Immunitate-sistema, antigenoak eta antigorputzak: laburpen eta galderak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 8,91 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek immunitate-sistemaren oinarriak biltzen ditu: immunitatea, sortzetiko eta hartutako immunitatea, erantzun humorala eta zelularra, antigenoak eta antigorputzak. Bakteriofagoen ziklo lisogenikoa eta mikroorganismoen aplikazioak (hondakin-urak, antibiotikoak, elikagai-industria) ere azaltzen dira. Ikasleak kontzeptu nagusiak eta haien arteko lotura ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Immunitatea: izaki bizidunak babesteko eta antigenoei aurka egiteko mekanismo multzo konplexua da.
  • Sortzetiko immunitatea organismoaren bigarren babes-lerroa da; hartutakoa hirugarrena da eta eragin duen antigenoaren aurka baino ez du esku hartzen.
  • Erantzun humorala antigorputz espezifikoen (Ig) bidez egiten da; horiek antigenoarekin lotzen dira eta haren jarduera gelditzen dute.
  • Erantzun zelularra zelula espezializatuek egiten dute: antigenoak edo infektatutako zelulak suntsitzen dituzte.
  • Antigorputzek eskualde iraunkor bat eta bi eskualde aldakor dituzte; azken hauek parotopoa osatzen dute.
  • Antigenoak molekula arrotzak dira; antigorputzak glukoproteinak dira (immunoglobinak, Ig).

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Ziklo lisogenikoa: Zenbait birusek, inbaditzean, ez dute zelula zuzenean suntsitzen; birusaren DNA zelula ostalariaren DNAn integratzen da, harekin bikoizteko eta hainbat belaunaldiz transmititzeko. Baldintza jakin batzuetan, birusaren DNA aktibatu egiten da, hau da, bere eramailea den kromosomatik bereizten da, eta ziklo litikoa egiten du. Bakterioek daramatzaten birusen kasua ikertu da sakonen, bakteriofagoena alegia. Bakterioaren genoman integratutako birusaren genomari profago esaten zaio. Harreman hori sortzeko gai diren bakterioei lisogeniko esaten zaie, eta bakteriofagoei, fago ahuldu.Ziklo hori duten birusen artean erretrobirusak aipa daitezke. Birus horiek RNA dute eta, beren alderantzizko transkriptasaren bitartez,, DNA bitartekari bat sintetizarazten dute, horren bidez bikoizketa egiteko. //

Mikroorganismoak eta haien aplikazioak: Adieraz ezazu, labur, zer funtzio betetzen duten mikroorganismoek hondakin-uren tratamenduan. Ingurumenarekin loturiko prozesuak aurrera eramateko mikroorganismo heterotrofokoak batez ere erabilgarriak dira, adibidez, hondakin uren tratamenduan, eta prozesu horietan kutsatzaileak mantenugai gisa erabiltzen dira hazteko edo kutsatzaileak toxikotasun txikiagoko produktuak bihurtzeko. Adieraz ezazu zer den antibiotiko bat eta zer mikroorganismo mota erabili daitezkeen antibiotikoak lortzeko. Antibiotikoak oro har, mikroorganismoak (eta bereziki bakterioak) hiltzeko edo haien hazkuntza geratzeko gai diren konposatuak dira. Zenbait onddo erabiltzen dira antibiotikoak ekoizteko, adibidez, penicillium edo cephalosporium generokoak.Defini ezazu bioteknologia, eta azaldu ezazu, labur, zer erabilera duten mikroorganismo batzuek elikagaien industrian. Zientziaren eta ingeniaritzaren printzipioak, eragile biologikoen bidez, zenbait materia eraldatzeko prozesuei aplikatzea, ondasunak eta zerbitzuak lortzeko. Mikroorganismoak erabilgarriak dira elikagai industriako zenbait prozesu aurrera eramateko. Ogia, ardoa eta garagardoa egiteko zenbait legamia (saccharomyces) erabiltzen dira hartzidura alkoholiko bidez azukreak eta almidoiak etanol bihurtzeko. Jogurta eta esnekiak lortzeko, bakterio laktikoak erabiltzen dira (adibidez, lactobacillus eta streptococcus) eta ozpinerako acetobacter zenbait generoko hainbat espezie. // Antigorputzak (IgG): Antigorputzaren zein aldek ezagutzen dute antigenoa? Zergatik alde horiek eta ez beste batzuek? Arrazoitu zure erantzuna. Antigorputzek hiru eskualde dituzte: eskualde iraunkor bat eta bi eskualde aldakor. Azken hauek parotopoa osatzen dute, determinatzaile antigenikoekin lotzeko elkargunea. // Immunitate-sistemari dagokionez:
immunitate kontzeptua. Adieraz ezazu zer organok, zer zelulak eta zer molekulak hartzen duten parte. Immunitatea:
izaki bizidunen babesteko eta barnera sartzen diren substantzia arrotzei (antigenoei) aurka egiteko duten mekanismo multzo konplexua da. Organoak: larruazala eta mukosa, barea, timoa… Zelulak: monozitoak, makrofagoak, mastozitoak, B linfozitoak, T linfozitoak... Immunitate-sistemari dagokionez:Defini: sortzetiko immunitatea, hartutakoa,, humorala eta zelularra.
Sortzetiko immunitatea:
Organismoaren bigarren babes-lerroa da.Hartutakoa: Organismoaren hirugarren babes-lerroa da, eta eragin duen antigenoaren aurka baino ez du esku hartzen.Humorala: antigenoaren aurkako immnunoglobinak (lg) eso antigorputz espezifikoak sortuz erantzuten du immunitate-sistemak; horiek antigenoarekin lotzen dira eta haien jarduera gelditzen dute, errazago suntsitzeko. Zelularra: immunitate-sistemaren erantzuna zelula espezializatuak sortzea da.
Zelula horiek antigenoak edo infektatutako zelulak suntsitu, edo beste zelula batzuk aktibatutako dituzten beste zenbait molekula askatzen dituzte, antigenoa suntsitzeko.
Azaldu ezazu zer den pertsona bat gaixotasun bat sortzen duen birus batekiko seropositiboa izatea. Arrazoitu zure erantzunak. Birus horrekiko seropositiboa zara, baldin eta zuk gorputzean birus horrren aurkako antigorputzak baldin badituzu. Antigorputz horrek badituzu esan nahi du birus hori zure gorputzean sartu dela aurrteik. // Immunitatea eta erantzun immunitarioa:  Defini itzazu antigeno eta antigorputz kontzeptuak, eta adieraz ezazu zer desberdintasun dauden haien izaera kimikoei dagokienez.  Antigenoak: molekula arrotzak dira organizmoarentzat, eta, bertan sartzen direnean, horiek suntsitzeko immunitate-erantzun espezifiloa sorrarazten dute. Antigorputzak: serumean, ehunen fluidoetan eta zelula batzuen azalean daude glukoproteinak dira. Immunoglobina (Ig) ere esaten zaie.

Preguntas frecuentes

Zer da antigorputz bat?

Serumean, ehunen fluidoetan eta zelula batzuen azalean dauden glukoproteinak dira, immunoglobina (Ig) ere deitzen zaienak. Antigenoekin lotzen dira haien jarduera gelditzeko.

Zein da sortzetiko immunitatearen eta hartutakoaren arteko aldea?

Sortzetiko immunitatea organismoaren bigarren babes-lerroa da. Hartutakoa hirugarrena da eta eragin duen antigenoaren aurka baino ez du esku hartzen.

Zer da birus baten aurkako seropositibitatea?

Pertsona bat birus horren aurka seropositiboa da gorputzean birus horren aurkako antigorputzak baditu. Horrek esan nahi du birusa aurretik sartu dela.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da antigorputz baten parotopoa osatzen duten eskualdeak?
2. Zein immunitate mota da organismoaren bigarren babes-lerroa?
3. Zein da erantzun humoralaren ezaugarria?
4. Zer dira antigenoak?
5. Zein zelula mota hartzen du parte erantzun zelularrean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.