Erliebearen modelatzea: faktoreak, eragileak eta prozesuak

GeologíaActualizado el 4,75 KB

Resumen

Dokumentu honek erliebearen modelatzean eragina duten faktoreak azaltzen ditu: klima, harri motak eta landaretza. Biostasia eta erresistasia bezalako muturreko egoerak ere aztertzen ditu. Meteorizazioaren prozesuak, mekanikoa eta kimikoa, azaltzen hasten da, garraioaren atalera iritsi gabe.

Puntos clave

  • Klima da erliebearen itxura gehien baldintzatzen duen faktorea.
  • Harri motek eta historia tektonikoak paisaian eragiten dute, eta batzuetan harri mota bakoitzak paisaia propioa osatzen du.
  • Landaretza babesgarria da: zenbat eta landaretza gehiago, orduan eta txikiagoa da eragile geologikoen lana.
  • Biostasia modelatze eskasa da, landare-estalki egonkorrarekin eta higadura ia gabe; erresistasia, berriz, modelatze nabarmena da.
  • Meteorizazioa atmosferaren ekintzaz harriak in situ apurtzea edo kimikoki aldatzea da, garraiorik gabe.
  • Meteorizazio mekanikoaren adibideak krioklastia, termoklastia eta deskonpresioa dira; kimikoarenak karbonatazioa, hidrolisia eta oxidazioa.

Ponte a prueba

1)ERLIEBEAREN MODELATZEA: FAKTOREAK, ERAGILEAK ETA PROZESUAK

Eguzki-energiaren eta grabitatearen eraginez, kanpoko eragile geologikoek erliebea aldatzen edo moldeatzen dute zenbait prozesu geologikoren bidez.

Eragile geologikoen lana faktore hauen mende dago:

  • Klima:
    klima izango da erliebe baten itxura gehien baldintzatzen duen faktorea.

  • Harri motak eta horien historia tektonikoa (egitura): Harrien izaerek, neurri handian baldintzatzen dute bertako paisaia. Zenbaitetan, harri mota jakin batean berezko paisaiak osatu ohi dira. Kasu horietan, erliebearen formari begiratuta jakin daiteke zer harri mota den. Adb: klima bera edukita.

  • Landaretza: Landaretza babesgarria da, hainbat eragile geologikoren ekintzaren aurrean; lurralde batean zenbat eta landaretza gehiago egon, gutxiago nabarituko da eragile geologikoen lana.

Muturreko bi egoera sortzen dira:

  1. biostasia: modelatze eskasa edo hutsala. Klima ideal baten ondorio izaten da, hots, landare-estalkia egonkorra eta edafogenesia nagusi dira. Geruzatan antolatutako landaretza-estalkia prezipitazioen zuzeneko erasoaren kontrako babes fisikoa da. Ez da ia higadurarik gertatzen.

  2. erresistasia: modelatze nabarmena. Kausa klimatikoak edo antropikoak direla eta, ekintza mekanikoa handia izaten da. Erresistasian dagoen arro batean landaretza oso urria da. Horren ondorioz, higadura erraztu eta oztoporik ez dagoenez, ura abiadura handiz joaten da lur gainetik, ondorioz, ikaragarri murrizten da iragazpena.

Aldagai horietako bat aldatzen denean prozesuak era adatzen dira, hau da, erliebea aldatuko da.

Eragile geologikoek prozesu hauen bitartez egiten dute euren lana:

  1. Meteorizazioa


    Atmosferaren ekintzaren ondorioz harriak puskatzea edo kimikoki aldatzea “in situ” , hau da, garraiorik gabe. Bi eratakoa: mekanikoa eta kimikoa.

        Mekanikoa, Harria apurtzen duena: krioklastia, termoklastia, deskonpresioa.

        Kimikoa, Harriaren konposizio kimikoa aldarazten duena:
Karbonatazioa, hidrolisia, oxidazioa.

2.Garraioa:


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da erliebearen itxura gehien baldintzatzen duen faktorea?

Klima da erliebearen itxura gehien baldintzatzen duen faktorea, testuaren arabera.

Zer da biostasia?

Biostasia modelatze eskasa edo hutsala da, klima ideal baten ondorioz sortzen dena. Landare-estalki egonkorra eta edafogenesia nagusi dira, eta ia ez da higadurarik gertatzen.

Zer da meteorizazioa?

Atmosferaren ekintzaren ondorioz harriak garraiorik gabe, in situ, puskatzea edo kimikoki aldatzea da. Mekanikoa eta kimikoa izan daitezke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein faktorek baldintzatzen du gehien erliebearen itxura, testuaren arabera?
2. Zer gertatzen da landaretza gehiago dagoenean lurralde batean?
3. Zein da biostasiaren ezaugarri nagusia?
4. Zer da meteorizazioa, testuaren arabera?
5. Zein da meteorizazio kimikoaren adibide bat testuan?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.