Inpresionismoa ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,87 KB

NEOKLASIZISMOA:



Ilustrazioaren Ideologiarekin erlazionaturiko arte arrazionalagoak klasizismora itzultzea Ekarri zuen.

1750etik aurrera garatu Zen, hurrengo mendera arte. Eklektizismoak ordezkatu zuen. Barrokoan galdutako Nazioartekotasuna berreskuratu zen.

EZAUGARRI OROKORRAK, ARKITEKTURA:

1-Horizontaltasuna, lerro zuzenak nagusitu

2-Oinplanoak argiak eta erregularrak

3-Soiltasuna. (dekorazioa baztertu)

4-Bolumen argi eta kubikoak

5-Zutabeak dira euskarri nagusiak. Sistema Eraikitzaile dintelduak

6-Perfekzio eredua arkitektura greziarra zen (eredu erromatarrak ere)

ERAIKUNTZAK:

-Parisko Madelein

-Berlingo Brandenburg-eko Ateak

-Parisko Garaitza arkua.

-Vendôme Zutabea.

-Sainte Genevieve

-Municheko Gliptoteka

-Pradoko Museoa + Behatoki Astronomikoa Madrilen

-Washintongo Kapitolioa

-Gernikako juntetxea

-Donostiako Konstituzio enparantza.

EZAUGARRI OROKORRAK, ESKULTURA:

1-Efektu piktorikoak baztertu

2-Estatismoa

3-Adierazpen mugatua

4-Grezia klasikoaren edertasun ideala

5-Grezia eta Erromako lanetan inspiratua, Batzuetan kopia hutsala

Eskultore Garrantzitsuenak:

-
A. Canova, Pauline Bonaparteren Erretratuaren Egilea.

-
B. Thorwaldsen daniarra, Hiru Graziak eta Jason eta Urrezko ardilarrua.

EZAUGARRI OROKORRAK, PINTURA:

1-Marrazkia koloreari nagusitu

2-Argiztapen leun eta berdintsua

3-Adierazkortasuna eta mugimendua mugatu

4-Gai historikoak

5-Grezia eta Errimako lan ezagunetan bilatzen Du inspirazioa. Batzuetan Goi Errenazimenduko lanetan ere

6-Konposaketa sinple, argi, ordenatu eta Orekatuak

7-Irudiak koadroaren planoarekiko paraleloan

Pintore nagusienak: Frantsesak

-
J.L. David, Horaziotarren zina, Marat-en heriotza eta Napoleonen koroatzea.

-
Ingres, Valpinçongo bainularia, Bainu turkoa eta Madame Recamier.

FRANCISCO DE GOYA:



Pintore berezia. XVIII. Mendearen bukaeratik XIX lehenengo laurdena arte. Aldi desberdinak ezagutu Zituen: barroko-rococo, neoklasizismoa (eragin gutxi) eta erromantizismoa.
Bilakaera geldoa baina garrantzitsua, bereziki pintura modernoaren 3 Korronteentzat gutxienez aitzindaria izan zelako:

-

Inpresionismoa

: argia harrapatzen zuen pintzelkada askea (Bordeleko esnezlea).

-Espresionismoa: errealitatea itxuragabetu sentimenduak indar handiagoz komunikatu ahal Izateko (Fusilamenduak, Pintura Beltzak).

-Surrealismoa: subkontzientearen munduan arreta jarri. Oso erlazionatuta zegoen Erromantizismoarekin (Kapritxoak, Disparateak).

1-1775-1792 Barroko-rococo: Tapiz-kartoiak, gai herritar atseginak eta Nobleziaren erretratuak

2-1792-1820 Heldutasun Garaia: Kapritxoak, elementu aurresurrealistak, erretratuak, gerraren hondamendiak

3-1820-1828 Azken etapa: Ezaugarri espresionistak, Pintura Beltzak, inpresionismoa

ERROMANTIZISMOA:



1-XVIII. Mendearen bukaeratik XIX. Mendearen Lehenengo erdira arte. Arlo politikoan liberalismoarekin erlazionatuta dago.

2-Askatasun sortzailea, sentsibilitatearen Adierazpena

3-Irudimena eta sentimenduak arrazoiari eta Azterketa kritikoari nagusitu

4-Subjektibotasuna eta indibidualismoa Aldarrikatu

5-Herria goretsi (historiaren protagonista). Misteriotsu, Exotiko eta Erdi Arokoa zen guztia interesgarria zen

Mugimendu neoklasikoaren Aurkako joera bezala sortu zen.

Arte erromantiko Garrantzitsuena pintura izan zela nabarmendu dute. Hau, Frantzian garatu zen Nagusiki (Gericault, Delacroix).

1-PINTURA FRANTZIARRA:

Napoleonen garaian hasi Eta berrezarkuntzan garatu zen.

EZAUGARRIAK:

1-Kolorea marrazkiari nagusitu

2-Argiaren erabileran argilun zale eta Dramatikoa

3-Konposaketen dinamismoaren eta mugimendua Areagotu, diagonalak. Asimetria eta deszentralizazioa

4-Gaietan, agerrera dramatikoen bidez paisaiak. Horiekin batera mina, heriotza eta gaua. Inspirazio iturriak Erdi Aroa, Ekialdeko exotismoa, hondamendiak eta iraultza garaikideak.

5-Pintorea independientea zen

Bi irudi nagusi Nabarmentzen dira, Gericault eta, batez ere, Delacroix:

Theodore Gericault:


Medusako almadia. Gaia garaiko eskandalu politikoa zen, benetako Gertakizun bat. Meduse fragataren urperaketa, kanibalismoan eta erokerian Bukatu zena. Dramatikoa, argiluna, konposaketa deszentralizatua.

Eugene Delacroix maisu erromantiko Nagusia. Sardanapaloren heriotza. Gai Exotikoa, ekialdetarra eta dramatikoa. Errege asiarrak bere heriotza eta bere Emakume, zaldi eta esklaboena hautatu zuen. Irudimen handia, Rubens-en eraginez Kolore gorria era oso adierazgarrian erabilia. Ikuslearengana zuzenduriko Konposaketa. Askatasuna Herriaren Gidari.

ERREALISMOA

Mugimendu artistiko eta Literarioa izan zen. Errealitatearen irudikapen objektiboa, garaiko biziaren egunerokotasunaren Ezaugarriak. 1840-1880 urteen artean.

Langileen mugimenduak Sortu ziren, eta hauek ideia politiko berriak eta sentimendu sozial berriak Ekarri zituzten. Errealismoa mugimendu aldarrikatzaile bezala hasi zen. Bigarren Industria Iraultzako aurrerapen teknologikoekin ere lotu zen; Trenbidea, telefonoa.

Compteren filosofia Positibista sortzen ari zen garai hartan (errealitatearen aurrean arrazoiaren Legeak). Argazkilaritza asmatzeak eragin erabakigarria izan zuen pinturan.

EZAUGARRI OROKORRAK:

1-Egiazkotasuna; nekazariak, langileak. Oso Kritikatua, gizarte burgesen aurkako erasotzat hartu zuten

2-Garaikidetasuna; gai bakarra artistaren Garaikoa izan zen

3-Konpromezu soziala hainbat gairekin

4-Aldaerak, gai intimoak, famili giroa, hiri Eta landa paisaiak. Errealismoak bizitasuna, enkoadraketa berriak, Argazkilaritzatik oso gertu zeudenak garatu zituen.

Artista nagusiak:
Daumier (Karikaturista ere bai), Millet eta Courbet.


PINTURA GARAIKIDEA BIGARREN MUNDU GERRA ARTE (1939)



Inpresionismoa frantziarrarekin Hasi zen XIX. Mendearen bukaeran eta gaur egun arte luzatu da. 2 kontzeptu:

-ISMO: mugimendu artistiko garaikideak dira: Kubismo, espresionismo…

-ABANGOARDIA: hizkuntza militarrari dagokio Jatorriz, eta armada bateko tropen aurretik doan lehenengo soldadu taldeak Hartzen du izen hori. Abangoardiako pintura garaiko gustu sozialaren aurretik Doa etorkizunari begira.

EZAUGARRI OROKORRAK:

1-Ohizko bezero artistikoak (monarkia, apezgoa, Noblezia) bidarren plano batera pasa ziren. Merkatu artistikoa sortu zen (eskaera eta eskaintza legea), arte galeria eta arte-merkatarien lanaren Bitartez.

2-Artearen eta publikoaren artean apurketa, Mugimendu hauek garaiko gustu artistikoaren aurretik joaten direlako

3-Artistaren askatasuna eta subjektibotasunaren Garrantzia. Ez dute enkarguz lanik egingo, merkatura zuzendurik baizik.

4-Pintura berriak adierazkortasuna, Subkontzientea, fantasia, primitibismoa, arte lanaren balio autonomoa eta Abstrakzioa baloratuko ditu.

5-Espezializazioa agertu zen: kolorea, lerroa, Forma geometrikoak, argia…

6-Bilakaera etengabean garatuko da pintura; Ismoak biderkatuko dira

INPRESIONISMOA, POSTINPRESIONISMOA, FAUVISMOA



INPRESIONISMOA:



Argia eta kolorea hartu Zituen kezka nagusitzat. Parisen sortu zen, 1863tik aurrera; 1870eko hamarkadan Garatu eta 1886an amaitu zen.

Talde inpresionista:
Renoir, Degas, Pissaro, Sisley, Morisot eta Monet.

EZAUGARRIAK:

1-Kolorea oihalaren gainean, orbanak bata Bestearen aldean. Pintzelkada askea, lodia eta oretsua

2-Argi naturalaren eraginez, formak koloreetan disolbatzen Dira. Koadroak “inpresio” iheskor eta errepikaezinak dira. Argiak sortutako Aldaketak harrapatu nahian, pintoreak estudiotik ateratzen dira kanpoaldean lan Egitera. Pintura azkarra da, ez dago prozesu piktoriko luzerik.

3-Kolore argiak eta garbiak aplikatzen dira. Itzalak askotan koloreztatuak daude

4-Oinarrizko koloreen eta Sekundarioen/osagarrien arteko kontrasteen teoriari jarraitu zioten; osagarria Oinarrizkoaren aldamenean jarriz gero, oinarrizkoa bizitu eta argitasuna Handituko da.

5-Nahiago izaten zituzten gaiak paisaia, Normalean gizatiarra, eta bizitza garaikidearen ingurukoak dira; trenbide Geltokiak, dantza-tokiak, Kafeak, ikuspegi hiritarra. Argia aztertzeko.

Manet:


Errealismotik inpresionismorako igarobidea. Bere lanik ezagun eta polemikoena, Gosaria belar gainean, Tizianoren Beste lan batzuetan inspiratua. Gaia berrituta, garaiari egokituta eta Pertsonaiak Sena ibaiaren ertzean. Argiaren inguruko lan hori Aurreinpresionistatzat hartu da.

Monet:


Talde inpresionistaren buruzagitza. Ibaiak edo marinak aukeratu zituen Argiaren isla uretan aztertzeko. Inpresioa, Goizaldea egin zuen. Helburua ikusmenaren bat-batekotasuna islatzea, Adimenak parte hartu gabe. Egunean zehar gertatzen diren argiaren aldaketak Islatzeko kezkak bultzatuta, Rouengo katedraleko Fatxada koadro desberdinetan landu zuen. (Fatxada moztuta, Argazkilaritzaren enkoadraketak eraginda). Saint Lazaroko geltokia eta Nenufarrak Dira bere beste lan aipagarrienak.

Renoir:


Helburu nagusia argiaren eragina giza irudiengan lantzea. Le Moulin de la Galette-en ikus Daitekeen moduan. Konposaketan ere argazkilaritzaren eragina islatu da.

Degas:


Aintzineko pintura errespetatu zuen. Marrazkiarekin batera pintzelkada Baloratu, argi naturalak barrualdeetan aztertzean du interesa. Espazioaren eraikuntza Berria landu zuen, argazkilaritzak eragindako ikuspuntu baxuak eta enkoadratze Zatituak erabiliz. Dantza Ikasgaia; Balet eszenak eta emakumezkoen biluziak.

POSTINPRESIONISMOA:



Ez da mugimendu Homogeneoa. Inpresionismoaren aurka aritzen dira jarrera desberdinetatik eta Jarduerak abangoardia historikoak prestatu zituen. Frantzian garatu zen 1886-1905 artean. XIX eta XX arteko pinturaren zubia da.

Inpresionismoarekiko Desberdintasunak:

1-Lerroa eta espazioaren eraikuntza Berreskuratu dute

2-Kolore lauak, irrealak

3-Kolorearen erabilera areagotua eta Pintzelkada oretsua

Seurat:


Teknika puntillista sortu zuen. Lan esanguratsua: Igande arratsaldea Grande Jette-n.

Gauguin


: Fauvismoaren eta espresionismoaren aurrekotzat hartua, koloreari balore Adierazkorra eman eta askatasun osoz erabili zuen. Pintura primitibo bat bilatu Zuen, zibilizazio industrialetik ihes egiten Tahitira joan zen bizitzera, arte Kutsatu gabearen bila. Argia ezabatu zuen, eta horren ordez lerro Dekoratzaileak eta kolore bizi, irrealak erabili zituen. Sermoi ondorengo ikuskizuna Frantzian pintatu zuen, espazioaren Ikuspegi berria eskaini zuen. Kolore lauak eta irrealak, enkoadratze Harrigarria. Azoka izeneko koadroan Arte egiptiarraren eraginak nabarmenak dira, irudi lauak eta hauen jarrerak.

Cezanne:


Kubistek aurrekotzat hartu zuten, egitura geometrikoetara mugatu zituen Forma guztiak. Karta jokalariak, Sainte Victoire-ko mendia eta Bainu-hartzaile handiak. Ezaugarri Hauek: argi atmosferikoaren inguruko lana baztertu, formak disolbatu, koadroaren Eraikuntza bilatu, objektuak geometrizatu eta sinplifikatu; kolorea askatasunez Aplikatu, pintzelkada nabaria, koadroaren egitura agerian, lerroaren eta Kolorearen bidez.

Van Gogh:


Fauvismo eta batez ere Espresionismo alemanaren aurrekoa. Kolorearen erabilera Bortitza eta kontrastatua, pintzelkada lodi eta oretsuarekin egiturari eman dio Garrantzia; munduaren ikuspegi subjektiboa, eduki sinbolikoz betea, Errealitatea itxuragabetuz. Gaixotasun mentala zuen, bere buruaz beste gin zuen 37 urte zituela. Altzifreak ilargipean, Lasto metak, Gau izartsua, Ekiloreak, Auvers-eko eliza eta autoerretratu Asko.

Touluse-Lautrec:


Publizitaterako kartelen aita. Kolore lauak, Marrazkilari-karikaturatzaile aparta. Degas-en eragina jaso zuen, lerroaren Garrantzian. Argazkilaritzatik hartutako enkoadratze originalak. Gai Garaikidieak,Pariseko gau giroa islatu zuen: Jane Avril eta Fernando Zirkoa. Moulins Kaleko Saloian Prostituzioaren mundua erretratatu zuen.

ESKULTURA GARAIKIDEA XIX:



1-XIX MENDEKO ESKULTURAREN BILAKAERA:

Eskultura erromantikoa Eta errealista eskultura garaikidearen aurrekotzat hartu zira. Urrutikoen Artean Miguel Anjel.
Rude Frantziarrak Parisko Garaitza Arkuan Egindako erliebeetan mugimendua eta giza taldeen gaia landu zuen, Delacroixek Pinturan egin zuen antzera.
Carpeaux Errealismoarekin erlazionatuta dago, nahiz eta hainbat lanetan (Dantza Parisko Operan) rococo Frantziarraren ezaugarriak azaldu.
Meunier Belgikarra XIX. Mendeko mugimendu sozialekin konprometitu. Langilea heroi Moderno berria zen (Zama eramailea), Rodinengan izan zuen eragina.

2-XIX. MENDE BUKAERAKO EGILE GARRANTZITSUENAK:

Rodin:


formazio artistikoa Italian osatu zuen, Miguel Anjelen lanak ikasiz. Askatasun sortzailea, arau akademikoak hautsi zituen eskulturaren bide berriak Jorratzeko. Ezaugarriak: gai humanistak, mukulu biribilak, ikuspegi anitzak, Argi-jokoak, amaiera leunduak eta zimurren arteko kontrasteak. Eskultore Inpresionista dela esaten da argiaren paperaz arduratu zelako. Lan askotan Sinboloen adierazpena azaltzen da. Pentsalaria (terribilita migelanjeldarraren isla, biluziaren muskulatura, kontzentrazioaren Adierazkortasuna, tentsioa). Muxua (garaiko kritikak onartu zuen bakarra. Biluzi leunduei eta atal zimurtsuen Arteko kontrasteari esker argilunak sortu zituen eta eskulturaren Adierazkortasuna areagotu zuen). Calaiseko Burgesak (lan espresionista, irudiak itxuragabetu, adierazkortasuna Indartu).

Camille Claudel


: Rodinen ikaslea. Emakume artistek jasandako Egoera ordezkatu du. Adin Nagusia.

Rosso


: Material bigunak, argizaria. Bukatu gabearen teknika, argi jokoak Aurpegien adierazkortasunaren azterketan aritu zen.

Maillol


: Tradizio mediterraniarra aldarrikatu. Emakumezkoen biluziek bloke itxi Eta estatikoak osatzen dituzte, amaiera leunekoak eta argi jokorik gabekoak. Blumenak garbiak eta erabatekoak, batzuetan sinplifikatuak.

ARKITEKTURA GARAIKIDEA:



1-XIX. MENDEKO ARKITEKTURA:

Modernitatea eta Tradizioa lehian. 2 tendentzia nagusi; arkitekto-artistek defendatzen duten Historizismoa eta injineruek erabiltzen duten Burdinaren arkitektura:

HISTORIZISMOA:


Tradizioari lotuta, lehenaldiko estiloak eta Ohiko tipologiak lantzen ditu (elizak, eraikin publikoak, etxebizitzak). Irizpide eklektikoak. Elizak eraikitzerakoan Erdi Aroko estiloak hobesten dira, Eraikin publikoetarako elementu grekoerromatarrak, errenazentistak eta Barrokoak nahasten dituen klasizismo eklektikoa.
Nash arkitektoak egindako Brightongo Errege Pabiloia estilo neoindiarrean. Garaiko hainbat aritektoren Irizpidea, material berriak erabiltzen zituzten, baina ez zituzten agerian Uzten, antiartistikoak iruditzen zitzaizkielako.

BURDINAREN ARKITEKTURA:


Iraultza Industrialarekin erlazionatuta. Material berriak, eraikuntza berriak; trenbide Geltokiak, zubiak, lantegiak eta erietxe, azoka eta nazioarteko Erakusketetarako eraikinak. Espazio zabalak, artikulatutakoo egiturak, neurriko Prezioak eta lanak azkar egitea eskatzen ditu. Material berriak eta teknika Industrialak. Ezaugarriak:

2-Material berriak erabili eta agerian utzi; Burdinurtua, kristala eta altzairua

3-Hormak ez dira euskarri nagusiak, espazioak Ixtea dute helburu. Zamari barne egitura batek eusten dio

4-Zutabeak galdaketaz eginikoak, eutsi Beharreko kargaren neurria dute

5-Estalkiak egitura edo ganga metalikoekin Osatzen dira. Kristala, teilak eta arbela ere oso erabiliak

6-Dekorazioa erabat murrizten da

Paxton


-en Kristalezko Jauregia Hyde Parken, 1851ko Erakusketa Unibertsalerako, lorategi erraldoi baten modura. Burdin eta kristalezko elementu aurrefabrikatua.

Labrouste


-ren Parisko Liburutegi Nazionala Funtzioari egokituta kristalezko kupulek argiztatzen dute espazio zabal bat.

Eiffel Dorrea 1889ko Erakusketa unibertsalerako egina. Teknika industrialari Eiffelek Eskainitako monumentua. 300 metro luze, Parisko monumenturik tipikoena.

CHICAGOKO ESKOLA:


Iparramerikako arkitekto talde batek osatua XIX. Mendearen bukaeran. Chicagon Garatu zuten 1871ko sutearen ondoren.


Etxe-orratza sortu zuen, ezinbestekoa izan zen igogailua asmatzea, Erabiltzen diren egitura metalikoei esker oinplanoak gainjarri daitezkelako.

Sullivan arkitektoak Chicagoko Auditorium Buildingean funtzionalismoa eta dekorazio modernista batzen ditu. Fatxadan Elementu tradizionalak daude, baina bere hurrengo lanean tradizioa desagertu Zen; Carson Erostetxean bertikaltasuna Eta lerro garbiak azpimarratzen dira fatxadako leiho handiekin.

MODERNISMOA: GAUDI


Mugimendu arkitektoniko honek garaiko berrikuntza teknikoak bereganatu eta Horiei egokituz, forma arkitektoniko berriak sortu zituen, garaiko beste Arteekin lotu eta haien artisautzarako joerari jarraitu zion. Art Nouveau, Modern Style, Liberty, Floreale eta beste hainbat izenez ere ezagutzen da.

1890etik 1910era zabaldu zen, aristokraziak eta burgesiak bultzaturik.

EZAUGARRI GARRANTZITSUENAK:

1-Fantasiaz libre eta sortzaile, landua eta Dotorea

2-Arte askoren arteko fusioa

3-Makinaren mendekotasunari ihes egin eta Gizatasunari egokitzen dira

4-Artisautza lana birbaloratu

5-Materialarekiko errespetua, agerikoa, Nabaritu dadin

6-Naturaren forma eta prozesuak imitatzen dira

7-Barneko espazioak arrazionalki pentsaturik Daude

8-Mundu koloreanitza, aberatsa eta espresionista Sortuko da

Kataluniako modernismoaren ezaugarri nagusiak: obra askoren kutsu Neogotikoa, modernotasun nahia asebetetzeko elementu formal berrien sustatzea; Eta burgesiaren aberastasuna adierazteko fintasuna.

AGaudi:


artistarik handiena, estiloa aurreratu eta gainditu zuen bere kreazio Lanekin. Zaila da jeinu honen lana sailkatzea. Eraikuntza-teknika berriak eta Bere garaiko aurreiritzi tekniko eta formalak ezagutzen zituen. Joera Guztietatik urrundu eta eraikinetan bere interpretazio pertsonala islatu zuen.

Modernismoa gainditu zuen beste agerpen estetikoetara (Espresionismoa, Surrealismoa) hurbiltzeko. Lan garrantzitsuenak: Batllo Etxea, Mila etxea eta Güell Parkea. Ziurrenik bere obrarik ospretsuena Sagrada Familiako tenplua da.

XIX. Mendeko arteari ateak itxi eta XX.Ekoak zabaldu zituen.

Entradas relacionadas: