Wilsonen Zikloa eta Ozeano-Hondoen Hedapenaren Teoria
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,3 KB
Wilsonen Zikloa eta Plaken Tektonika
Wilsonen Zikloaren Faseak
A) Zabaltze Fasea
Kontinenteen haustura eta RIFT-a eratzea. Mantuko material beroek litosfera kontinentala bultza, deforma eta mehetzen dute. Azkenean, hautsi egiten da eta, ondorioz, magma irten eta litosferako blokeak irristatzen dira. Rift kontinentala eratzen da.
Adibidez: Afrikako Rift Valley (ozeano bat eratzen ari da).
Ozeanoko arroa eratzea. Lurrazal kontinentalaren bi blokeak banandu eta itsaso estua eratzen da (hondo ozeanikoaren zabaltzeak itsaso estua sortzen du).
Adibidez: Itsaso Gorria.
Ozeanoko arroa zabaltzea. Hondo ozeanikoaren hazkundeak arro ozeaniko heldua garatzen du.
Adibidez: Ozeano Atlantikoa, Indiako Ozeanoa.
B) Elkartze edo Hurbiltze Fasea
Txikiagotzen den arro ozeanikoaren fasea. Litosfera ozeanikoa apurtu eta plaka bat bestearen azpian hondoratzen da (SUBDUKZIOA).
Adibidez: Ozeano Barea.
Arro ozeaniko estuaren fasea. Ozeanoaren murrizpena nabaria da. Kontinentea subdukzio-zonara heltzen da eta bazterreko mendikateak eratzen dira.
Adibidez: Andeak.
Arro ozeanikoaren itxiera eta bi kontinenteko mendikatea eratzea. Litosfera ozeanikoa guztiz hondoratu eta ozeanoa itxi egiten da. Kontinenteak elkarren artean talka egin eta OBDUKZIOZ bata bestearen gainean jartzen dira.
Adibidez: Alpetar motako orogenia (Himalaietan).
Ozeano-Hondoen Hedapenaren Hipotesia
Ozeano-Hondoen Hedapenaren Hipotesia (Harry Hess)
- Harry Hess geofisikoak 1960an proposatu zuen.
- Bigarren Mundu Gerraren ostean, sonar teknologiaren garapenari esker, ozeano-hondoen mapak zehaztasun handiz egin ziren. Horrela, itsas hondoei buruzko gauza gehiago jakin zen (dortsal eta hobi ozeanikoak aurkitu zirenean).
- Ozeano-hondoen hedapena dortsaletan gertatzen da eta, hondoa pixkanaka aldentzean, lurrazal ozeaniko berria sortzen du.
- Ozeanoaren hondoa dortsalen bi aldeetan etengabe hazten ari da eta hobietara arte lekualdatzen da (gero berriro mantuan sartzeko).
- Dortsaletan litosfera berria sortzen da.
- Hipotesia frogatzeko, harrien hondar-magnetismoa erabiltzen da.
Hondar-Magnetismoa: Frogak
Baina, zer da hondar-magnetismoa?
- Lurraren eremu magnetikoaren ezegonkorragatik, Lurraren polaritatea alderantzikatu egiten da. Polaritate desberdin horiek harrietan erregistratuta geratzen dira. Horri hondar-magnetismoa esaten zaio.
- Harri magmatikoak hoztu eta solidotzean, mineral magnetikoak (magnetita) polorantz orientatuta geratzen dira (Lurraren eremu magnetikoarekin lerrokatzen dira).
- Orientazio desberdina dago kontinenteak mugitu direlako (poloak ez dira aldatzen).
- Magnetitako kristalek iparrorratzen moduan jokatzen dute. Magnetitako kristalen orientazioa irudikatzeko, iparrorratzetako orratzak bezala adierazten dira. Polo gorriak adierazten du non zegoen Lurreko Ipar Poloa, magnetitako kristala hoztu zen garaian.