Birusen eta bakterioen ugalketa, mutazioak eta gaixotasun infekziosoak: galdera-erantzunak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,19 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek genetikaren eta mikrobiologiaren gaiak biltzen ditu: DNAren erreplikazioa, mutazioak eta haien transmisioa, gaixotasun infekziosoen transmisio bideak eta birusen ugalketa-zikloak. Ikasleak galdera laburren bidez berrikusi ahal izango ditu kontzeptu horiek.

Puntos clave

  • DNAren erreplikazioa erdi kontserbakorra da eta 5’→3’ norabidean gertatzen da.
  • Mutazioak zelula germinaletan gertatzen badira soilik transmititzen dira ondorengoei.
  • Gaixotasun infekziosoak zuzenean, airez, bektoreen bidez edo garraiatzaileen bidez transmititzen dira.
  • Epidemia eremu geografiko batean gertatzen da; pandemia munduan zabaltzen da.
  • Ziklo litikoan birusak zelula ostalaria lisatzen du eta birio berriak askatzen ditu.
  • Gripeak urtero aldatzen dituen antigenoak direla eta, txerto eguneratuak behar dira.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Organismo zelulaniztun baten zelula bat agente mutageniko baten eraginpean jartzen bada, zer eragin izan dezake DNAren baseen sekuentzian? Beti transmitituko zaizkie eragin horiek ondorengoei?

Trantsizioan, base puriko bat beste base puriko baten ordez edo base pirimidiniko bat beste base pirimidiniko baten ordez. Transbertsioan, base puriko bat base pirimidiniko batekin ordezten da, edo alderantziz.Ez, bakarrik transmitituko zaie zelula germinaletan gertatzen bada mutazioa.

DNAren erreplikazioaren funtsezko ezaugarriak hauek dira, besteak beste: noranzko bikoa eta erdi kontserbakorra, eta 5’ → 3’ zentzuan egiten du aurrera.Azaldu ezaugarri horietako bakoitzaren esanahia. Erdi kontserbakorra:DNA kateak banandu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde-kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu.  5’ → 3’: DNA polimerasak noranzko horretan soilik katalizatzen du erreplikazioa. Zelularen metabolismoan DNAren mutazioak gertatzen dira. Zer dira, zure ustez, mutazioak? Zer erlazio dago mutazioen eta espezieen eboluzioaren artean?Mutazio: zelula baten gertatzen diren DNAren sekuentziako aldaketak dira, eta zelula horretatik sortzen diren zelulei transmititzen zaizkie. Mutazioek birkonbinazio genetikoarekin (meioisiko I.Profasean) batera aldakortasun genetikoa ugaritzen dute populazioetan eta posible egiten dute eboluzioa. Hautespen naturalak inguruneko baldintzetara hobeto egokitzen diren aleloak hautatutako ditu eta espezieak aukera gehiago izango du aurrera egiteko nahiz eta inguruneko baldintzak aldatu. // Birus batek eragindako infekzio baten ondorioz pertsona baten giltzurruneko zelula batean mutazio bat agertzen baldin bada, gerta liteke hori ondorengoei transmititzea? Ez, giltzurruneko zelulak somatikoak dira eta heredagarriak izan ahal izateko ugal zeluletan egon behar da mutazioa. Zenbait birusen mutazioek arazoak sortzen dituzte urtero, eskuarki neguan. Aipatu kasu konkretuen bat, eta adierazi nola egin dakiokeen aurre arazoari.Gripea adibidez.Gripea eragiten duten birusak, beste birus batzuek bezala, gaitasun handia du urte batetik bestera bere gainazaleko antigenoak aldatzeko eta horregatik agertzen dira urtero gripearen andui berriak. Aurreko txertoak ez dira erabat eraginkorrak haren aurka, eta horregatik txerto eguneratuak hartu behar dira. // Listeria bakterioaren oso maila altuak aurkitu dira elikagai sorta batean. Bakterio horrek listeriosi gaixotasun infekziosoa eragiten du. Azaldu ezazu “mikrobio-infekzio” terminoa, eta adieraz ezazu zer izen ematen zaien gaixotasunak eragiten dituzten mikroorganismoei. Mikroorganismo patogenoak parasitoak dira, gaixotasun infekziosoak eragiten dituztenak. Forma azelularrak, bakterioak, onddoak eta protozooak izan daitezke. Badira mikroorganismo batzuk patogenoak izan ohi ez direnak, baina infekzio bat eragin dezaketenak ostalariaren defentsak urri direnean; oportunista deritze. Mikroorganismo patogeno baten birulentzia zera da: organismo parasitatuaren edo organismo ostaleriaren gorputzean mikroorganismo horrek alterazioak eragiteko duen gaitasuna. Mikroorganismo motelduak birulentzia inhibitua duten mikrobio patogeno batzuk dira. Hori da txertaketaren funtsezko printzipioa. Aipa itzazu gaixotasun infekziosoak transmititzeko lau bide, eta eman ezazu bakoitzaren adibideren bat. Adieraz ezazu bakterioek, onddoek eta birusek eragindako gaixotasun infekziosoren bat, eta azaldu ezazu nola egiten zaien aurre. -Harreman zuzena, sexu harremanen bidez (sifilia) -Airea, hitz egitean edo eztularen edo doministikuaren bidez. (gripea)
-Garraiatzaileak, likidoak edo elikagaiak, adb, uretan edo elikagai kutsatuetan (salmonellosia) -Bektoreak, zorrien, arkakusuen bidez (tifusa)  / Birikoa→ gripea. Baketerioak → tetanosa. Onddoek→ kandidiasia.
Azaldu ezazu, labur, zer desberdintasun dauden epidemiaren eta pandemiaren artean.Epidemia, gaixotasuna eremu geografiko bateko banako askori eragiten diete. Pandemia, gaixotasuna munduko banako askori eragiten diete. // Nola ugaltzen dira birusak, haien osagaiek ez badute inolako jarduera metabolikorik?Adibidez, birus helikoidala. Birusa zelula batean sartze da eta haren makineria erabiltzen du birion berriak sortzeko. Bi ugalketa ziklo:

Ziklo litikoa

: birusak zelula infektatzen du, ugaldu egiten da eta ostalaria lisatzen du (hil egiten du). Horiei birulento esaten zaie, eta bakteriofagoen eta animalia-birusen ugalketa-zikloa da. Etapak: -Biriona xurgatzea eta zelula ostalariaren errezeptore batzuei finkatzea, infekzioarekin hasteko. Birusaren azido nukleikoa zelulan sartzea eta zelularen DNA degradatzea. -Birusaren azido nukleikoa ugaritzea, zelula ostalariaren makineria erabiliz. -Estalkiko proteinak transkribatzea eta sintetizatzea. -Egitura-unitateak mihiztatzea eta azido nukleikoa kapsidetan paketatzea. -Bakterioaren lisia eta birion helduak zelularen kanpora askatzea.


Preguntas frecuentes

Zer da erdi kontserbakorra DNAren erreplikazioan?

DNA kateak banandu egiten dira eta bakoitza molde gisa erabiltzen da kate berri bat sortzeko. Molekulakume bakoitzak molde-kate zahar bat eta kate berri bat ditu.

Mutazioak ondorengoei transmititzen zaizkie beti?

Ez. Mutazioak ondorengoei transmititzen zaizkie soilik zelula germinaletan gertatzen badira. Giltzurruneko zelula somatikoetako mutazioak ez dira heredagarriak.

Zein dira gaixotasun infekziosoak transmititzeko bideak?

Harreman zuzena, airea, garraiatzaileak (uraren edo elikagaien bidez) eta bektoreak (adibidez, zorrien edo arkakusuen bidez).

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da DNAren erreplikazioaren norabidea?
2. Zer gertatzen da transizioan?
3. Zein gaixotasun eragiten du Listeria bakterioak?
4. Zer da pandemia?
5. Zein fasetan hiltzen du birusak zelula ostalaria?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.