Dokumentu honek Espainiako klima nagusiak deskribatzen ditu: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendiko klima eta Kanarietako klima. Klima bakoitzaren eremu geografikoa, prezipitazioen ezaugarriak eta tenperatura-ohiturak azaltzen dira. Ikasleak eremu bakoitzaren klima-ezaugarriak alderatzen ikasiko du.
Puntos clave
Espainian klima nagusiak: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa eta Kanarietakoa.
Klima ozeanikoa iparraldean dago (Penintsula iparraldea, Bizkaiko erlaitza, Galizia): prezipitazio ugariak eta erregularrak, neguan gehien.
Klima ozeanikoan euriak leun erortzen dira eta tenperatura-aldea txikia da.
Klima mediterraneoan prezipitazioak urriak eta irregularrak dira, ekaitz bortitzetan erortzen dira eta lurzorua asko higatzen da.
Mendiko klima 1000 m-tik gorako inguruetan dago: prezipitazio ugari, uda freskoak, negu hotzak eta elur-prezipitazio ugariak.
Kanarietako klima epela da urte osoan; goi lurretan tenperatura jaitsi egiten da.
Espainiako klimak: Espainian klima ugari daude. Nagusiak honexek: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendiko klima eta kanarietako klima. *Klima ozeanikoak: Penintsula iparraldea hartzen du, Bizkaiko erlaitza eta Galicia. Prezipitazioak ugariak dira eta erregularrak. Prezipitazio gehien neguan egiten du, eta gutxien, udan, Azoreetako antizikloia dagoelako. Udan gehienez, bi hilabete lehor egon daitezke. Euriak leun erortzen dira, beraz, ura errazago iragazten da lurrazalean. Tenperaturak leunak dira, eta tenperatura bitarte txikia, baina kostaldean uda freskoak eta negu moderatuak; eta barrualdean neguko tenperatura hotzagoa da. *Klima mediterraneoa: Klima ozeanikoaren hegoaldean hasita, Penintsula, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla hartzen ditu. Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira. Prezipitazioak ekaitz bortitzen itxuran erortzen dira eta hegaletan baso soiltzeak oso ugariak direnez, lurzorua asko higatzen da. Tenperatura asko aldatzen da lekuaren arabera: itsaso aldean, prezipitazioak urriak dira. Tenperaturak gora egiten du iparraldetik hegoaldera, uda beroak eta negu leunak ditu, itsasoaren eragina dela eta. Kontinentala eragiten duen mediterraneoan, prezipitazioak ez ugariak ez urriak izaten dira. Ebroren sakonunean urriagoak dira, barrualdean baino. Tenperatura bitarte txikiak dituzte. Ipar mesetan, uda freskoak eta negu hotzak. Hego mesetan, ebron, uda beroak eta negu hotzak. Extr. Eta Andaluz. Uda oso beroak eta negu moderatuak. Mediterraneo lehorran, prezipitazioak oso urriak dira. Tenperaturak, kostaldean urteko batazbestekoa 17-18 eta negu oso leunak. Barrualdean, 17tik beherakoa eta negu moderatuak. *Mendiko klima: 1000m-tik gorako altitudea duten inguruetan dago. Prezipitazioak ugariak dira. Tenperaturei erreparatuz, urteko bataz bestekoa txikia da, uda freskoak eta negu hotzak.Eraginez, ugariak dira elur erako prezipitazioak. *Kanarietako klima: Hegoaldeko muturrean daude. Tenperatura leunak neguan eta udan izaten dituzte. Prezipitazioak oso urriak dira behe lurretan, goi lurretan ordea, gehiago dira. Tenperaturak epelak dira urte osoan, behe inguruetan, hilabete guztietan 17 gorakoak eta goi inguruetan, tenperaturak jaitsi egiten dira.