Birusak, txertoak eta immunitatea: laburpena
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,76 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak birusen egitura, ugalketa-zikloak (litikoa eta lisogenikoa), gaixotasun infekziosoen transmisioa eta txertoen funtzionamendua aztertzen ditu. Halaber, HIESaren eraginez sortzen den immunoeskasia eta mikroorganismo oportunistek sor ditzaketen arriskuak azaltzen dira.
Puntos clave
- Birusak izaki azelularrak dira, material genetikoa (DNA edo RNA) dutenak eta zelula ostalarien barruan ugaltzen direnak.
- Birusek ez dute berezko metabolismorik; ostalariaren zelularen makineria erabiltzen dute.
- Ziklo litikoan birusak zelula ostalaria lisiatzen du; ziklo lisogenikoan birusaren DNA ostalariaren DNAn integratzen da.
- Antibiotikoak ez dira eraginkorrak birusek eragindako gaixotasunen aurka, birusak ez baitira antibiotikoekiko sentikorrak.
- Gaixotasun infekzioso bat mikroorganismo patogenoek eragiten du eta zuzenean edo zeharka transmiti daiteke.
- Txertoak immunitate-sistema aktibatzen du antigenoen aurkako antigorputzak sortzeko; HIESak T linfozitoei eraso eta immunoeskasia eragiten du.
- Mikroorganismo oportunistak defentsa immunitarioak urriak direnean infekzioak eragin ditzaketen mikroorganismoak dira.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Nola ugaltzen dira? Erabili marrazkiak azaltzeko.Birusak izaki azelularrak dira, material genetikoa dutenak eta zelula bizidunen barruan ugaltzeko gai direnak.Zelularen barneko parasitoak dira, ez dutelako berezko metabolismorik. Beraz, parasitatzen duten zelularena erabiltzen dute. Ez dira zelula bizidunez kanpo ugaltzeko gai, baina batzuek funtzio hori betetzeko entzimak dituzte.Osaerari dagokionez, beren material genetikoa DNA edo RNA da, eta ezin dira biak birus berean egon. Birusek gaixotasun bat eragin badute, antibiotikoekin tratatu behar da? Ez da egokia antibiotikoak erabiltzea birusek eragindako gaixotasunak tratatzeko, birusak ez baitira antibiotikoen efektuekiko sentikorrak. Egia da birus guztiek gaixotasunak eragiten dituztela gizakietan? Bada birus erabilgarririk garapen bioteknologikorako? Birus guztiak ez dira gizakien patogenoak. Badira landareenak eta baita bakterioenak ere. Eta badira birus batzuk bioteknologian, ingeniaritza genetikoan, terapia genikoan eta abarretan erabilgarriak direnak. // Egin ezazu birus baten egituraren eskema bat, eta adieraz ezazu zein den birusaren osagaietariko bakoitza. Nola ugaltzen dira birusak, haien osagaiek ez badute inolako jarduera metabolikorik? Adibidez birus helikoidal bat. Berezko metabolismorik ez dutenez, parasitatzen duten zelularena erabiltzen dute. Ez dira zelula bizidunez kanpo ugaltzeko gai, baina batzuek funtzio hori betetzeko entzimak dituzte. Birusak infektatuta dagoen zelula ostalariaren barnean ugaltzen dira beti, haren makineria erabiltzen dutelako birion berriak sortzeko. Horretarako, bi modutara ugaldu daitezke birusak: Ziklo litikoaren bitartez: birusak zelula infektatzen du, ugaldu egiten da eta ostalaria lisiatzen du. Birus hauei birulento esaten zaie eta zikloa, orokorrean, bakteriofagoen eta animalia-birusen ugalketa zikloa da. Ziklo lisogenikoaren bitartez: zenbait birusek, inbaditzean, ez dute zuzenean zelula suntsitzen. Horren ordez, birusaren DNA zelula ostalariaren DNAn integratzen da, harekin bikoizteko eta hainbat belaunaldiz transmititzeko.Ziklo hau duten birusen artean, erretrobirusak ditugu. Gripearen aurkako urteko txertoak ez dira izaten erabat eraginkorrak.
Zergatik ez dira hain eraginkorrak, kontuan izanik beste txerto batzuk guztiz eraginkorrak direla? Gripea eragiten duten birusak, beste birus batzuek bezala, gaitasun handia du urte batetik bestera bere gainazaleko antigenoak aldatzeko eta horregatik agertzen dira urtero gripearen andui berriak. Aurreko txertoak ez dira erabat eraginkorrak haren aurka, eta horregatik txerto eguneratuak hartu behar dira. // Adierazi zer den gaixotasun infekzioso bat eta nola transmiti daitekeen gizakien artean. Gaixotasun infekziosoak mikroorganismo patogenoek eragiten dituzten gaitzak dira, banako gaixotuengandik banako osasuntsuengana transmiti daitezkeenak. Mikroorganismo patogeno bat organismo osasuntsu batean sartzen da infekzio baten bidez, eta horri kutsatzea deritzo. 2 modutara gerta daiteke: zuzenean eta zeharka. Adierazi zer den txerto bat eta nola eragiten duen immunitate-
Sisteman .Txertoa antigeno bat da, immunitate-sisteman T eta B linfozitoetan era makrofagoetan birus indargetuak edo bakterioak hilak edo inaktibatuak sartzeak alerta-efektua eragiten dutenak. Nola liteke haur bati emandako txerto batek haurra babestea jaio aurretik?.Haurdunak txertoari erantzunez sortzen dituen antigorputzak fetuarengana iristen dira karenean zehar eta horrela, gaixotasunetik babestuko dute. // Zein ehun motari eragiten dio birus horrek gizakietan? Infekzioak zergatik eragiten du immunoeskasia? HIESaren birusa globulu zuri espezifikoak diren T zelula edo T linfozitoen gainazalari atxikitzen zaie. Infekzioa handitzen den neurrian, T zelula gehiago daude infektatuta eta, horren ondorioz, immunitate-sistemak gero etab erantzun ahulagoa du. Immunoeskasia immunitate sistemaren egoera patolologiko bat da, aurretik aipatutakoa, hain zuzen, eta egoera horretan dagoen organismoa babesik gabe gerazen da, infekzioei aurre egiteko ahulduta.Askotan, HIES-ak jotako gaixoak mikroorganismo oportunistek eragindako gaixotasunengatik hiltzen dira. Azaldu ezazu, labur, zer den mikroorganismo oportunista eta zergatik gerta daitekeen gaixoak hiltzea infekzio horien eraginez. Mikroorganismo oportunistak (bakterioak, birusak, onddoak…) patogenoak izan ohi ez diren mikroorganismoak dira, baina infekzio bat eragin dezaketenak ostalariaren defentsak urriak direnean, hau da, immunoeskasia duten banakoengan.
Preguntas frecuentes
Zergatik ez dira antibiotikoak eraginkorrak birusen aurka?
Birusak ez dira antibiotikoen efektuekiko sentikorrak, eta, beraz, antibiotikoak ez dira egokiak birusek eragindako gaixotasunak tratatzeko.
Zer da ziklo litikoa eta zer ziklo lisogenikoa?
Ziklo litikoan birusak zelula ugaldu eta lisiatu egiten du. Ziklo lisogenikoan, berriz, birusaren DNA ostalariaren DNAn integratzen da eta hainbat belaunaldiz transmititzen da.
Zergatik dira urteroko gripe-txertoak ez oso eraginkorrak?
Gripe-birusak urtetik urtera gainazaleko antigenoak aldatzen ditu, eta horregatik txerto eguneratuak behar dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.