Supergizakia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,94 KB
SUPER GIZAKIA:
Nietzchek super gizakia zehazteko hainbat fase bereiztu zituen, lehen fasean, espiritua gameluan bihurtzen da, ondoren gamelua lehoia, eta azkenik, lehoia haur bihurtzen da. Berarentzat super gizakia, bere bizitzaren sortzaile eta jabea izango da.
Hasteko, kristau balioak dituen gizakia, sufritzen duena...Gameluarekin parekatzen du. Izan ere, gamelua animalia otzana da, esanekoa...Eta horixe bera da kristautasunean sinesten duen gizakiak egiten duena ere: Jainkoaren esana bete behar du, bizitza sufritzen igaro behar du ondorengo bizitzaren itxaropenean eta gorputzaren plazerrei uko egin behar die. Ondoren, gamelua aurreko bizieran aurka matxinatuko da, ez du baitu menpekoa izan nahi. Egoera horretan, gamelua lehoi bihurtuko da, lehoia azken gizakiaren edo gizaki zoroaren metafora izango da. Azkenik, lehoiak aurreko bizieran aurka egingo du. Hala ere, lehioak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko, eta haur bihurtzen da horretarako, haurrak soilik dituelako irudimena eta sormena balio berriak sortzeko. Haurra, beraz, supergizakia izango da, bere balio propioak sortzeko gai baita. Horrela sortuko da supergizakia.
Super gizakiaren ezaugarriak:
-Etorkizunari begira egongo da gizakia
-Gizakia unero bere burua hobetzeko aleginak egiten ditu.
-Jakin mina jakin nahia, botere nahiaren mende dago.
-Ezagutza guztiz praktikoa izan behar du.
-Ez dago egi absolutorik
-Ez dago objektibotasunaren frogarik
-Boterea ez da erabili behar bestei zapaltzeko.
-Norberaren indarraren jakitun izaten oinarritzen da.
Betiereko itzulera
Nietzschek gizakiak beti errealitatean eta etorkizunari begira bizi behar duela dio. Denbora ez dela ordurarte siniesten zen bezala lineala eta infinitua, baizik, denboran iragana, eta oraina eta etorkizuna daudela aldarrikatu zuen. Bizirik gauden bitartean, etengabe errepikatzen den denbora orainaldia da (iraganean pentsatzen duzu orainaldian egonik). Beraz, aldatzen dena ez da denbora bera, baizik gertaerak.