Vietnamgo gerra eta Gerra Hotzaren amaiera (1977–1991)
Vietnamgo gerra
Bi herrialdetan banatu zen: Ipar Vietnam (Ho Chi Minh buru zuen erregimen komunista) eta Hego Vietnam (erregimen diktatoriala, Estatu Batuen aldekoa).
Hego Vietnamen gerrilla komunista bat zegoen, Vietcong, Ipar Vietnamgo erregimenak babestua, eta gobernua kargutik kentzearekin mehatxatzen zuen. Estatu Batuak, Vietnam osoan komunismoak gero eta eragin handiagoa izatearen beldurrez eta eremu horretako baliabideen kontrola galdu nahi ez zutenez, pixkanaka sartu ziren hegoaldean: lehenik aholkulari militarrak bidali zituzten, eta 1964tik aurrera tropa estatubatuarrak.
Vietcongek erasoaldi bat egin zuen, eta horrek agerian utzi zuen ezinezkoa zela tropa estatubatuarrek gerra irabaztea. Gainera, gatazkaren aurkako jarrera hedatu zen Mendebalde osoan, baita Estatu Batuetan ere; gerrako irudi izugarriak agertzen ziren telebistan.
1969an, Richard Nixon Estatu Batuetako presidente bihurtu zen, eta gerra amaituko zuela agindu zuen. Estatu Batuak bere tropa guztiak erretiratu zituen, eta herrialdeen berriro bateratzea adostu zen. Hala ere, Iparraldearen eta hegoaldearen arteko lehiak 1975era arte iraun zuen; Vietcongen tropak Hego Vietnamen, Saigon hartu zuten arte. 1976an, Vietnam batu zen eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu zen, bloke komunistan sartu zelarik.
Vietnamgo gerran bi milioi pertsona hil ziren, eta milioika zaurituta geratu ziren, asko ondorio konpon ezinezkoekin. Estatu Batuentzat gerra porrot handia izan zen; nazioartean porrot hori Estatu Batuen nagusitasunaren gainbeheraren sintoma gisa interpretatu zen.
3. fasea: Gerra Hotzaren berpiztea eta amaiera (1977–1991)
Elkar ulertzea eta barealdia
Elkar ulertzea eta barealdia
Vietnamgo gerrek Estatu Batuek munduan zuten posizioa ahuldu zuen.
Tentsioaren berpiztea
Tentsioaren berpiztea
- Sobietarren inbasioa Afganistanera: Gobernu komunista babesteko eta gerrila islamiarren aurka jarduteko.
- Nikaraguako sandinista iraultza: Komunismoaren antzeko erregimen bat ezarri zen; Estatu Batuak erregimen berri hori kendu nahi izan zuten.
1977tik aurrera munduan areagotu egin zen armamentu-norgehiagoka. 1980ko hamarkadaren hasieran Sobietar Armadak arsenal nuklearra ugaritu zuen; erdi-mailako irismeneko misilak eraiki zituen, bere eragin-eremu europan kokatuz.
Estatu Batuetan, Ronald Reagan izan zen protagonistetako bat; Estatu Batuak erdi-mailako irismeneko ehunka misil ezarri zituen SESBren lurraldean kokatzeko gai zirenak. Gainera, Estrategiako Defentsa Ekimenak (SDI), jendaurrean "Galaxien Gerra" izenarekin ezagutua, espazioko ezkutu bat sortzea zuen helburu, eraso nuklear baten aurrean misil sobietarrak Estatu Batuetan lehertu baino lehen suntsituz. SESBek ezin izan zien halako erronkei modu eraginkorrean erantzun, izan ere, krisi ekonomiko eta politiko sakonean zegoen.
1980ko hamarkadaren hasieran Gerra Hotzeko tentsio-maila oso handia izan zen.
Gerra Hotzaren amaiera
Gerra Hotzaren amaiera
Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko buruzagi berria, 1985ean boterera iritsi zenean, SESBen zailtasun handiak agerian geratu ziren. Gorbatxovek perestroika eta glasnost bezalako erreformak ezarri zituen, eta AEBekin hurbilketa eta elkarrizketa-politika abiarazi zuen, SESBren ekonomiaren hondoratzearen eta armamentu-norgehiagokaren jarraipenaren ondorioz. Bi superpotentziek armagabetzea adostu zuten Washingtongo Itunaren bidez.
Garrantzi handiko beste gertakari batzuek ere lagundu zuten Gerra Hotza amaitzerakoan:
- Sobietarrak Afganistandik atera ziren.
- Berlingo harresia erori zen 1989ko urrian.
- Erregimen komunistak desagertu ziren Ekialdeko Europan.
- Varsoviako Ituna deuseztatu zen.
- SESB desegin zen.