Atenea Nike tenplua eta Panatenea jaietako frisoa: Garai klasikoko arte greziarra
Resumen
Testuak bi garai klasikoko obra greziar nagusi aztertzen ditu: Atenea Nike tenplua, Akropolian, eta Panatenea jaietako frisoa, Partenoiko eskultura. Tenpluaren egitura, estiloa eta historia aurkezten dira, baita frisoaren naturalismoa, konposizioa eta jaien ospakizuna ere. Ikasleak arkitektura eta eskultura klasikoaren ezaugarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Atenea Nike tenplua K.a. V. mendeko bigarren zatian eraiki zen, Kalikrates arkitektoak diseinatuta.
- Tenplu anfiprostiloa da, joniar estiloan, kapitel kiribilduekin eta bi atari dituena.
- Panatenea jaietako frisoa marmolez egina dago, Partenoiko tenpluan zegoen, eta 115 panel ditu.
- Fidias da frisoaren egilea; naturalismoa eta konposizio bizia ditu.
- Panatenea jaiak uztailaren bigarren hamabostaldian ospatzen ziren eta Atenarentzako sakrifizioekin amaitzen ziren.
- Atenea Nike eraiki zen garaia Atenasen goraldia izan zen, pertsiarren aurkako gerrak irabazi ondoren.
Atenea Nike tenplua
Sarrera
Arkitektura greziarra, K.a. V. mendeko bigarren zatian (Garai Klasikoa). Egilea: Kalikrates. Partenon tenpluan aritu zelako ere nabarmena da, Iktinos, Menesikles eta Fidias bezalako beste artista garaikideekin batera. Arkitektura greziarraren adibide bikaina da, simetria, perfekzioa eta harmonia bilatzen zituena.
Azterketa
- Oina: Angeluzuzena.
- Zatiak: Krepidoma, pronaos, naos eta opistodomos.
- Materiala: Harria, luzeko estekadura.
- Estiloa: Joniarra, kapitel kiribilduak dituena. Arkitrabea, frisoa eta erlaitza ikus daitezke.
- Frontoia: Apurtuta dagoenez, hasiera baino ez da ikusten.
- Mota: Tenplu anfiprostiloa, bi atari dituelako.
Iruzkina
Tenplu hau Atenaseko Akropolian kokatzen da. Akropolia muino batean zegoen eta han aurkitzen ziren hiriko tenplurik garrantzitsuenak (Partenoia, Erekteion). Atenea Nike eraiki zen garaia Atenasen bilakaeran garairik hoberena izan zen; izan ere, pertsiarren aurkako gerrak irabazi ondoren, gainontzeko polisen aurrean nagusi izan zen. Garai hartan Perikles zegoen agintean eta Atenas hiria edertzeko pauso garrantzitsuak eman zituen.
Panatenea jaietako frisoa
Sarrera
Garai klasikoan egina, K.a. V. mendeko bigarren erdian. Fidias da bere egilea, beste hainbat artelanetan parte hartu zuena (adibidez, Partenoian). Garai hartako beste artista ezagun batzuk Miron (Diskoboloa) eta Polikleto (Diadumenos) izan ziren.
Azterketa
Klasizismoarekin lotua, naturalismoa nagusi da. Marmolez egina, Partenoiaren tenpluan zegoen kokatua. Behe-erliebeak dira. Obra naturalista da, ez dira irudi estereotipatuak, aurpegi eta gorputz bakoitza desberdina delako. Konposizio bizia eta kanona ditu.
Iruzkina
Eskultura honek Panateneak ospatzen zirenean egin ohi zen prozesioa irudikatzen du, 115 panelen bitartez. Jai haiek urtero uztailaren bigarren hamabostaldian ospatzen ziren eta hiritarrek, tenpluko zerbitzariek eta agintariek parte hartzen zuten. Frisoan ageri dena, azken finean dokumentu historikoa balitz, jai haietako ospakizunik garrantzitsuena eta jaiei bukaera ematen ziena gogorarazten digu. Jaiak Atenaren omenez egindako animalien sakrifizio handi batekin bukatzen ziren, ondoren hildako animaliekin otordu handi bat eginez. Pertsiarren aurkako gerra amaitu ondoren, Atenasen goraldia gertatu zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer estilo du Atenea Nike tenpluak?
Joniar estiloa du, kapitel kiribilduekin. Arkitrabea, frisoa eta erlaitza ikus daitezke.
Noiz ospatzen ziren Panatenea jaiak?
Uztailaren bigarren hamabostaldian ospatzen ziren, urtero.
Nork egin zuen Panatenea jaietako frisoa?
Fidias izan zen egilea, Partenoian ere parte hartu zuena.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.