pasa ahala Aita Santuak aldatzen joan ziren heinean dirua kendu zioten. Azkenean Michelangeloren proiektua eskultura batean geratu zen. Eskultura amaitu zuenean, Michelangelok mailu bat hartu eta bere behatz lodian eman zion. Hau egin ondoren esan zuen: «Solo le falta hablar». Moisesi Herkuleo motako gorputza jarri zion. Kalitateak nabariak dira. Adibidez, ilea latza da eta azala leuna. Moisesen begirada terribilità zen.
Pintura
- Naturaren imitazioa
- Marrazkiarekiko gustua
- Gizakiaren garrantzia
- Proportzioa, harmonia...
- Perspektibaren erabilera sakontasuna lortzeko
- Gai erlijiosoak, erretratuak eta mitologia
- Tenplea (pintura, ura eta arrautzekin nahastu), freskoa (eskaiola lehortu baino lehen margotu) eta batez ere olioa (pintura olioarekin nahastu) teknikak erabili ziren.
- XV. mendean Florentzia (Botticelli, Fra Angelico), XVI. mendean Erroma eta Venezia (Leonardo, Rafael, Michelangelo, Tiziano).
Adibidez
- Botticelliren Venusen jaiotza: Tenple pintura Quattrocentoan. Venus maskor batetik jaiotzen da. Venus edertasunaren eta maitasunaren jainkosa da. Ezkerraldean Eolo haizearen jainkoa dago. Hau putz egiten ari da. Eskuinaldean udaberria dugu. Hau Venus estaltzera doa manta batekin. Koadro honek esan nahi du udaberrian amodioa sortzen dela, nahiz eta Botticelliren koadroetan jendea triste agertzen den.
- Botticelliren Udaberria: Tenple pintura Quattrocentoan. Koadro hau ikusteko eskuinetik ezkerrera begiratu behar da. Eskuinaldean negua dago. Honek ez dio udaberriari hazten uzten. Horretarako ninfa bat hartzen saiatzen da. Ezkerrerago Flora dago, loreen jainkosa. Bere aurpegiaren espresioa alaia da. Botticellik alai jarri zuen pertsonaia bakarra da. Honek zaku moduko batetik loreak botatzen ditu. Ezkerrerago udaberria dago eta bere gainean Kupido dago, Venusen semea. Kupidok begiak estalita ditu, zeren eta «maitasuna itsua da». Kupidok bere gezi bat botatzen bazizun, maitemintzen zinen. Ezkerrerago «Hiru Graziak» daude. Hauek festak irudikatzen dituzte. Hauek gutxinaka biluziago jartzen zituzten. Ezkerrerago Merkurioren jainkoa dago, honek uda irudikatzen du frutak hartzen.
- Leonardo da Vinciren Gioconda: Olio pintura Cinquecentoan egina. Ez dakigu apenas deus koadro honi buruz. Hor agertzen dena ez dakigu oso ongi nor den, baina Gioconda deitzen diote Giocondoren emaztea zela esaten dutelako. Leonardok bere bizitza osoan ez zuen koadro hau utzi. Leonardok sfumato teknika erabili zuen, hau da, kontornoak lausotu zituen. Efektu optikoen ondorioz urruneko paisaia urdinez margotu zuen. Giocondak kolore originalak galdu ditu. Atzekaldeko paisaia asmatua da, baina bere esanahia ez dugu ulertzen. Zergatik dagoen inora daraman errepide bat, zubi bat...? Giocondaren irribarrea misteriotsua da, zeren eta ez dago ez alai ez triste. Egun batean begiratuta alai ikusi dezakezu eta beste batean triste. Oso efektu misteriotsua da. Giocondaren begiradak oso efektu misteriotsua ere du, zeren eta edozein lekutan kokatzen zaren arren begiratzen dizula dirudi.
- Leonardo da Vinciren Azken Afaria: Fresko pintura Cinquecentoan egina, Milanen dago. Koadro honetan Leonardok margotu zuen Jesusek apostoluei gau hartan norbaitek traizionatuko zuela esan zienean; ondorioz, apostoluak urduri ikusten dira. Koadro honek perspektiba erabili du, konikoa, hain zuzen ere ihes puntu bakarrekoa. Gainera, Jesusengan elkartzen dira marra guztiak, eta Jesus koadroaren puntu fokala da. Leonardok Jesusi oraindik garrantzia gehiago emateko, markoztatu zuen. Leihoaren gainean frontoi semizirkular bat marraztu zuen, Michelangelok bezala. Leonardok teknika berriak erabiltzen saiatu zen, baina oso ongi atera ez zitzaienez, koadroa ez da oso ongi kontserbatzen.
- Michelangeloren Adanen sorrera: Fresko pintura Cinquecentoan egina. Hau Kapera Sistinoan dago. Kapera Sistinoa deitzen da, zeren eta Sixto izeneko Aita Santuak kapera bat egin zuelako. Kapera hau dekoratu gabe zegoenez, Julio II.a Aita Santuak Michelangelo Kapera Sistinoaren sabaia margotzera behartu zuen. Pintura honetan Jainkoak sortutako lehen gizakia agertzen da, Adan, nahiz eta koadroan Adan eta Jainkoa agertzen diren. Adanen eta Jainkoaren hatzak ia ukitzen dira, baina ukitzen ez direnez, horrek esan nahi du Jainkoak ez duela gizakia fisikoki sortu, baizik eta bizitza ematen diola. Jainkoa dagoen lekua burmuin baten forma du, eta horrek arrazoia eman digula erakusten du. Adan eta Jainkoak Herkuleo motako gorputzak dituzte. Adanek Daviden antza du eta Jainkoak Moisesen antza.