Iratzeen eta goroldioen egitura, ugalketa eta landareen fisiologia

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,1 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak iratzeen eta goroldioen arteko desberdintasun nagusiak azaltzen ditu: egitura begetatiboa, ugalketa prozesua eta ingurune lehorrera egokitzea. Gainera, sustraiko ehunen funtzioa, izerdi gordinaren xurgapena eta sorrera eta hostoetako parenkima klorofilikoa ere lantzen ditu.

Puntos clave

  • Iratzearen egitura begetatiboa kormo motakoa da: sustraia, zurtoina eta hostoa dituen organoak ditu.
  • Goroldioaren egitura talo motakoa da; atalak ez dira organotzat hartzen, ez daudelako zelula espezializatuz osatuta.
  • Iratzeen ugalketa asexuala hostoen azpialdeko esporangioetako esporen bidez gertatzen da.
  • Ugalketa sexualean, zelula sexual arrak uretan barrena joaten dira gametofito emearen barrura ernaltzeko.
  • Sustraiko epidermisak ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu ile xurgatzaileen bidez.
  • Izerdi gordina sustraietako hodi zurkarretan sortzen da eta hostoetara heltzen da.
  • Hostoetako parenkima klorofilikoa izerdi gordina behar duen ehuna da.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Iratze eta Goroldioen arteko Desberdintasun Nagusiak

Egitura Begetatiboa

Iratzearen egitura begetatiboa kormo motakoa da, hau da, zelula espezializatuz osatutako hiru organo ditu: sustraia, zurtoina eta hostoa. Goroldioa, berriz, talo motakoa da, eta hiru atal bereizten dira (sustraia, zurtoina eta hostoa), baina ez dira organotzat hartzen, ez daudelako zelula espezializatuz osatuta.

Ugaltze Prozesua

Bi kasuetan, ugalketak fase sexual bat eta fase asexual bat ditu. Goroldioetan, landareak gametofitoak dira; iratzeetan, berriz, landarea esporofitoa da, berez elikatzen dena, eta ez goroldioaren esporofitoa bezala, hori gametofitotik elikatzen baita.

Ingurune Lehorrera Egokitzea

Iratzea hobeto dago lehorrera egokituta, kormo motako bere egitura begetatiboak tente egoten uzten diolako eta lehortzetik babesten duen epidermisa duelako. Ugalketa sexualaren ikuspegitik, ordea, iratzeek eta goroldioek ura ezinbestekoa dute gameto arra ugaltze-organo emearen barrura heltzeko.

Goroldioaren Esporofitoaren Eraketa Prozesua

Esporofitoak ugalketa sexualaren bidez sortzen dira. Zelula sexual arrak uretan barrena joaten dira, beren flageloei esker; gametofito emearen barrura sartu, eta zelula sexual emea ernaltzen dute. Horrela, obozelula edo zigotoa sortzen dira. Zelula hori garatzen da, eta gametofitoaren gainean hazten den esporofitoa sortzen da.

Iratzeen Ugalketa Prozesua

Iratzeek bi ugalketa mota dituzte:

  • Ugalketa Asexuala

    Hostoen azpialdeko soroetako esporangioetan sortzen diren esporen bitartez gertatzen da. Haizeak barreiatzen ditu esporak, eta horiek, hozitzean, gametofitoa sortzen dute.

  • Ugalketa Sexuala

    Organo sexual arretan eta emeetan sortutako zelula sexualaren bitartez gertatzen da. Ernalketaren ondoren, zelula horiek obozelula edo zigoto bat sortzen dute, eta horren garapenak beste esporofito bat sortzen du.

Sustraiko Ehunak eta Izerdi Gordinaren Xurgapena

Ura eta Gatz Mineralen Xurgapena

Sustraiko epidermisa da ura eta gatz mineralak xurgatzen espezializatutako ehuna.

Epidermis Zelulen Ezaugarriak

Epidermiseko zelula bakoitzak ile xurgatzaileak ditu, ura eta gatz mineralak hobeto xurgatzeko. Gainera, ez dituzte kutikulak, xurgapena errazteko.

Izerdi Gordinaren Osagaiak eta Sorrera

Izerdi Gordinaren Osagaiak

Izerdi gordinak ura eta gatz mineralak ditu.

Izerdi Gordinaren Sorrera

Sustraietako hodi zurkarretan sortzen da.

Izerdi Gordinaren Ibilbidea eta Funtzioa

Izerdi Gordinaren Ibilbidea

Izerdi gordina hostoetara heltzen da.

Funtzioa Betetzeko Beharrezko Ehuna

Hostoetako parenkima klorofilikoa da izerdi gordina behar duen ehuna, bere funtzioa betetzeko.

Parenkima Klorofilikoaren Zelulen Ezaugarriak

Zilindro formako zelulak dira, bata bestearen gainean jarrita daude, zilindro bat osatuz.

Preguntas frecuentes

Zer desberdintasun dago iratzearen eta goroldioaren egituran?

Iratzearen egitura kormo motakoa da eta sustraia, zurtoina eta hostoa dituen organoak ditu. Goroldioa talo motakoa da, eta bere atalak ez dira organotzat hartzen, ez daudelako zelula espezializatuz osatuta.

Nola ugaltzen dira iratzeak?

Iratzeek bi ugalketa mota dituzte. Asexualean, hostoen azpialdeko esporangioetan sortutako esporak haizeak barreiatzen ditu eta gametofitoa sortzen dute. Sexualean, zelula sexualek obozelula edo zigotoa sortzen dute ernalketaren ondoren.

Zer egiten du sustraiko epidermisak?

Ura eta gatz mineralak xurgatzen ditu. Epidermiseko zelula bakoitzak ile xurgatzaileak ditu, xurgapena hobetzeko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein motatakoa da iratzearen egitura begetatiboa?
2. Non sortzen dira iratzeen esporak ugalketa asexualean?
3. Zer xurgatzen du sustraiko epidermisak?
4. Non sortzen da izerdi gordina?
5. Zein ezaugarri dute hostoetako parenkima klorofilikoaren zelulek?
6. Zergatik behar dute iratzeek eta goroldioek ura ugalketa sexualean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.