EAEko biztanleria-piramidea (2008): iruzkina

GeografíaActualizado el 6,06 KB

Resumen

Dokumentu honek 2008. urteko EAEko biztanleria-piramidea aztertzen du. Sexuaren eta adinaren araberako egitura azaltzen du, eta piramidearen forma erregresiboa dela ondorioztatzen du. Adin-kohorte bakoitzak zer gertaera adierazten duen ere azaltzen du: 1980ko hamarkadako krisia, baby boom-a, gerra zibila eta immigrazioa. Azkenean, etorkizuneko erronkak aipatzen ditu, hala nola pentsio-finantziazioa eta immigrazio-beharra.

Puntos clave

  • Piramidea erregresiboa da: gero eta jende gutxiago jaiotzen da, eta zahar multzo nabarmena dago.
  • 0-4 urteko kohortean gizonezko-indizea %105 da: 100 emakume bakoitzeko 105 gizon jaiotzen dira.
  • Goiko segmentuetan emakumezkoak gehiago dira, bizi itxaropen altuagoa dutelako.
  • 5-24 urteko kohorteetan biztanleria murriztu egin da, jaiotza-tasen beherakadarekin lotuta.
  • 25-44 urteko kohorteetan jaiotakoak baby boom-aren garaian jaio ziren, garapen-urteetan.
  • Etorkizunean pentsio-finantziazio arazoak, osasun gastua eta immigrazio beharra izan daitezke.

Ponte a prueba


ADIN PIRAMIDEA

Biztanleriaren piramide  honek EAEko biztanleriak 2008. Urtean  sexuaren eta adinaren arabera duen egitura erakusten duen eta modu berean ia ehun urtetan zehar demografian ondorioak izan dituzten gertaerak ere azter daitezken grafikoa da.

Piramide honek erraboil forma dauka, duen formagatik, esan daiteke populazio erregresiboa dela, honek esan nahi du gero eta jende gutxiago jaiotzen dela. Piramide  forma hau bere Trantsizio Demografikoa amaitu eta Erregimen Demografiko Modernoa duen gizarteari dagokio. Ikus daiteke gizarte honek zahar multzo oso nabaria duela bizi itxaropena hainbeste handitu delako eta, alderantziz gazteen multzoa murrizkorra dela, nahiz eta azken urteotan immigrazioari esker  hazkunde txikia izan. Iruzkina egiteko sexuaren araberako analisia, adinaren araberako analisia eta konklusioen atala jorratuko ditugu.

Sexuaren araberako analisia: Lehenengo kohortean ikus daiteke (0-4 urte bitartean) gizonezkoena emakumezkoena baino pixka handiagoa dela. Kalkulatzen badugu gizonezko-indizea aterako zaigun %105 dela, hau da 100 emakume bakoitzeko 105 gizon jaiotzen direla.

Piramidearen erdialdeko eremuan bi sexuen zifrak berdindu egiten dira; gizonezkoen barrak zertxobait kanporantzago ageri dira immigranteen etorrera medio ( askotan gizonezkoak). Beraz, hasierako desproportzio hori zertxobait konpentsatzen da ( gizonezkoen hilkortasun tasa handiagoa baita).

Goiko segmentuetan (adineko pertsonak) emakumezkoak gehiago dira. Alde batetik, bizi itxaropena handiagoa daukate ( biologikoki sendoagoak) eta bestetik, tradizionalki gizonezkoek arrisku handiagoko lanak, bizimodu desberdina, ohitura desberdina (tabakoa, edaria…), gerren parte hartze handiagoa,...Etab eduki dute.

Adinaren araberako analisia: 0-4 kohortean jarraitzen dioten kohorteak baino zertxobait handiagoa da. Juxtu krisi aurreko immigrazioarekin lotu behar da; hauek ugalkortasun tasa handiagoa daukate.

5-24 kohorteetan hurrengo segmentu hauetan ikusten da biztanleriaren murrizketa zerbait konstantea dela. Jaiotze-tasen beherakadarekin lotu behar dugu. 1980.Hamarkadako krisia (bertan jaiotako pertsonak barneratzen dira segmentu hauetan).

25-44 kohorteetan garapeneko urteetan jaio zirenak kokatzen dira hemen. Diktaduraren zabalkuntza, egonkortze-planak, industriaren garapena, ekonomiaren modernizazioa, heriotza jaitsi eta jaiotzak “animatu” egin ziren (“baby boom” fenomenoa).

45-59 kohorteetan biztanleriaren hazkundea motelagoa da, gerra osteko garaia da.

60-75 kohorteetan motzagoa da bi sexuetan, gerra zibileko belaunaldia da eta.

7tik gorako kohorteetan bi efektiboetan murrizketa ikusten da. Era berean, emakumezkoak gehiago direla nabari da arrazoi biologikoak media, bizi itxaropen altuagoa dutelako.

Konklusioa: Frogatuta gelditzen da piramide erregresibo baten aurrean kokatzen garela, herrialde garatu bati dagokiona.

Etorkizunean pentsio finantziazio arazoak, populazio aktiboaren murrizketa, osasun gastua, immigrazio beharra,...Etab gerta daiteke, beraz, erronka handi baten aurrean aurkitzen da Espainia eta arazoari aurre egiteko familientzako laguntzak sustatu beharra, immigranteen erakarpen plana,...



Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da piramide erregresibo bat?

Gero eta jende gutxiago jaiotzen den populazioaren piramidea da. Forma honek zahar multzo nabarmena adierazten du.

Zergatik dira emakumezkoak gehiago adineko segmentuetan?

Bizi itxaropen altuagoa dutelako eta biologikoki sendoagoak direlako. Gainera, gizonezkoek historikoki arrisku handiagoko lanak, tabakoa eta edaria izan dituzte.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urteko datuetan oinarritzen da EAEko biztanleria-piramidea?
2. Zer adierazten du 105eko gizonezko-indizeak 0-4 urteko kohortean?
3. Zergatik dira emakumezkoak gehiago adineko segmentuetan?
4. Zer gertatzen da 5-24 urteko kohorteetan?
5. Zein fenomenori lotu behar zaio 25-44 urteko kohortea?
6. Zein arazo ekar dezake etorkizunean piramide erregresiboak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.