Espainiako biztanleria: banaketa, dentsitatea eta erregimen demografikoak
Resumen
Dokumentuak Espainiako biztanleria aztertzen du demografiaren ikuspegitik: iturriak, egitura demografikoa eta biztanleriaren banaketa espaziala. Gainera, mugimendu naturala eta hazkunde naturala azaltzen ditu, eta Espainiak izan dituen hiru erregimen demografikoak (zaharra, trantsizioa eta post-industriala) deskribatzen ditu.
Puntos clave
- Demografiak biztanleria kuantitatiboki aztertzen du zentsua, udal-errolda, erregistro zibila eta inkestak erabiliz.
- 2015ean Espainiako biztanleria 46,6 milioi pertsona zen eta dentsitatea 92,2 biztanle/km² zen.
- Hazkunde naturala jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko aldea da.
- Erregimen demografiko zaharrean jaiotza- eta heriotza-tasa oso altuak ziren XX. mendearen hasierara arte.
- Trantsizio demografikoak (1900-1975) jaiotza-tasaren jaitsiera motela eta heriotza-tasaren jaitsiera bortitza ekarri zituen, hazkunde natural handia sortuz.
- Erregimen post-industrialean garapen-faktore berriak (zerbitzu aurreratuak eta teknologia) agertu dira eta desorekak areagotu dira Madril, Ebroko eta Mediterraneoko ardatzetan.
ESPAINIAKO BIZTANLERIA
-Demografiak biztanleria kuantitatiboki aztertzen du . Horretarako, hainbat iturri erabiltzen
ditu: Zentsua; udal-errolda; erregistro zibila eta beste inkesta eta estatistikak .
-Egitura demografikoz oso adindua da, eta ekonomiaren ikuspegitik, jarduera-tasa igo egin da eta hirugarren sektorearen jarduerak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira.
Biztanleriaren Banaketa
Espainiako biztanleria 46,6 milioi pertsona zen 2015ean. Banaketa espaziala aztertzeko
biztanleria-dentsitateari erreparatzen zaio. Dentsitatea handituz joan da azken urte hauetan
eta 92,2 biztanle/km² heldu da 2015ean. Dentsitate handiko eremuak Madril, penintsulako
periferia, Balearrak, Kanariak eta Ceuta eta Melilla dira. Dentsitate txikiko eremuak
penintsularen barrualdea da. Biztanleriaren banaketa faktore batzuen bilakaeraren ondorioa :
A) Industria-urreko garaia: Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria eta, horregatik, dentsitate
handiko eremuak erliebe lau eta altitude txikikoak, klima epel eta berokoak, itsasotik edo
ibaietatik hurbilekoak ziren. Hau da: Levante, Atlantikoko haranak, penintsulako barrualdeko
ibai-haranak eta Balearrak.
B) Industrializazio-garaia:
XIX-1975 artean. Ekonomia industrial eta hiritarra finkatu zen eta naturarekin lotutako faktoreek indarra galdu zuten. Garrantzia hartu zuten Madril-ek eta
periferiako eskualdeek batzuetan hazkunde naturalagatik; eta beste batzuetan migrazioak
erakartzeagatik Asturias, Euskadi eta Katalunia esaterako. Barrualdeko eskualdetan dentsitate
txikiak jarraitu zuen.
C)Garai post-industriala : garapen-faktore berriak agertu dira: zerbitzu aurreratuak eta
teknologia. Askotan desorekak areagotu dira eta Madril, Ebroko eta Mediterraneoko ardatzak
gehiago kontzentratu dira.
Mugimendu naturala toki batean biztanleriak arrazoi naturalengatik izaten duen aldaketa da.
Jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko aldeak eragiten du hazkunde naturala edo begetatiboa.
Erregimen demografikoa
: Espainiako mugimendu natural horrek hiru etapa edo erregimen
demografiko izan ditu.
A) Erregimen demografiko zaharra:
XX.Mendearen hasierara arte. Fase honetan jaiotza-tasa zein heriotza-tasa oso altuak ziren. Jaiotza-tasari dagokionez, nekazaritza ekonomiaren oinarria zenez, gaztetatik seme-alabak hasten ziren lan egiten. Heriotza-tasa bere aldetik, altua eta gorabeheratsua zen, izan ere bizi-maila apala eta medikuntza eta osasun-baldintzak kaskarak ziren. Dieta eskasa eta desorekatuta zen, proteina faltagatik; gaixotasun infekziosoak erraz transmititzen ziren eta medikuntza eta higiene baldintzak oso atzeratuak zeuden.
B) Trantsizio demografikoa: 1900-1975. Beste mendebaldeko herrialdeekin konparatuta
beranduago hasi zen baina biziagoa eta laburragoa izan da. Erregimen honetan, jaiotza-tasa
emeki jaisten joan zen eta heriotza-tasa bortizki jaitsi zen, ondorioz hazkunde natural handia.
- 1900-1920 jaiotza-tasa borondatezko kontrolari ezker jaitsi zen, betiere sistema tradizionalak erabiliz. Eta heriotza-tasa nabarmen jaitsi zen, I Mundu Gerraren garaian ere. 1920ko hamarkadan, jaiotza-tasa suspertu zen. 1930-1956 jaiotza tasa nabarmen jaitsi zen: 1929ko krisia, II Errepublikako ezegonkortasun politikoa, Gerra Zibila eta gerraostean autarkia eta pobrezia zirela eta. 1956-1965 artean jaiotza tasa bizkortu zen eta gerraosteko baby boom atzeratua gertatuta zen behin autarkia eta blokeoa bukaturik. 1965-75 artean, familiaren tamaina txikiagotu zen eta bizimodu industrial eta hiritarra nagusitu zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da hazkunde naturala?
Hazkunde naturala edo begetatiboa jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko aldeak eragiten duen biztanleriaren aldaketa da. Arrazoi naturalengatik gertatzen da, ez migrazioengatik.
Zein hiru erregimen demografiko izan ditu Espainiak?
Erregimen demografiko zaharra (XX. mendearen hasierara arte), trantsizio demografikoa (1900-1975) eta garai post-industriala. Bakoitzak jaiotza- eta heriotza-tasen ezaugarri desberdinak ditu.
Zein eskualdetan dago dentsitate handiena Espainian?
Madril, penintsulako periferia, Balearrak, Kanariak eta Ceuta eta Melilla dira dentsitate handiko eremuak. Penintsularen barrualdea, berriz, dentsitate txikikoa da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.