Aristotelesen Lau Kausak eta Lehen Motorraren Kontzeptua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,53 KB

Aristotelesen Lau Kausak

Egiazko ezagutzak kausen ingurukoa izan behar du.

Kausa Motak

Lau dira kausak: bi barrukoak (materia eta forma) eta beste bi kanpokoak (eraginkorra eta xedezkoa).

  1. Kausa Materiala

    Zerbait sortzen den hura da, azpigaia edo zergatia. Aldaketen substratu materialarekin identifika daitekeen subjektua.

  2. Kausa Formala

    Zerizana. Materia gauzatu eta mugatzen duena. Aktoarekin identifika daiteke. Kausa formalak zerbait gauza jakin bat izatea eragiten du.

  3. Kausa Eraginkorra edo Motorra

    Mugimenduaren edo aldaketaren eragilea. Agente eragile edo eraginkorra.

  4. Kausa Xedezkoa

    Mugimenduaren helburua. Egilearen ekintzaren zentzua edo jomuga mugatzen du. Adibidez: Ugalkortasuna bermatzea eta ospatzea kausa xedezkoak lirateke.

Kausa hauek ezin dute beren kabuz jokatu; lau kausak dira beharrezkoak ondorio bat sortzeko.

Lehen Motorra eta Kausalitatea

  • Kausalitatea

    Munduko gauza guztiek kausa bat dute, hau da, gauzak ez dira berez gertatzen. Edozein izaki bere kausaren ondorioa eta aktoa da, baita sortuko duen ondorioaren kausa edo potentzia ere. Kausa baten aurretik beste zenbait kausa daudenez, infinitura helduko gara.

  • Lehen Kausa edo Lehen Motorra

    Kausen segidan bi aukera daude: batetik lehen kausa batek kausatutakoa, beraz ez da lehena, eta bestetik, inkausatua, hau da, kausa guztien kausa bihurtzen dena. Lehen aukerak regressus ad infinitum batera garamatza, baina gure arrazoimenak infinitua pentsatzea onartzen ez duenez, beharrezkoa da lehen kausa inkausatu bat egotea, ahalguztiduna, perfektua, eta hori Jainkoarekin parekatzen du Aristotelesek.

Metafisika, Lehen Filosofia eta Zientzia

Metafisikaren Ikasgaiak

Metafisikak ikasgai hauek ditu:

  • Printzipioak eta Kausak

    Metafisikan ez dago demostraziorik, lehenengo printzipioak eta kausak demostraezinak baitira.

  • Izana, Izana den Aldetik

    Izanaren kontzeptua jakintza teorikoaren oinarria da.

  • Substantzia

    Izana, erreala bezain unibertsala, ikuspegi askotan agertzen zaigu, eta horretarako gizakiak bere arreta gidatuko duen puntu fokala behar du. Substantzia printzipio bikoitza da. Substantzia izaki konkretu, indibidual eta sentigarriarekin identifikatzen da. Baina norbanakoa, bakarra izan arren, berezko bikoiztasuna ageri du. Unibertsala da.

Substantzia kontzeptuak errealitatea azaldu nahi badu, egitura bikoitza agertu behar du:

  • Definitu dezagun zerizan unibertsala.
  • Seinala dezagun banako partikularra.

Substantzia Motak

Bi substantzia mota daude:

  • Substantzia Lehena

    Beste subjektu batzuen predikatuak izan ezin daitezkeen subjektuei dagozkien banako errealak. Adibidez: Garazi, banakakoa da, pertsona konkretua.

  • Bigarren Substantzia

    Subjektu gisa nahiz predikatu gisa funtziona dezakeenak. Adibidez: Garazi emakumea da.

Substantzia eta Akzidenteak

  • Izakien artean, batzuk beharrezkoak dira, beste batzuk ohikoak; azkenik, badaude ez beharrezkoak ez ezohikoak ez direnak, eta horiek akzidenteak dira.

    Akzidenteak bizitzaren egoera aldakorren mende daude; ustekabekoak dira eta horregatik, aurresan-ezinak.

    Bestalde, akzidenteen kausa ere akzidentala denez, ezin da akzidenteei buruzko zientziarik egin. Substantzia bat ezaugarritu eta beste batetik bereizten duena esentzia da.