Abeltzaintza eta arrantza: motak eta errentagarritasuna

GeografíaActualizado el 3,78 KB

Resumen

Dokumentuak abeltzaintzaren eta arrantzaren egungo egoera aztertzen du, bi jardueren mota nagusiak azalduz. Abeltzaintza sedentarioa, nomada eta transhumantea bereizten ditu, baita estentsiboa eta intentsiboa ere, eta herrialde garatuen eta garatzen ari direnen arteko aldeak aipatzen ditu. Arrantzaren atalean, kostaldeko, ontzi txikietako eta itsas zabaleko arrantza deskribatzen dira.

Puntos clave

  • Abeltzaintza sedentarioa da moduen artean hedatuena; abereak ez dira lekuz aldatzen.
  • Abeltzaintza nomadak etengabe lekuz aldatzen ditu abereak larreak bilatzeko.
  • Abeltzaintza transhumantean abereak urtaroen arabera aldatzen dira: neguan haranetara eta udan mendietara.
  • Abeltzaintza estentsiboak ustiategi handiak eta larre naturalak erabiltzen ditu, inbertsio txikia eta produktibitate txikia duelarik.
  • Abeltzaintza intentsiboak ukuiluetan egiten da, ekoizpena handitzen du baina animaliei estresa eragiten die.
  • Arrantza-ekoizpenaren %85 gizakien kontsumorako erabiltzen da, eta gainerakoa arrain-irinak eta olioa egiteko.
  • Txina da arrantza-ekoizpen eta kontsumo handiena duen herrialdea munduan.

Ponte a prueba

Abeltzaintza gaur egun

Nekazaritzaren jarduera osagarria da garatzen ari diren eskualdeetan, eta errentagarritasun handia du eskualde garatuetan.
Abeltzaintza handituz doan jarduera bat da. Haragi-ekoizpena bikoiztu egingo da datozen 50 urteetan, eta esnearen kontsumoak nabarmen egingo du gora. Animali espezie ohikoenak dira behiak, ardiak, txerriak eta hegazti-aziendak.

Abeltzaintza: sedentarioa, nomada eta transhumantzia

Abeltzaintza sedentarioa da abeltzaintzaren moduen artean hedatuena.
Abeltzaintza mota horretan, abereak ez dira lekuz aldatzen janaria lortzeko; izan ere, larreak dituzte edo pentsuekin elikatzen dira.
Abeltzaintza nomada etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko; abereak zaintzen dituzten pertsonak ere abereekin batera aldatzen dira. Afrikako iparraldeko eta Saharaz hegoaldeko eta Asia erdialdeko eta Ekialde Hurbileko eskualde zabaletan egiten da abeltzaintza mota hori.
Abereak urtaroen arabera lekuz aldatzen badira (neguan haranetara eta udan mendietara), abeltzaintza transhumantziaz hitz egiten dugu.

Abeltzaintza motak ustiapenen arabera

  • Abeltzaintza estentsiboa - Ustiategi handietan egiten da. Ustiategi horietan, abereak kanpoan ibiltzen dira, eta larre naturalen bidez elikatzen dira. Estatu Batuetako erdialdean eta mendebaldean, Argentinako panpan, Brasilgo ekialdean, Espainian, Australian eta Hegoafrikan egiten dute abeltzaintza mota hori. Abeltzaintza mota horrek inbertsio gutxi behar du, baina produktibitate txikia du.
  • Abeltzaintza intentsiboa - Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Batez ere, Estatu Batuetan eta Europako mendebaldean egiten da. Abereak ukuiluratuta egoten dira; ukuiluetan hazten dira, eta haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da. Abeltzaintza intentsiboak ekoizpena handitu du, baina estresa eragiten die animaliei.

Herrialdeen arteko aldeak

Herrialde garatuetan, merkatuaren eskaerei erantzuten die abeltzaintzak.
Garatzen ari diren herrialdeetan, aldiz, abeltzaintza tradizionala da nagusi.
Abeltzaintza estentsiboa da, inolako mekanizaziorik gabea; hortaz, errentagarritasuna oso txikia izan daiteke. Merkatura doan irteera, sarritan, askoz mugatuagoa da.

Arrantza gaur egun

Arrantza-ekoizpenak gora egin du azken hamarkadetan. Arrantza-ekoizpenaren %85 gizakien kontsumorako erabiltzen da, arrain-irinak eta olioa egiteko.
Herrialde garatuetan kontsumitzen den arrain kantitatearen zatirik handiena garatzen ari diren herrialdeen inportazioetatik dator. Txina da munduan arrantza-ekoizpen handiena duen herrialdea, bai eta kontsumo handiena duena ere.

Itsas arrantza motak

Arrainak non arrantzatzen diren arabera, bi eta hiru motatan bana daitezke; hemen azalduko direnak ohikoenak dira.
  • Kostaldeko arrantza - Kostaldean egiten da, ontzi txikietan eta artisau-metodoekin. Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako erabiltzen da.
  • Ontzi txikietan eta ertainetan egiten den arrantza - Batzuetan ontzi txiki edo ertainetan egiten da; ontziek arrantzarako aparailu jakin batzuk izaten dituzte, harrapatu nahi diren espeziearen arabera. Normalean, ontzi horiek prestatuta egoten dira harrapatutakoa kontserbatzeko.
  • Itsas zabaleko arrantza - Itsas zabalean egiten da, edukiera handiko ontziekin; ontziek tresna tekniko modernoak dituzte. Hainbat arrantza-arte erabiltzen dituzte, adibidez arrastea. Ontzi askok instalazioak dituzte harrapakinak garbitzeko, zatikatzeko, paketatzeko eta izoztuta biltegiratzeko. Prestatuta daude hainbat asteko eta hilabeteko arrantza-kanpainak egiteko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da abeltzaintza transhumantea?

Abereak urtaroen arabera lekuz aldatzen direnean hitz egiten da abeltzaintza transhumanteaz: neguan haranetara eta udan mendietara.

Zein da abeltzaintza estentsiboaren ezaugarri nagusia?

Ustiategi handietan egiten da, abereak kanpoan ibiltzen dira eta larre naturalen bidez elikatzen dira. Inbertsio txikia behar du, baina produktibitate txikia du.

Zein da munduan arrantza-ekoizpen handiena duen herrialdea?

Txina da munduan arrantza-ekoizpen handiena duen herrialdea, eta kontsumo handiena duena ere.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein abeltzaintza mota da hedatuena?
2. Zer gertatzen da abeltzaintza nomadean?
3. Zein ezaugarri du abeltzaintza intentsiboak?
4. Zertarako erabiltzen da arrantza-ekoizpenaren %85?
5. Zein arrantza mota egiten da itsas zabalean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.