Teoria Zelularra: Zelulen Egitura eta Funtzioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,62 KB
Teoria Zelularraren Puntu Nagusiak
Unitate Biologikoak
- Egitura Unitatea: Izaki bizidun guztiak gutxienez zelula batez osatuta daude.
- Funtzio Unitatea: Zelula gai da izaki bizidunen bereizgarri diren funtzio guztiak betetzeko: elikatu, erlazionatu eta ugaldu.
- Ugalketa Unitatea: Zelula batetik beste zelula batzuk sor daitezke, baina beti existitzen den zelula batetik abiatuta.
Teoria Zelularraren Garapena
- Robert Hooke (1665): Zientzialari ingeles honek mikroskopio konposatu baten bidez aurkitu zuen zelula.
- Matthias Schleiden (1838): Botanikariak frogatu zuen landareen zati guztiak Hookek aurkitutako zelulez osatuta zeudela, eta teoria zelularra idatzi zuen.
- Theodor Schwann (1839): Zoologoak egiaztatu zuen animaliak ere zelulez osatuta zeudela, teoria zelularra osatuz.
- Lynn Margulis: Biologo estatubatuarrak teoria endosinbiotikoa proposatu zuen, zelula eukariotikoak zelula prokariotikoetatik nola sortu ziren azaltzeko.
Zatiketa Zelularrak
- Mitosia: Bi zelula diploide (2n) sortzen dira zatiketa bakar baten bidez. Metafasean, kromosomak lerrokatuta daude.
- Meiosia: Lau gameto haploide (n) sortzen dira bi zatiketa jarrairen bidez. Metafasean, kromosomak homologoak lerrokatzen dira.
Zelula Eukariotikoen Egitura
Zelula Mintza (Mintz Plasmatikoa)
Zelularen edukia eta kanpo ingurunea banatzen dituen mintz mehea da.
Zitoplasma
Disoluzio likatsu bat da, ur ugari duena, eta bertan hainbat egitura daude. Disoluzioari zitosol deritzo. Mintzez inguratutako egitura hauei organulu deritze.
Nukleoa
Zelularen egitura handiena eta hobekien antzematen dena da.
Organulu Garrantzitsuenak
- Zitoeskeletoa: Zelularen hezurdura da eta mugimenduetan parte hartzen du (Animalia eta Landare-zeluletan).
- Zentrioloak: Bi zilindro hutsen itxura dute eta zitoeskeletoaren harizpien mugimenduak zuzentzen dituzte (Animalia-zeluletan).
- Erretikulu Endoplasmatikoa: Elkarrekin komunikatuta dauden mintzezko zaku eta kanal multzoa da (Animalia eta Landare-zeluletan).
- Golgi Aparatua: Erretikulu endoplasmatikoan sortutako substantziak eraldatzen ditu (Animalia eta Landare-zeluletan).
- Bakuoloak: Ura eta beste substantzia batzuk dituzten zakua dira, erreserba funtzioa betetzen dute (Landare-zeluletan nagusiki).
- Lisosomak: Mintzezko xixku txikiak dira, molekula organiko handien digestioa egiten dute (Animalia eta Landare-zeluletan).
- Mitokondrioak: Zelulari funtzionatzeko behar duen energia ematen dioten organuluak dira, mintz bikoitza dute (Animalia eta Landare-zeluletan).
- Kloroplastoak: Fotosintesia egiten duten organuluak dira, mintz bikoitza dute (Landare-zeluletan).
- Zelula Pareta: Hainbat hodi mehe zelula pareta zeharkatu eta inguruko zelulekin komunikazioa ahalbidetzen dute (Landare-zeluletan).
Nukleoa eta Ziklo Zelularra
Ziklo Zelularra
Zelula bat jaiotzen denetik zelulakumeak sortu arteko aldia da. Bi fase nagusi ditu:
- Interfasea: Zelula jaiotzen denetik zatitzen den arteko aldia da. Zelula hazten eta heldu egiten da.
- Zatiketa Fasea: Zelula zatitu eta bi zelula berri sortzen dira, ugalketa gertatzen da.