Tributu Prozeduraren Arau Orokorrak eta Kaduzitatea
1. Tributu Jardueraren Prozedurari Buruzko Arau Amankomunak
II. Kapituluan arau orokorrak jasotzen dira, prozedura guztiei aplikatzen zaizkienak. 97. artikuluaren arabera, tributuak aplikatzeko prozedurak tributuen araudia jarraituko du, eta prozedura administratiboko arauak ordezkatzaileak izango dira, printzipioz. Hala ere, jarduera eta aplikazioaren inguruko arauak TLOak (Tributuen Lege Orokorra) jasotzen duena jarraitu beharko dute, eta gero ezartzen du supletorioki aplikatuko duela 30/92 Legea, hutsuneen faltan.
107. artikuluak zuzenbide administratiboko araudia bereganatzen du. 1. puntuak ezartzen du Administrazioak espresuki erabakitzeko obligazioa duela, zehazki tributu aplikazioaren prozeduretan. Baita ere, ebazpen hori jakinarazteko obligazioa dauka.
2. paragrafoan salbuespen batzuk ezartzen dira: adibidez, ez da beharrezkoa ebazpenik egitea kaduzitatea gertatzen denean. 3. epigrafeak egintza administratiboa motibatzea galdatzen du egitatezko eta zuzenbidezko arrazoiekin.
A) Kaduzitatea Tributu Zuzenbidean
Tributuen Lege Orokorraren 104. artikuluak dio kaduzitatea gertatzen dela prozedura bukatzen denean Administrazioaren ez egiteagatik. Oinarritzen da Administrazioak espresuki erabakitzeko duen betebeharrean eta segurtasun juridikoaren printzipioan, honela prozedurak mugarik gabe gelditzea baztertuz, erabakirik gabe.
Artikuluak bi irizpide orokor ezartzen ditu:
- Behartzen du prozedura bakoitzaren araudiak biltzea erabakitzeko epeak eta obligazio hau ez betetzearen ondorioak.
- Bere araudia subsidiarioa da. Prozedura zehatzak ez badu eraentza berezirik, aplikatzen da.
104.1 Artikuluaren Irismenak
104.1 artikuluak adierazten du prozeduraren iraupena gehienez 6 hilabetekoa izango dela, ebazpena jakinarazteko. Lehenago, Administrazioak erabakia berandu hartzen zuenean 3 hilabetekoa jartzen zuen. Gaur egun, jakinarazpenaren epea hartzen da, tranpa egin ez dadin.
Printzipioz, jakinarazpena egiteko epea prozedura bakoitzak arautzen duena da, baina, esan bezala, ezin du 6 hiletako epea gainditu, bi kasutan izan ezik:
- Lege baten arauak edo arau komunitario batek epe luzeagoa ezartzen badute.
Ez du erregelamenduak balio.
Epearen Zenbaketa
Epea zenbatzen da:
- Prozedurako hasierako akordioa jakinarazi zen unetik, ofizioz hasi bazen.
- Subjektuak eskatuta hasi bazen prozedura, agiria erregistro eskudunean sartu zen unetik. Prozedura gehienak guk eskatutakoan hasten da.
Salbuespenak Kaduzitatean
Artikuluak orokorrean kaduzitatea gertatzen dela dio, baina badaude salbuespen batzuk:
- a) Kaduzitatea ez da aplikatzen premiamendu prozeduran (gauzak enbargatzean).
- b) Prozedura ikuskatzaileetan (15. artikuluan). Gaur egun Auzitegi Gorenaren pleito gehienak honen inguruan daude.
- c) Bilera administratiboko errekurtsoetan.
Horregatik, kaduzitatea gertatzen da:
- Kudeaketa prozeduretan.
- Prozedura zehatzaileetan.
- Berrikuspen prozedura berezietan.
Kasu hauetan epea igarota eta Administrazioak erabaki gabe, kaduzitatea gertatzen da. Baina 4. epigrafeak zehazten du kaduzitatea bakarrik gertatzen dela ofizioz hasitako prozeduretan subjektuarentzako kaltegarriak baldin badira.
Beste kasuetan, epe barruan ez bada erantzuten, isiltasun negatiboa gertatzen da. Bestalde, prozedura subjektuaren ekimenez hasi bazen, 104.3 artikuluaren arabera baiezko isiltasuna gertatzen da, Konstituzioaren 29. artikuluko eskaeretan eta errekurtsoetan izan ezik.
Kaduzitatearen Ondorioak
Kaduzitatearen ondorioak 5. epigrafean daude:
- Prozedura bukatzen da, baina honek ez du suposatzen eskubidea preskribatzen denik, nahiz eta kadukatutako prozedurak ez geldiarazi preskripzioa.
- Gainera, berriz ere beste prozedura bat hasi ahal da. Kasu honetan baliozkoak dira kadukatutako prozeduran lortutako frogak eta agiriak.
Salbuespen garrantzitsua da: zehapenetan ezin da berriz prozedura hasi, 214. artikuluaren arabera.
B) Froga Tributu Zuzenbidean
105-108 artikuluak printzipio orokorra ezartzen dute: eskubidea nahi duenak errekonozitzea frogatu behar duela. Aplikatzen dira tributu lege orokorrean bildutako berezitasunekin Kode Zibilean eta jurisdikzio zibileko legean bildutako frogak eta hauek baloratzeko moduak. Hori dio tributu lege orokorraren 106. artikuluak.
Printzipioz, zein froga eta nola baloratzen diren lege hauek zehaztuko dute, legeak aurkakoa ezarri ezean. Berezitasun hauen artean, adibidez, TLOren 106.3 artikuluak dio fakturak lehentasuna duela frogatzeko atxikipenak eta gastuak.
Dokumentu Publikoak eta Diligentziak
107.1 artikuluak dio tributuen prozeduretako jardueretan egindako agiriak dokumentu publikoak direla. Bertan bildutako egitateak frogatutzat ulertuko dira. Hala ere, aurkako frogak onartzen dira.
Ikuskapena egiten denean, diligentzia egiten da; papera, era hortik bestera ezin da egin 6 hilabeteko epean. Diligentzia horretan jasotzen dena haustera behartzen zaituzte. Diligentzietan onartutako egitatek eta bere adierazpenak egiten direla presumitzen da eta soilik zuzendu ahalko ditu, frogatzen badu egitatezko okerra izan zuela. Presuntzioa da horiek egiazko direla, eta soilik zuzendu ahalko da egitatezko okerra badago.
Presuntzioak eta Lotura
108. artikuluak dio legeak kontrakorik adierazten ez badu, iuris tantum izango direla presuntzioak. Presuntzioa ez bada legezkoa, lotu behar dira frogatutako egitateak eta presumitzen diren egitateak.
108.3 epigrafeak Administrazioaren alde presuntzio bat ezartzen du: presumitzen da gauza edo eskubide baten titularra dela erregistro fiskal batean edo beste erregistro publiko batean horrela agertzen dena. Hala ere, onartzen da kontrako froga.
Jurisprudentziak adierazi du, erregistro fiskalak (adibidez, katastroak) eta beste orokor batek (adibidez, jabetza erregistroa) ez badute koinziditzen, azken honek duela lehentasuna.
108.4 artikuluak dio adierazpenak egiten dituena lotuta gelditzen dela berak adierazitako egitateetara.