Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwinen Eragina Pentsamenduan

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,96 KB

XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin.

Paul Ricoeur filosofoak "susmoaren maisutzat" izendatu zituen Marx, Nietzsche eta Freud, hiru autoreok eztabaidan jarri baitzituzten mendebaldean sakon errotutako ideiak eta balioak. Hirurek gizarteari buruzko ikuspegi kritikoak garatu zituzten, ezbaian jarri zuten arrazionalismoa, arrazoiak sakonagoak diren bulkadak edo motiboak ezkutatzen dituela salatuz.

Marx: Klaseen arteko borroka eta iraultza

Marxek gizarteko ideia politiko eta juridikoak eta gizartearen egitura bera klase nagusien zerbitzura daudela salatu zuen. Marxen ustez, giza historia ekonomiaren legeen araberakoa da, hau da, artea, politika, filosofia, ideologiak, erlijioa etab., azpiegitura ekonomikoaren ondorio direla, eta hau aldatzeko modu bakarra iraultza dela adierazi zuen.

Nietzsche: Kristautasunaren eta arrazionalismoaren kritika

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak egindako bidea, nagusiki, kristautasunari bota zion errua. Gizarte modernoaren morala biziaren kontrakotzat hartu zuen. Arrazoimenaren nagusitasuna ere ezbaian jarri zuen, beraz, Platonez geroztik bidea gogor kritikatu zuen.

Marxismoa ere kritikatu zuen, komunismoaren berdintasun nahia mespretxatu zuen, hau da, berdintasuna aldarrikatzen zuen guztia kritikatu zuen.

Freud: Psikoanalisia eta giza jokabidearen irrazionaltasuna

Freudek zalantzan jarri zuen giza jokabidearen arrazionaltasuna. Gure jokabidea, ezkutuan dauden bulkada irrazionalak kontrolatzen dute. Eros eta Thanatos, bizi bulkada edo sexu grina eta heriotza bulkada kontrajartzen dira, Freuden iritziz, hauek dira giza jokabidean eragiten duten faktoreak.

Darwin: Eboluzioa eta hautespen naturala

Azkenik, zenbait autorek Darwin hiru maisu hauen pareko jarri zuten, honen lanak gizakiari buruzko ikuspegia guztiz aldatzea eragin baitzuen. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren bidez azaldu zuen bizidunen jatorria, gizakiarena barne, hau da, gizakiaren ikuspegi materialista eta eboluzionista proposatu zuen. Ikuspegi horrek onartezin egin zuen gizakia kreazioaren gailurra zela esatea.

Bitalismoa

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizakiak egindako bidea, nagusiki kristautasunari bota zion errua.

Bere ustez, zientziak, filosofiak eta bereziki erlijioak galbidera eraman dute gizakia.

Mendebaldeko kulturak gizakiaren bizimodua pozoitu du. Moral tradizionalaren balioak

goraipatu dira mendebaldean, honek kontzientzia txarra sortu du gizakiaren baitan, giza biziaren kaltetan. Prozesu hau Sokrates eta Platonekin hasi zen, eta erlijioarekin indarra hartu

zuen. Nietzschek biziaren balioak defendatu zituen, indarrak gainditu behar direla aldarrikatuz.

Bizia ez da kontzeptuen bidez hautematen

Mendebaldeko kulturari kritikatzeaz gain, arrazionalismoa eta metafisika kritikatu zituen.

Arrazionalismoa suntsitu behar zela esan zuen, pentsamenduak, kontzeptuen bidez, errealitatea desitxuratu eta deformatu egiten zutela esanez. Nietzscheren ustez, hautemandakoaren eta benetan gertatutakoaren bereizketa egitea biziaren kontrako jarrera da, hori egin nahiak esan nahi du filosofoak ez daudela gustura mundu materialarekin eta mundu materialaz haratago dagoen beste mundu bat eraiki nahi dutela.

Nietzscheren iritziz, bizitzaren funtsa ezin da arrazionalki hauteman. Bizitzaren funtsa, estetikoa da, tragikoa. Jaiotza eta heriotza biziaren berezko osagaiak dira eta horiek ezin dira kontzeptuen bidez antzeman. Biziaren alderdi tragikoa hauteman daiteke.

Arrazionalismoa biziari buruzko ikuskera tragikoaren kontrako ikuspegia da. Arrazionalismoak, bizia kontzeptuen bidez hauteman edo ulertu nahi duenean, gauza finko edo mugiezintzat hartzen du, nahiz eta, bizia dinamikoa izan, etengabe aldatzen ari den zerbait da.