Tolestura-mendikateak: motak eta ezaugarriak Iberiar penintsulan
Resumen
Dokumentuak Iberiar penintsulako erliebe kontinentalaren unitate morfoestruktural nagusiak aztertzen ditu: zokaloak, antzinako mendiguneak, tolestura-mendikateak eta arro sedimentarioak. Tolestura-mendikateen eraketa, ezaugarriak eta bi motak (tarteko mendikateak eta mendikate alpetarrak) azaltzen dira, adibideekin.
Puntos clave
- Iberiar penintsulako unitate morfoestruktural nagusiak: zokaloak, antzinako mendiguneak, tolestura-mendikateak eta arro sedimentarioak.
- Tolestura-mendikateak Aro Tertziarioko Alpetar orogenian sortu ziren, Era Sekundarioko (Mesozoikoko) sedimentuetan oinarrituta.
- Material plastikoak (batez ere kareharriak) tolesten dira bultzada orogenikoen eraginez, eta gazteak direnez aldapa handiak dituzte.
- Tarteko mendikateak zokaloen ertzetan jaikitako materialetan eratzen dira; egitura saxoi mistoa dute (Iberiar sistema, Kantauriar mendikatearen ekialdea).
- Mendikate alpetarrak itsas fosa sakonetan jaikitako materialetan eratzen dira, antiklinalez eta sinklinalez osatutako egitura tolestuekin (Pirinioak, Mendikate Betikoak).
- Zokaloak Paleozoikoko lautadak dira, material gogorrekin (granitoa, arbela, kuartzita, eskistoak) osatuak.
Unitate morfoestrukturalak: motak
Iberiar penintsulan, erliebe kontinentaleko unitate morfoestruktural hanJiak daude:
zokaloak, antzinako mendiguneak, tolestura-mendikateak eta arro sedimentarioak edo sakonuneak.
a) Zokaloak Era Primarioan edo Paleozoikoan eratutako lautadak edo goi-lautadak dira, garai hartako orogenian sortutako mendikateak higadurak lautzearen ondorioz. Material paleozoikoak arroka silizeo oso gogorrak dira: granitoa, arbela, kuartzita eta eskistoak. Beste presio batzuen eraginik izaten ez badute, erliebe horizontalak izaten dira orokorrean (penilautadak), Iberiar penintsulako mendebaldean daudenak bezalakoak. Baina beste presio batzuen eragina badute, haien material zurrunak ez dira tolesten; aitzitik, hautsi egiten dira, eta bloke altxatuz (horst) eta hondoratuz (graben edo fosa tektonikoak) osatutako egitura germanikoa sortzen dute.
b) Antzinako mendiguneak (horst) Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, Alpetar orogeniaren presioak zokalo bateko bloke batean eragindako altxamendu berri baten ondorioz (gaztetzea). Beraz, haien materialak ere paleozoikoak dira. Gaur egun, mendigune horiek forma biribilak eta gailur lautuak dituzte, higadura-gainazal garaiak baitira. Iberiar penintsulan, antzinako mendiguneak dira Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantauriar mendikatea.
c)
Tolestura
Mendikateak Aro Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira, Era Sekundarioan edo Mesozoikoan itsasoak jaikitako sedimentuak oinarri hartuta eratuak. Material horiek, kareharriak funtsean, plastikoak dira; horregatik tolesten dira bultzada orogenikoen eraginez. Gaur egun, mendikate horiek aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte; izan ere, gazte samarrak direnez, higadurak ez ditu oraindik lautu.Tolestura-mendikateak bi motatakoak dira:
• Tarteko mendikateak itsasoak zokaloen ertzetan jaikitako materialak oinarri hartuta eratu dira. Bultzada orogenikoak gertatzen direnean, beheko zokalo zurruna hautsi egiten da, eta haren gainean jalkitako materialen estalki plastikoa, berriz, tolestu. Horrela, egitura saxoi mistoa eratzen da. Horren adibide dira, besteak beste, Iberiar sistema eta Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia.
• Mendikate alpetarrak itsas fosa luze eta sakonetan jaikitako materialak oinarri hartuta eratu dira. Bultzada orogenikoen eraginez, egitura tolestuak eratzen dituzte, eta horietan tontorrak (antiklinalak) eta haranak (sinklinalak) txandakatzen dira. Horren adibide dira, esaterako, Pirinioak eta Mendikate Betikoak.
d) Arro sedimentarioak edo sakonuneak Era Tertziarioan eratutako eremu hondoratuak dira; gero, buztinezko eta kareharrizko sedimentuekin bete ziren. Ondorengo orogeniek eragin ez zietenez, gaur egun egitura horizontalak dira (egitura aklinala) edo aldapatsuak (egitura monoklinala).
Arro sedimentarioak bi motatakoak dira:
• Zokalo-arroak Alpetar orogeniaren presioen eraginez zokalo baten bloke bat hondoratzeagatik eratutakoak dira (Iberiar goi-lautadako Dueroren, Tajoren eta Guadianaren sakonuneak).
• Arro edo sakonune prealpetarrak, mendikate alpetarren bi aldeetan kokatuak. Mendikateak altxatu ondorengo distentsioak eratutakoak dira (Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak).
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dira tolestura-mendikateak?
Aro Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira, Era Sekundarioko sedimentu plastikoetan oinarrituta. Bultzada orogenikoek tolestu dituzte, eta gaur egun aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte.
Zein dira tolestura-mendikateen bi motak?
Tarteko mendikateak, zokaloen ertzetan jaikitako materialetan eratuak, eta mendikate alpetarrak, itsas fosa sakonetan jaikitako materialetan eratuak. Lehenengoek egitura saxoi mistoa dute; bigarrenek, antiklinalez eta sinklinalez osatutako egitura tolestuak.
Zein dira Iberiar penintsulako tolestura-mendikate adibideak?
Tarteko mendikateen adibideak Iberiar sistema eta Kantauriar mendikatearen ekialdeko zatia dira. Mendikate alpetarren adibideak Pirinioak eta Mendikate Betikoak dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.