Turismoa: definizioa, mota nagusiak eta bilakaera Espainian

GeografíaActualizado el 3,54 KB

Resumen

Dokumentuak turismoaren definizioa eta motak azaltzen ditu, eta Espainian 1960tik gaur arteko bilakaera laburtzen du. Hazkunde-, krisi- eta eredu berriaren garaiak bereizten ditu, eragileekin eta helburuekin batera.

Puntos clave

  • Turismoa urtebete baino gutxiagoko bidaia da, ohiko bizilekutik kanpo egiten dena; gaua igaro eta 24 ordutik gora irauten badu, turistikotzat hartzen da.
  • Turismo motak: hartzailea (atzerritik etorrita), barnekoa (herrialde barruan) eta igorlea (herrialdetik kanpora).
  • Espainia hirugarren da turista kopuruan eta bigarrena diru-sarreretan.
  • 1960tik aurrera turismoa izugarri hazi zen, klase ertainaren hazkundearen, ordaindutako oporren eta garraioaren aurrerapenen eraginez.
  • 1975-1985 bitartean krisi egon zen: krisi ekonomikoa, petrolio prezioaren gorakada eta helmuga lehiakorren agerpena.
  • 1985etik aurrera turismo eredu berri baterako birmoldaketa hasi zen, helburu nagusia eskaria kontrolatzea eta gasta-ahalmen handiagoko turistak erakartzea da.

Ponte a prueba

Turismoa: Definizioa eta Mota Nagusiak

Jendeak aisiagatik, negozioengatik eta beste edozein arrazoiengatik bere ohiko bizilekuetatik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia da turismoa. Leku batean gaua igaro eta bere egonaldiak 24 ordutik gora irauten badu, turistikotzat hartzen da.

Turismo Motak

  • Hartzailea: Atzerritik heldutakoak.
  • Barnekoa: Herrialde barruan egiten dena.
  • Igorlea: Herrialdetik kanpora egiten dena.

Espainia turismo potentzia handia da. Hirugarren postuan dago turista kopuruari dagokionez, eta bigarrena diru-sarrerei dagokienez.

Turismoaren Hazkundea eta Krisialdiak

Turismoaren Hazkundea (1960-1975)

Turismoa eskasa zen 1960ko hamarkadara bitartean. 1960ko hamarkadaz geroztik, izugarri hazi zen. Honen eragileak:

Kanpo Eragileak

  • Klase ertainaren hazkundea: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, klase ertaina hazi zen eta langileek aisiaz gozatzeko denbora eta diru nahikoa izan zuten. Horretarako funtsezkoa izan zen ordaindutako oporrak orokortzea eta emakumea lan-merkatuan sartzea.
  • Garraioaren aurrerapenak: Hegazkina merkaturatu zen, trenbide eta errepide sareak hobetu ziren eta automobilaren erabilera orokortu zen.

Barne Eragileak

  • Europako bezeroengandik hurbil egotea.
  • Uda bero eta lehorrak, eta hondartza bikainak.
  • Kultura-baliabideak: Arkeologia-aztarnategiak, hiri historikoak, monumentuak, tradizioak, folklorea, gastronomia.
  • Kostu baxuak: Peseta debaluatu izanaren ondorioz.
  • Azpiegiturak eta zerbitzu egokiak: Hotel-instalazioak eta ostalaritza-zerbitzuak.
  • Estatu politikak: Nazioarteko harremanak normaldu eta azpiegiturak eraiki ziren, turismo-helmuga gisa saltzeko propaganda handia egin zen, industrializazioa finkatzeko eta merkataritza defizita orekatzeko.

Turismoaren Krisialdia (1975-1985)

1975etik 1985era bitartean turismoa krisi batean egon zen. Eragile nagusiak:

  • Mundu osoko krisi ekonomikoa eta petrolioaren prezioaren gorakada.
  • Inflazioak eta soldatek gora egitearen ondorioz, prezioak igo ziren, baina kalitatea ez.
  • Turismoa ez zegoen eskarira egokituta: gero eta turista mota gehiago (gazteak, erretiratuak) etortzen ziren urtearen joanean.
  • Helmuga batzuk hondatzen ari ziren.
  • Helmuga lehiakorren agerpena.

Turismo Eredu Berri baterako Birmoldaketa

Ekonomia-krisialdietan izan ezik (1990eko hamarkada hasierako krisian, 2008-2013ko finantza krisian eta 2020ko COVID-19aren pandemian), turismoaren erritmoak goranzko joerari eutsi dio 1985az geroztik.

Birmoldaketaren Eragileak

  • Espainia Europar Batasunean sartu izana eta turismoan gastu handiagoa egiten duten urrutiko merkatuetako bisitari kopuruaren gorakada, aireko konektagarritasuna hobetzearen ondorioz.
  • Eragile demografikoak, hala nola bizi-itxaropena luzatzea.

Turismo Eredu Berriaren Helburuak

  • Eskaria ugariegia ez izatea.
  • Erosteko ahalmen handiagoa duten turistak erakartzea, kopuru txikiagoa konpentsatzeko.
  • Turismoa denboran eta espazioan banatzea, ez bakarrik eguzkia eta hondartza dauden tokietara.
  • Administrazio publikoek turismoa sustatzea.

Turismo birmoldaketa hori oraindik ez da amaitu, eguzki eta hondartzako eredu masiboak nagusi izaten jarraitzen baitu.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz hasi zen turismoa Espainian hazten?

1960ko hamarkadatik aurrera hazi zen nabarmen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren hazi zen klase ertainaren eta garraioaren aurrerapenen eraginez.

Zein dira turismo mota nagusiak?

Hartzailea, atzerritik heldutakoak; barnekoa, herrialde barruan egiten dena; eta igorlea, herrialdetik kanpora egiten dena.

Zergatik egon zen krisian turismoa 1975etik 1985era?

Mundu osoko krisi ekonomikoa eta petrolioaren prezioaren gorakada, inflazioa, eskariari egokitu gabeko turismoa eta helmuga lehiakorren agerpena izan ziren eragile nagusiak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein turismo mota da herrialde barruan egiten dena?
2. Zein izan da turismoaren hazkunde-garaia Espainian?
3. Zein izan zen 1975-1985 bitarteko krisiaren eragile bat?
4. Zein eragilek hobetu zuen aireko konektagarritasuna eta urrutiko merkatuetako bisitariak ekarri zituen?
5. Zein da turismo eredu berriaren helburuetako bat?
6. Zein urtetatik aurrera turismoaren erritmoak goranzko joerari eutsi dio, krisi aldiak izan ezik?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.