Klonazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 30,65 KB

1. 7 GAI honetan zer ikusi dugu pertsona orok duela jaiotzaz?
 Duintasuna
 Giza-eskubideak: askatasuna osotasun fisiko eta psikikorako eskubidea, bizitzeko
eskubidea, etab.
 Identitate eskubidea: norbere egiaren arabera bizitza aurrera eramateko eskubidea,
hau da, ez da bakarrik pasaportea izatea, baizik eta “ni naizena” garatzeko eskubidea
izatea.

2. Oinarrizko eskubideak oso garrantzitsuak dira eta haien babesa oso zabala. Mugaren bat
dute? Zein bi egoeratan sortzen zaizkigu arazoak?
Bai, muga bakarra: oinarrizko eskubide horien egikaritzak (ejecución) beste pertsona baten
oinarrizko eskubideekin talka egitea. Adibidez, ezin zaio pertsona bati bihotza kendu zuk behar
duzulako; beste pertsona horrek eskubideak baititu.
ADN-A ETA GIZA GENOMA, ZUZENBIDEA ETA ETIKAREN IKUSPEGITIK.
3. ADNaren auzi etiko eta juridikoek informazioarekin dute zerikusia, zein zentzutan?
ADNaren auziek informazioarekin dute zerikusia.
Helburu ezberdinekin potentzialki (eskura dugun zientzia eta teknologiaren arabera):
 Irakurri daitekeen informazioa.
 Eraldatu daitekeen informazioa.
4. Zuzenbidearen ikuspegitik, arreta berdina ematen zaie “informazio genetikoari”
(orokorrean) eta “pertsona bati dagokion informazio genetikoari”?
Ez. Pertsona bati dagokion informazio genetikoa datu pertsonala da, datu horiei esker
pertsona hori identifikatu daitekeelako. Bere identitatearen alderdiren bat ukitzen duen
informazio oro (identitate fisikoa, fisiologikoa, ekonomikoa, kulturala) babestuta egon behar
da, baina nola babesten ditu legeak datu pertsonalak? Fitxategiak arautzen ditu erregistroa
eginez. Fitxategia datu pertsonalen disko, karpeta edo unitatea da zeinetan datuak metatzen
diren.
Legeak eskatu dezake pertsona baten datu pertsonalak hartzea edo erabiltzea. Adibidez, ume
jaioberria derrigorrez erregistratu behar duzu gizarteak eskatuta. Bestalde, pertsonen
baimenak behar diren fitxategi arruntak daude, adostasun dokumentuak deritzenak. Datuak
eskatzen dizkigutenean “Acepto condiciones y términos” kasila agertzen da azalpen pdf
batekin, hori ulertu behar dugu onartu aurretik.
Informazio genetikoak beste datuek ematen ez duten informazioa ematen du. Iragartzeko
gaitasuna du (etorkizuneko gaixotasun bat iragarriz) eta senitarte biologikoen informazio

46
genetikoarekin lotu daiteke bertikalki edo horizontalki. Horregatik, datu genetikoak eskatzeko
adostasun informatua eskatu behar da, edota epaile baten agindua eskatzea da.
Bestalde, informazio genetiko orokorra bada, despertsonalizatuta dagoela ulertu daiteke. Kasu
horretan, datuak gorde behar dira ere baina ez da hartzen hainbesteko lanik ez direlako datu
pertsonalak.
5. Zein dira ADNak etiko eta juridikoki sortzen dituen arazoak sailkatzeko deskribatu diren 3
multzoak?
Alde batetik, lortu daitekeen informazioak sor ditzakeen arazoak daude. Identifikatzeko soilik
nahiko informazioa izateak ere arazo handiak sor ditzake. Beste alde batetik, informazio
horretatik abiatuta har daitezkeen erabakiek arazo are larriagoak sor ditzakete. Eta azkenik,
lortutako informazioaren egin daitezkeen eraldaketek ere arazo handiak sor ditzakete.
ADN AZTARNAK ETA BIOMETRIA BIDEZKO IDENTIFIKAZIO SISTEMAK
6. Identifikaziorako (bereziki identifikazio sistema bat sortzeko) baliagarria izan daitekeen
informazio biometrikoak, zein ezaugarri izan behar ditu?
Informazio biometriko horrek unibertsala izan behar du, eta norbanako horrekiko banakakoa
eta bereizgarria. Gainera, iraunkorra izan behar du, ez epe laburrekoa, eta pertsonari atxikituta
egon behar da informazio hori. Azken ezaugarria, norbanakoak informazio horren gaineko
kontrolik ez izatea da.
7. Dermatoglifoetatik jasotzen diren datu biometrikoak zer dira, estatikoak edo dinamikoak?
Dermatoglifoak esku eta oinetan agertzen diren irudiak dira, larruazaleko marrek sortuak
(hatz-aztarnak barne). Eta dermatogrfigoen zehaztasunak datu biometriko estatikoak dira.
Izan ere, estatikoa esaten da hatz-aztarnen neurriak ez direlako bizitzan zehar aldatzen. Gerta
daiteke eskua erretzea eta hatz-aztarnaren parte bat galtzea, baina neurriak (kurben arteko
distantzia e.A) ez dira inoiz aldatuko.
8. Pertsona bat identifikatzea legala da, pertsonak identifikazio hori baimentzen ez duenean?
Pertsona guztiek oinarrizko eskubideak dituzte, hala nola, osotasun fisikorako eskubidea,
norbere buruaren aurka ez deklaratzekoa eta norbere datuen erabilpena kontrolatzekoa. Soilik
identifika daiteke persona bat berak nahi ez duenean, ikerketa kriminal batean. Hala ere,
ikerketa kriminala justifikatuta egon behar da, epaile batek erabaki behar du.
9. Delitu bat egin den lekuan pertsona baten aztarna biologiko bat topako bagenu, analisi
batek norena den esango liguke?
Ez beti, hau da, pertsona horren informazioa datu base batean badaude orduan bai lortu
daiteke pertsonaren identifikazioa, baina, aldiz, pertsona horren informazioa ez badago datu
base hortan, ezinezkoa litzateke.

47
10. Pertsonaren baimenik gabe aitatasun edo amatasun proba bat egin daiteke? Legearen
arabera, pertsona batek bere jatorri biologikoa ezagutzeko eskubidea du?
Ez, pertsonen baimenik gabe ezin da egin. Hala ere, pertsona bati aitatasun edo amatasun
froga egitea eskatzen bazaio eta honek ezezkoa ematen badu, aitatasuna edo amatasuna
ebatzi dakioke, hau da, bere aurkako frogatzat har daiteke. Kontu honek eraso sexualen
kasuetan arazoak sortzen ditu.
Printzipioz, pertsona batek bere jatorri biologikoa eta datu genetikoak ezagutzeko eskubidea
dauka, baina beste eskubide batzuekin gatazka sor daiteke, adibidez, medikuak gorde behar
duela informazio hori, edo ustekabeko aurkikuntzak (batzuk ezatseginak) egon daitezkeela.
11. Identifikazioa aitzakia dela, ADN aztarnaz aparteko informaziorik lortu genezake epaileak
baimendu duen ADN-aztarnaren analisi bat egiterakoan?
Ez. DNA aztarnen erabiltzea oso mugatua dago, ezin dugu bestelako informaziorik atera
lortutako DNA laginetatik. Soilik pertsonaren sexua eta identifikaziorako beharrezkoa den
informazioa lor dezakegu, soilik erabiliko da behar den DNAaren partea.
12. Guztiz fidagarria da ADN aztarnen emaitza?
Legeak eskatzen du azterketa oso kalitate-maila altua izatea. Emaitza tolerantzia-tarte txiki bat
badu ere, nahiko fidagarri moduan kontsideratzen da. Dena den, DNA aztarna batek ez digu
gertatutakoa azaltzen; soilik esaten digu pertsona zehatz batek delitua egin deneko lekuan
egon dela.
13. ADN aztarnen bankuak sortu daitezke Espainian?
Soilik sor daiteke ikerketa kriinalaren helburuarekin. Jadanik helburu horretarako bankiak
sortuta daude Espainian. Beste herrialde batzuekin konparatuta, Espainian nahiko mugatuta
dago sar daitezkeen profil eta datuen kopurua.
14. Zeintzuk dira informazio biologikoan sustatutako identifikazio sistemen arrisku nagusiak?
 Gehiegizko zaintzaren arriskua, kasu askotan kolaterala; askatasun esparruaren
murrizketa. Adibidez: segurtasun kamerak dauden tokietan, grabaketak denbora jakin
baten ondoren borratu behar dira.
 Estigmatizazio eta diskriminazio arriskua. Adibidez: sistema batean gordeta dituzte
gaizkile baten ezaugarri fisikoak eta norbaitek pertsona horren antza daukala. Gerta
daiteke gaizkilea ez den pertsona hori atxilotzea, errakuntza batean. Arrisku mota
hauek beraz, berezkoak diren ezaugarriengatik edo identifikazio/enrolatze
akatsengatik sor daitezke.
 Identifikazio biologikoa absoluto bezala hartzeko arriskua, tolerantzia-ataria kontuan
hartu gabe.

48
15. Zein dira identifikaziorako informazio biologikoa biltzeak izan ditzakeen arriskuak? Klasean 3
arrisku ikusi ziren.
Informazio biologikoa biltzeak hiru ondorio nagusi izan ditzake. Alde batetik, gehiegizko
zaintzaren arriskua dago, pertsonen askatasun esparruaren murriztea eragiten duena, kasu
askotan era kolateral batean. Beste alde batetik, estigmatizazio eta diskriminazio arazoa sor
daiteke. Bestalde, identifikazio biologikoa absolutu moduan hartzeko arriskua dago,
tolerantzia-atari kontuan hartzen ez denean.
INFORMAZIO GENETIKOA LORTU ETA ERABILTZEA, ZUZENBIDEAREN
IKUSPUNTUTIK
16. Zer da izaera pertsonaleko datu bat?
Datu pertsonala da edozein informazio (zenbakizko informazioa, alfabetikoa, grafikoa,
fotografikoa, akustikoa edo bestelakoa), identifika daitekeen pertsona fisiko bati dagokiona.
17. Identifika daitekeen pertsona eta identifika ezin daitekeena: kontzeptu bi horiek azaldu
izaera pertsonaleko datuen babes-legeriari dagokionean.
Identifika daitekeen persona bat da identitate zehatza duena, identitate hori zuzenean edo
zeharka zehaztu daitekeelarik. Pertsona bat ez da identifikagarria izango, identifikatzeko
neurriz kanpoko lana egin eta denbora gehiegi behar deneko kasuetan.
18. Orokorrean, zer behar da izaera pertsonaleko datuen tratamendurako?
Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako behar dena, oinarrian, datuen titularraren
baimena da.
19. Izaera pertsonaleko datuen disoziazioa: esan zer den eta zenbat mota dauden.
Datu pertsonalen disoziazioa interesduna (datuen titularra) ez identifikatzeko egiten dena da.
Bi motatakoa izan daiteke:
- ERABATEKOA: datuak anonimoak bihurtzen dira ikerketaren puntu batetik aurrera,
ezin da atzera egin (hau da, ezingo da inoiz pertsona bat identifikatu).
- ALDI BATERAKOA: datuak kodetuta gordetzen dira; beraz, identifikagarriak izango
dira ikerketan zehar momentu batean.

20. Informazio genetikoa, izaera pertsonaleko datua al da? Zein kasutan?
Datu pertsonalen definizioaren arabera, datu pertsonala da edozein informazio (zenbakizko
informazioa, alfabetikoa, grafikoa, fotografikoa, akustikoa edo bestelakoa), identifika
daitekeen pertsona fisiko bati dagokiona. Hortaz, pertsona bati dagokionean, informazio
genetikoa datu pertsonala da.

49
21. Langile batek bere lana era egokian egiteko gaitasuna duen edo ez antzemateko, analisi
genetiko bat egin ahal zaio? Eta aseguru kontratu bat egiteko?
Kasu batzuetan, osasun azterketa baten barruan azterketa genetikoa egin daiteke, aurretik
egingo denaren gaineko informazioa emanda eta baimen informatua izanik. Baina, datu horien
gainean ezingo da inolako diskriminaziorik egin.
Egoera batzuetan, ogibide gogorretan, estres handikoak edo arma bat eraman behar dutenen
kasuan (militarrak adibidez) analisi genetikoa egin daiteke, baina aukera hau oso mugatuta
dago.
Datu genetikoen gaineko informazioa izatea, bizitza aseguru edo osasuN asegurua egiterakoan,
enpresa aseguratzailearentzat garrantzitsua da, gaixotzeko probabilitatea ezagutzeko. Kasu
horietan interesatzen zaie informazio genetikoa izatea gaixotasun konkretuen gainean, honen
inguruan estatu bakoitzak legedi bat dauka.
22. Zer da genoismoa?
Genoismoa, ezaugarri genetikoengatik egiten den diskriminazio genetikoa da, eta edozein
arlotan (lanean, eskolan, aseguruetan) jasan daiteke tratu ezberdin hori, pertsona berari
negatiboki eragiten diona.
23. Baheketa genetikoaren gainean, zer dio legeak?
Legezkoa da baheketa genetikoa, pertsonen edo haien ondorengoengan gaixotasun genetiko
bat hautemateko denean. Agintaritzak baimendu behar du, baina parte hartzaileei adostasun
informatua eskatuko zaie ere (banaka). Adin txikikoak balira, guraso edo tutoreei.
*Baheketaren helburua aurretiazko tratamendua da.
24. Hildakoen laginei azterketa genetikoak egin ahal zaizkie?
Hildakoen datuak babesten dira, haien “intimidadea, irudia eta izen ona” hil ondoren ere
babesten direlako. Baina propioki ez dago haien gaineko “datu pertsonalen babeserako
eskubide bat”. Eskubideak pertsona hiltzean desagertzen dira. Hemen baloreak babesten dira,
ez da eskubiderik.
Senitartekoek informazio hori ezagutzeko aukera dute haiei kalte larria saihesteko bada.
25. Analisi genetiko batetik lorturiko datuak, hirugarren bati esleitu al zaizkio? Zer behar da
horretarako?
Analisi genetiko batetik lorturiko datuak hirugarren bati esleitu ahal izateko, ezinbestekoa da
interesdunaren adostasun informatua izatea. Hala ere, bi kasu zehatzetan esleitu dakioke
hirugarren bati analisi genetikoetatik lorturiko informazioa: paziente baten tratamendurako
premiazkoa denean, edo epaile batek agintzen duenean.

HOBEKUNTZA GENETIKOA
EUGENESIA
26. Eugenesiaren ideia azaldu.
Eugenesia gizaien genetika hobetzeko zientzia aplikatua edo mugimendu bio-soziala da, giza
arraza hobetzeko helburua duena. Eugenesia hitza “ahaidetasun on” gisa itzuli daiteke.

50

27. Eugenesiaren ideia, modernoa da?
Ez, antzinatik dator. Gizakien hautaketa artifiziala, aditzera eman zen Antzinako Grezian, baina,
Francis Galtonek XIX. Mendean eugenesia bezala proposatu zuen eta ideia desberdinak
plazaratu zituen.
28. Eugenesia praktikak debekatuta al daude gaur egun? Arrazoitu zure erantzuna.
Praktikek duten helburuaren arabera burutu daitezke. Gizakiaren hobekuntza genetikoa
onartuta dagoen esparru bakarra osasungintza da. Kasu terapeutikoetan egin daitezte soilik,
gaixorik dauden pertsonetan. Borondatezko esterilizazioa legezkoa da, baita elbarriena (epaile
batek pertsonaren onerako dela esan ondoren), lehenengo 14 astetan abortoa baimentzen da
eta 22 asterarte enbriopatien kasuan, in vitro ernalketa, enbrioien hautatzea (bebe
medicamento)...
LAGUNDUTAKO UGALKETA TEKNIKAK
29. Lagundutako Ugalketari buruzko lege bi topatu ditut, bata 1988koa eta bestea 2006. Zein da
indarrean dagoena?
Gaur egun 2006ko legea dago indarrean. Lege honek lagundutako ugalketa teknikak eskeintzen
dizkio:
 Bikoterik gabeko emakume bati.
 Bikotekidea (gizona edo emakumea) duen emakume bati.
30. Lagundutako Ugalketa-teknikei sarbide izateko (Espainian), zer eskatzen zaie emakumeei?
Emakumeei haurdunaldia izateko osasun eta adin baten barruan egotea eskatzen zaie. Sarbide
eman dezakete bai bikoterik gabeko emakumeek zein bikotekidea dutenek (bikotekidea noski,
emakumea zein gizona izan daiteke).
31. Ordezkapenezko haurdunaldia, legezkoa da Espainian?
Ez da legezkoa (alokairuzko amak ez dira legezkoak). Ama-filiazioa erditzeak zehazten du. Amak
sistemari eman diezaioke eta sistemak erabakiko du zer egin haur horrekin
32. Espainiako legeriaren arabera, lagundutako ugalketarako gametoak ematea legezkoa da bai
gizonezko bai emakumezkoen kasuan? Eta enbrioiak ematea?
LUT gametoak ematea legezkoa da bai emakume zein gizonezkoen kasuan.
Gametoen eta aurre enbrioen dohaintza emaileren eta baimendutako zentroaren arteko
kontratu bat da. DOAKOA, FORMALA ETA ISILPEKOA. Fomala: Kontrolatzeko zenbat aldiz
ematen duten esperma.
33. Legearen arabera, zer behar du (gutxienez) enbrioi batek?
Enbrioi bat in vitro sortzen denean HALABEHARREZ LUT helburuekin izan behar da eta
gutxienez AMA bat izan behar du.

51

34. Semen-emaileei, zer eskatzen die legeriak?
Semen emileei legediak 18 urte baino gehiago, osasun egoera psiko-fisiko ona eta jardute
gaitasun osoa eskatzen die. Esaterako, gormutu batek, ezin du emaile izan.
35. Zein helburuekin egin daiteke Espainian enbrioien aukeraketa bat?
Soilik osasuna hobetzeko (gaixotasunak saiesteko) edo histokonpatibilitate enbrioia
aukeratzeko (hau da, histobateragarritasuna lortu nahi denean hirugarren batentzako xede
terapeutikoan).
36. Semen-emate edo enbrioi-emate baten ondorioz jaiotako umeek, eta dohaintza jaso duten
emakumeek, emaileen datuak eta nortasuna ezagutzeko eskubidea dute? Egoeraren batean
nortasuna ezagutu dezakete?
Jaiotako umeek (eta gameto edo enbrioak jaso dituzten emakumeek) eskubidea dute beren
kabuz edo beren legezko ordezkarien bidez emaileei buruzko informazio orokorra eskuratzeko,
haien nortasunari buruzkoak izan ezik.
Salbuespen gisa, seme edo alabaren bizitza zein osasuna benetako arriskuan dagoenean edo
prozedura lege penalen arabera egoki denean, emaileen nortasuna jakinaraztea egongo da.
Baina horretarako, jakinarazte horrek ezinbestekoa izan behar du arriskua sahiesteko edo
proposatutako lege helburua lortzeko. Jakinarazte hori mugatua izango da eta ez du berekin
ekarriko emaileen nortasuna publiko egitean ezein kasutan.
37. 14/ 2006 Legearen arabera, emaile batengandik jaiotako umeen kopurua mugatuta dago?
Emale batetik ezin dira 6 seme baina gehiago jaio endogamia arrikuagatik.
Espainian emaile beraren gametoez sortutako gehienezko seme alaba kopuru baimendua ez da
izango sei baina handiagoakoa. Zentruei dagokie muga ziurtatzea.
38. Senarra ugal-gaia emakumearen umetokian egon aurretik hiltzen bada, haren ugal-gaia
erabili daiteke?
Hildakoaren semena erabil daiteke baina hildakoa ez da haurraren aita izango.
Ugal-gaia emakumearen umetokian egon aurretik (oraindik emakumea haurdun ez
dagoenean), gizona hiltzen bada, printzipioz ez da aita izango.
Hala ere, aurreko 12 hilabetetan baimena ematen bada edo hiltzerakoan Lagundutako
Ugalketa Teknika prozesua hasita baldin badago, salbuespena egon daiteke.
39. Kriokontserbaturiko enbrioiei zein destino eman dakieke legearen arabera?
a) Emakumeak berak edo haren ezkontideak erabili ahalko ditu.
b) Dohaintza egin ahalko da ugalketarako.
c) Dohaintza egin ahalko da ikerkuntzarako
d) Haiek kontserbatzeari utzi ahalko zaio, beste erabilerarik eman gabe.

52

AHOLKU GENETIKOA
40. Zer da aholku genetikoa eta zein dira haren faseak.
Heredentziazko gaixotasun bat, gaixotasun genetiko edo kromosomiko bat dela eta, pertsona
bati honako INFORMAZIO hau ematean datzan prozesua da:
 Gaixotasunaren ondorioak.Gaixotasuna jasan edo kutsatzeko probabilitatea
 Gaixotasuna saihestu, hobetu edo arintzeko dauden baliabideak.
 Analisi genetiko hauetatik lortzen dan informazioa DATU PERTSONALA da. Oso
sentibera, gainera, osasunari dagozkion datua baita. Historia klinikoaren barruan
gordeko genuke.Nahiz eta berezitasun batzuk izan ditzakeen.
Aholku genetikoaren faseak hauek dira:
1) Analisi genetikoak egiteari buruzko aholku-ematea
2) Analisi genetikoak
3) Emaitzen berri ematea
4) Emaitzen ondorioz hartzen diren erabakiak

41. Proba genetikoak egiterakoan zer jaso behar da, zein informazio eman behar da?
- Analisi genetiko hauetatik lortzen den informazioa datu pertsonala da. Oso sentibera,
osasunari dagokion datua baita. Horregatik, baimen informatua eskatzen da.
- Eman beharreko informazioa:
- Analisien helburura
- Arriskuak
- Emaitzetan egon daitekeen akats ataria
- Ustekabeko informazioa lortzeko dagoen posibilitatea
- Hirugarrengoei informatzeko beharra egon daitekeela
- Jakin eta ez jakiteko eskubidea duela
42. Aholku genetikoaren barruan, zein azterketa mota egiten dira (4 mota ikusi ditugu).
Aholku genetikoaren barruan lau azterketa mota egiten dira: kontzepzio aurrekoa, inplantazio
aurrekoa, jaioaurrekoa eta jaio-ostekoa.
43. Aholku genetikoaren hirugarren fasea “analisien emaitzatik lortutako informazioa ematean
datza”. Zein dira legeak informazio hori emateari jarritako eskakizunak?
Informazio genetikoak iragartzeko gaitasuna duenez eta singularra denez, informazio berezia
da legearentzat. Horregatik, emaitzetan lortutako informazioa eman ahal izateko eskakizun
bereziak behar dira:
 Datuen titularrak emaitzak jakiteko edo ez jakiteko eskubidea du (kasu berezietan
medikuak informazio hori gorde dezake).
 Datu horiek ezin zaizkio titularra ez den beste pertsona bati eman, konfidentzialtasuna
mantendu egin behar da (kasu berezietan informazio hori hirugarren pertsona bati
eman ahal zaio).
 Ezagutza maila berezia duen profesionala soilik izango du informazio hori emateko
ahalmena.
 Pertsonari modu ulergarri, argi eta osatu batean eman behar zaio informazioa, nahiz
eta teknikoa izaten jarraitu.

53
 Laguntza eman ahal zaio zer egitearen inguruan (alde onak eta txarrak), baina bere
iritzi, ideologia eta erlijioan sartu gabe.

44. Aholku genetikoaren laugarren fasea: aholku jaso dutenen erabaki hartzea. Zein izan
daitezke erabakiak
a. Kontzepzio aurreko aholkuaren kasuan
b. Ezartze aurreko aholkuaren kasuan
c. Haurdunaldian zehar
d. Jaio ondorengo aholku genetikoaren kasuan
Sorkunde aurrekoak: gametoen ematea /enbrioen ematea edo EAD
 EAD enbrioien hautatzea
 Jaiotze aurrekoa: haurdunaldia etetea
 Jaiotza ondoren: jarraipena-bizi kalitate ona izaten jarraitu.
45. Aholku genetikoan parte hartzen duten profesionalen erantzukizun legala (zibila edo
penala), zein kasuetan eskatu daiteke?
- Aholkua emandako pertsonak jakintza nahikorik ez duenean
- Emandako aholkua egokia ez denean
- Emandako informazioa neutraltasunez eman ez denean, zeinak erabaki bat edo beste
hartzera bultzatu duen pazientea.
- Baimen informaturik gabe egin denean.
46. Zer dio LUT Legearen 12 artikuluak Ezartze aurreko analisiaren inguruan?
Lagundutako Ugalketa Teknikaren Legearen 12. Artikuluaren arabera, inplantazio aurreko
analisiak egin ahal izango dira:
 Ondorengotasunezko gaitz larriak, agerketa goiztiarrekoak eta jaio ondoren
sendabiderik ez dutenak hautemateko. Hautemate horren xedea gaitzak jo gabeko
aurre-enbrioiak hautatzea izango da, transferentzian haiek erabiltzeko.
 Aurre-enbrioiaren bideragarritasuna arriskuan jartzeko moduko beste alterazio batzuk
hautemateko.
 Inplantazioaren aurreko diagnostiko-teknikak aurreko zenbakian aipatu ez den beste
helburu baterako aplikatu nahi direnean, edo haiekin batera, in vitro aurre-enbrioien
histobateragarritasun antigenoak zehaztu nahi direnean hirugarren batzuentzako xede
terapeutikoekin, dagokion osasun-agintaritzaren berariazko baimena beharko du.

47. Zer dira wrongful life and wrongful birth ekintza judizialak?
Ezintasun nabarmen bat duen haurraren jaiotza eragotzi ez izanagatik jartzen den salaketari
deritzo wrongful birth. Normalean, gurasoek medikuari egozten diote (edo ospitaleari)
informazioa ezkutatu edo informazio okerra ematea, zeinari esker haurdunaldi bitartean edo
aurretik euren haurraren malformazioen berri izango zuten. Oro har, konpentsamendu
ekonomikoa eskatzen da.
Wrongful life gauza bera litzateke. Kasu honetan, ordea, haurra da salaketa jartzen duena.
48. Birsorkuntza helburuak dituen giza klonazioa, legezkoa da Espainian?
Ez.

54
49. Helburu terapeutikoak edo ikerkuntza helburuak dituen giza klonazioa (enbrioiena),
legezkoa da?
Espainiar estatuan bai. Europan ez.
50. Lerro germinalean (enbrioietan) terapia genikoa legezkoa da Lagundutako Ernalkuntza
Legearen aburuz, zein da, baina, praktikara eramateko dagoen oztopoa?
Lerro germinalean terapia genikoa egitea legezkoa da, baldin eta prozedura ez inbaditzaileak
erabiltzen badira. Hau ezinezkoa da betetzea, enbrioiaren zilbor hesteko ama zeluletatik
eratorri behar direlako. Oztopoa da gaur egun, oraindik, teknikoki ez dela lerro germinalean
terapia genikorik egitea lortu.
HELBURU TERAPEUTIKOAK ETA TERAPUAZ BESTEKOAK DITUEN ERALDAKETA
GENETIKOA. GIZA KLONAZIOA.
51. Gizakiei aplikaturiko klonazio teknika oro debekatuta dago?
EZ, ikerketa helburuarekin eginez gero legezkoa da. Hau da, klonazio terapeutikoa edo
obozitoen aktibazioa legala da: enbrioiak klonatzeko teknika baimendu da, zelula baten
nukleoa obulu huts batean txertatzean datza, klon bat osatuz eta ostean aktibatuz. Horrela, ez
da enbrioi bat izango, obulu aktibatu bat baizik (orduan, ikerkuntza helburuarekin sortu
daiteke).
52. Helburu terapeutikoekin giza-enbrioiak genetikoki eraldatzea, legezkoa da? Eta
terapeutikoak ez diren helburuekin?
Klonazio terapeutikoa edo obozitoen aktibazioa, enbrioiak klonatzeko teknika baimendu bat
da. Zelula baten nukleoa obulu huts batean txertatzean datza, hala klon bat sortuz eta
ondoren, aktibatuz. Horrela, ez da enbrioi bat izango, obulu aktibatu bat baizik. Modu
honetan, ikerkuntza helburuarekin sor daiteke.
BESTE HOBEKUNTZA BATZUK
53. Gizaki baten organo bat beste bati txertatzea (transplantea delakoa), legezkoa izan da
betidanik? Erraza izan zen historikoki praktika hau onartzea? Zein dira dagoeneko ebatzita
dauden eztabaidak? Eta ebazteko daudenak?
Ez, trasplanteak ez dira betidanik legezkoak izan. Lehen trasplantea egin zen arte (Bihotz
transplantea, Afrikan 1967an) gorpuak ukiezinak ziren. Hirurogeigarren hamarkadatik aurrera,
antzinako zenbait kontzeptu berriz hausnartu behar izan ziren trasplanteak onartzeko.
Dagoeneko ebatzita dauden eztabaidak:
 Gorputza, ukiezina (baita hildakoena ere)?
 Zein izango dira trasplantearen ondorioak hartzailearen osasunerako?
 Bizirik dauden pertsonen artean: emalearen eta hartzailearen AUTONOMIA eta
ADOSTASUN informatua, nola errespetatu?
 Adintxikikoak emale direnean, zer?
 Gorputzaren heriotza versus “Heriotza zerebrala”
 Gorputz atalak salerosi daitezke?
Ebazteko daudenak:
 Organoez aparte, ehunak ere txertatzen dira.

55
 Trasplanteak egiteko gaitasuna eta teknologia hedatu dira, orain problema: e z dagoela
behar haina organo eskura.
 Herrialde batzuetan ematen diren gehiegikeriak gure herrialdeetan ere dute eragina:
lapurretak, salerosketak... Zergatik? Hartzaileak herrialde aberatsetakoak izaten
direlako.

54. Xenotransplanteen etikotasuna ebazterakoan, zein dira aztertzen diren auziak?
a. Xenozoonosi arriskua
b. Transplantearen hartzailea betirako koarentenan egon behar izatea
c. Erabili litezkeen animaliak
Xenotransplantea organo eta ehunen eskariari erantzun emateko prestatuak daude, eta
genetikoki animaliak eraldatuta, badirudi errefusa arriskua txikiagotu egiten dela.
Hala ere, arazoak ageri dira, oraindik ere aztertzen ari direnak. Alde batetik,
inmunosupresoreak hobetuta ere, badirudi xenozoonosi arriskua dagoela. Gerta daiteke
hartzaileak betirako koarentenan egon behar izatea, isolatua, alegia. Ginera, prozedurarako
erabili beharko litzatekeen animalia erabakitzeak ere eztabaidak sortzen ditu, 6.Gaian ikusi den
bezala.
55. Zer dira onbideratze terapia edo medikamenduak? Zeintzuk dira legezkoak Espainian?
Onbideratze medikamenduak terapia genikoa, zelulen terapia edo ehunen terapiarako
medikamentuak dira (estatu espainiarreko medikamentuen agentziaren esanetan).
Medikamentu horiek salerosi daitezke, entsegu klinikoen bidez haien segurtasuna eta
eraginkortasuna probatu badira. Entsegu kliniko horiek V.Gaian ikusi ditugun eskabideak
jarraituz egin daitezke.
56. Inplante artifizialak, legeak onartzen ditu? Zein mugen barruan?
Orokorrean, inplante artifizialak osasungintza produktu bezala ikusten dira (protesiak eta
bestelakoak) eta legearen aurrean ez dute arazo berezirik sortzen. Entsegu klinikoak gaindituta,
erabilpena baimendu daiteke. Hala ere, burmuinean egindako inplanteek eta zorrozki helburu
terapeutikoa ez duten inplanteek arazoak sor ditzakete. Medikuntza estetikoa legala da; baina,
beste arlo batzuetan egindako eraldaketetarako ezin dira, ordea, anestesiak etab erabili.
57. Zer proposatzen du posthumanismo edo transhumanismoak?
Transhumanismo edo posthumanismoa kontzeptu fisiko bat da, mugimendu bat ere. Zientzia
eta teknologia berrien erabiltzearen aldekoa dena. Gizakiaren gaitasun fisiko eta psikikoak
hobetzeko belburua du, bai eta giza-kondizioaren beste alde batzuk hobetzeko ere: pairamena,
gaixotasuna, zahartzea edota hilkortasuna.
Transhumanismoa litzateke bere gaitasunetatik haratago joan den gizakia. Bere kondizioaren
mugak gainditu ostean, transhumanismoak posthumanismoa ekarriko luke.

Entradas relacionadas: