Wittgenstein: Hizkuntza, Mundua eta Tractatus-a
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,4 KB
Testuinguru filosofikoa: filosofia analitikoa
Wittgensteinen iturriak ugariak dira. Europako kultur gunea Vienan zegoen garai haietan eta pentsalari asko han biltzen ziren. Egileak kontuan hartuta, Aristoteles, Schopenhauer eta Nietzsche izan ziren ideia batzuen oinarri, baina batez ere, bere filosofiaren oinarrizko egilea Kant izan zen.
Kantek, "zer ezagut dezaket?" galderari erantzunez, ezagutzaren mugak finkatu zituen. Hala adierazi zuen metafisika ez zela zientzia, bere edukiak errealitatetik at zeudelako. Wittgensteinek, aldiz, beste era honetan formulatu zuen Kanten galdera: "zer esan dezaket?". Era horretara, ezagutzaren mugak hizkuntzaren mugekin parekatzen zituen. Honela, ezagutzeko hizkuntza bat behar dela zioen, non hizkuntza honek mugatzen gaituen.
Tractatus-a: mundua, pentsamendua eta hizkuntza
Wittgensteinen zeregina perpausen funtsa argitzean datza, eta hau Tractatus Logico-Philosophicus liburuan egiten du. Errealitatearen berri ematerakoan hizkuntzarekin egiten dugu topo, ezagutza hizkuntzaren bitartez egiten delako. Berak dio mundua osotasunean ulertzea ulertezina dela, mundua ulertzeko gertakarietan banatu behar baita.
Gertakari hauek gertatzen dena dira, gauzen egoera bat; eta gertatzen ez diren egoerak ezin dira gertakariak izan. Gertakari hauen berri ematerakoan gertakarien irudiak egiten ditugu eta ondoren perpausen bidez gertakarien berri ematen dugu, gertakariok ezin baititugu errepikatu. Laburbilduz, mundua gertakari eta irudietan zatitzen du.
Pentsamendua hizkuntzan gauzatzen da, gogoetak hizkuntzaren bidez adierazten baitira; azken batean, gertakarien irudien errepresentazioak izaten dira. Wittgensteinek lengoaia hainbat zatitan banatzen du: egiazkoak edo faltsuak diren adieraz dezaketen hitzak, edo adieraz ezin dezaketenak.
Perpaus batzuk (otoitzak, erreguak, aginduak...) ezin daitezke jakin egiazkoak edo faltsuak diren. Perpaus guztiak lau sailetan banatzen ditu:
- Adierazpen-perpausak
- Galderazkoak
- Agintezkoak
- Harridurazkoak
Lau hauetatik adierazpen-perpausak soilik dira egiazkoak edo faltsuak direla adierazten dutenak, eta mintzapen mota hau da Wittgensteinek aztertzen duena; azken batean, hauexek baitira zientziak erabiltzen dituen perpaus logikoak.