Mitoaren eta Arrazoimenaren arteko Trantsizioa: Jakintza Motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,78 KB
MYTHOS ETA LOGOS: MITOTIK ARRAZOIMENERA
Mitoa (Mythos)
Mitoa narrazio bat da, alegiazko kontakizun bat, jatorriz ahozko tradiziozko literatur formakoa. Batetik, mitoek gizakien galdera garrantzitsuei erantzuten saiatzen dira; bestetik, gizakientzat jokaerarako ereduak dira. Kontakizun hauen protagonistak botere bereziak dituzten pertsonaiak dira. Mitoan indar naturalak jainkotu egiten dira.
Arrazoimena (Logos)
Jainkoez hitz egin beharrean, kontzeptuak asmatzen hasi ziren. Adimenak arrazoiak eta gauzen oinarriak bilatzea eta aztertzea eskatzen du, hau da, gauzak nolakoak diren, nola sortu diren, zergatik, zertarako, etab. Filosofoek jainko-jainkosen nahien esku zegoen mundu kaotiko eta arbitrario hura baztertu zuten.
JAKINTZA ARRAZIONALA: ZIENTZIA ETA FILOSOFIA
Jakintza Arrazionalaren Oinarriak
- Zentzumenak: Zentzumen-organoen bidez kanpoko munduko objektuak hautematen ditugu.
- Arrazoimena: Gure ahalmen horren bidez hautematen duguna antolatu eta egituratu egiten dugu, ulertzeko edo ideia gisa adierazi ahal izateko.
Jakintza Filosofikoaren Ezaugarriak
- Diskurtso Arrazionala: Fenomeno naturalen kausak bilatzen ditu. Kausa horiek printzipio arrazionaletan oinarrituta egon behar dute. Diskurtso filosofikoa arrazoizko argudioetan baino ez da oinarritzen: tradizio edo autoritatean oinarritutako argudioak ez dira onargarriak.
- Pentsamendu Kritikoa: Filosofia jarduera kritikoa dela esatean, onartutako ideia guztiak arretaz aztertu behar direla esan nahi da.
- Pentsamendu Irekia: Pentsamendu filosofikoa errealitatearen funtsaren bila dabil beti eta etengabe. Filosofia jakintza irekia dugu, ez-konformista.
- Jakintza Normatiboa: Munduaren gaineko azalpen teorikoak emateaz gain, nola bizi behar dugun ere ikertu nahi du.
- Pentsamendu Errealista: Teoria filosofikoek errealitatearekin bat egin behar dute beti.
- Pentsamendu Historikoa: Pentsamendu filosofikoak bere aro historikoaren pentsamendu kolektiboa ederki islatzen du.
- Pentsamendu Indibiduala: Mitoak kolektiboak eta anonimoak dira. Filosofia, aldiz, gizon-emakume jakin batzuek plazaratutako teoria eta interpretazio pertsonaletan oinarritzen da.
- Pentsamendu Deterministak: Printzipio eta lege erregular eta beharrezko horiek gizakiak bere arrazoimenaren bidez ezagutu ditzake.
- Jakintza Errotikoa (Radikala): Errealitatea bere sustraitik adieraztea du helburu. Azkena dela esatean, azpimarratu nahi da filosofiak eman behar zaigun guztiaren azken arrazoia aurkitu nahi duela.
Jakintza Zientifikoaren Ezaugarriak
- Jakintza Arrazionala: Zientziaren helburua errealitatea arrazionalki ezagutzea da.
- Jakintza Akritikoa: Zientzialaria ez da arduratzen jarduera zientifikoaren posibilitate-baldintzez, ezta bere metodologiaz ere.
- Jakintza Irekia: Teoria filosofikoak bezala, teoria zientifikoak birplanteatu daitezke. Historikoki hainbat paradigma-aldaketa eman dira zientziaren alorrean.
- Jakintza Anormatiboa: Zientzialaria ez da arduratzen jokatu behar duen eran, hau da, ez da zientzialarien berezko lana esperimentu eta ikerketen etikotasuna epaitzea, balio etikoen mundua zientziaren alorretik kanpo baitago.
- Pentsamendu Errealista: Teoria zientifikoek errealitatearekin bat egin behar dute beti.
- Jakintza Historiko-Progresiboa: Paradigma zientifiko berriek zaharrak hartzen dituzte euren baitan.
- Jakintza Kolektiboa: Zientzia, filosofia bezala, zientziagizon eta emakume jakin batzuek egindako aurkikuntzetan oinarritzen da, nahiz eta zientzialariek lantaldetan lan egin ohi duten.
- Pentsamendu Deterministak: Zientziarentzat, filosofiarentzat bezala, kosmosa osotasun ordenatua da, zenbait printzipio eta legeren menpekoa.
- Jakintza Partziala: Sarritan zientziaren erantzunak ez doaz errealitatearen errora: adibidez, fisikariek edo kimikariek aski dute argitzea elementu fisiko-kimikoak nola jokatzen duten; “zer diren” beste kontu bat da.
- Jakintza Partikularra: Zientzia bakoitzak errealitatearen alderdi konkretu eta zehatzak lantzen ditu.
- Jakintza Enpirikoa: Baieztapen zientifikoak esperimentazioaren bitartez enpirikoki egiaztatu behar dira, baina baieztapen filosofikoak ez.
- Jakintza Interesatua: Zientzialarien helburu nagusia mundu naturala ezagutzea da, hau mendean jartzeko eta etorkizuneko gertakariak iragarri ahal izateko.