Argumentazio Falazien Adibideak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,94 KB

Anek ingelera edo frantsesa daki

Anek ingelera dakiela esan zidan. Ondorioz, Anek ez daki frantsesa. DISJUNTZIOAREN BAIEZTAPENA adibide garbia da aurreko argumentazioa, izan ere, gauza baten ala bestearen (ala biak) aukera ematen da eta, orduan, lehenengo gauza ematen bada bigarrena ematen ez dela ondorioztatzen da. Baina, noski, disjuntzio bat planteatzeak ez du nahi eta nahi ez inplikatzen elementu baten egiak beste elementuaren ukazio (negación) automatikoa ekartzen duenik.

Kirola egiten badut nekatzen naiz

AURREKARIAREN UKAZIOAREN adibide bat da hau, ondorio batek premisa bat jarraitzen duela baieztatzen baitu eta, orduan, premisa faltsua bada, ondorioa ere faltsua dela ondorioztatzen du. Baina, noski, argi eta garbi, honek ez du zertan nahi eta nahi ez honela izan behar.

Mariak Real Madrilek atzo gaizki jokatu zuela dio

Argumentazio hau AD HOMINEM falaziaren adibidea da, baieztapen edo ikuspegi baten faltsutasuna ontzat jotzen baitu baieztapenaren/ikuspegiaren defendatzaileari erreparatuz eta defendatzailea erasotuz.

Animalien eskubideen defendatzaileek, barraskiloen ongizateaz arduratuagoak daude gizakion ongizateaz baino

Aurreko baieztapena TXORIMALOAREN FALAZIAren adibide da, baieztapena egiten duen pertsonak animalien eskubideen defendatzaileen argudioen edo ikuspegiaren karikatura egiten baitu, haien argudioak edo ikuspegia desitxuratuz edota aldatuz.

Konponbidearen parte ez bazara, arazoaren parte zara

Aurreko baieztapena DILEMA FALTSUA bat da arazoa edo auzia aurkezterakoan soilik bi konponbide edo aukera desberdin ematen zituelako baina, errealitatean, planteatutako bi konponbide edo aukerez aparte bestelako konponbide edo aukerak egon badaude.

Ez iezadazu esan dietan jarri behar dudanik, zuk ni baino lodiago zaude eta

Arrazoibidea “TU QUOQUE” falaziaren adibidea da, jasotako akusazioari edo kritikari argudioekin erantzun beharrean, atentzioa desbideratzen saiatzen delako, atentzioa desbideratzeko aurkariak ere kritikak leporatzen duen jokabide berdina egin duela baieztatuz.

Argi dago gizakiak animaliak baino baliotsuagoak garela

Argumentazioa AD POPULUM falaziaren adierazle garbia da aurreko arrazoibidea, izan ere, ondorioa arrazoien/argudioen bodez defendatu beharrean, jendearen ustez gehiengoak auzi horren inguruan duen iritzian oinarrituz soilik defendatzen da.

Beharretan oinarritutako justizia sozialaren ikuspegiaren printzipio nagusiak

Justizia sozialaren ikuspegi bat funtsatzen duen oinarrizko tesiak pertsonok gure oinarrizko beharrak ase edukitzeko eskubidea daukagula dio; izan ere, horrela ez balitz, giza bizitza ona edukitzea ezinezkoa bihurtuko bailitzateke.

Ekintza Utilitarismoa

Utilitarismoak hiru tesi nagusi defendatzen ditu: (1) Ekintzak moralki zuzenak edo okerrak dira soilik haien ondorioen arabera; (2) Ondorioen ebaluazioa egiteko, ekintzek sortzen duten zoriontasun eta zorigaitz kantitatea soilik hartu behar da kontuan; eta (3) Ekintzaren eragina jasaten duten banako guztien zoriontasunak/zorigaitzak balio berdina du.

Arauen Utilitarismoa

Arauen utilitarismoaren arabera, baloratu behar ditugun ekintzek kasuz-kasu ondorio onak dituzten ala ez kalkulatu beharrean, kasu gehienetan ondorio onak dituztelako jada moraltzat jotzen ditugun arauak jarraitu beharko genituzke; hau da, orokorrean, kasu gehienetan ondorio onak dituzten arauak jarraitzeko betebehar morala daukagu.

Etika Deontologikoak

Etika deontologikoaren arabera, gustatu ala ez, gure betebeharrak nahi eta nahi ez betetzeko erantzukizuna daukagu, baita gure betebeharrak betetzea ondorio txarrak daukaten kasuetan ere. Arau moralek ez dute salbuespenik onartzen.

Bertuteen Teoriak

Bertuteen etikak bi galdera nagusi planteatzen ditu: (1) Nola bizi beharko genuke? Erantzuna: bertuteak lantzen; eta (2) Zeintzuk dira pertsona on baten izaeraren ezaugarriak? Erantzuna: zintzotasuna, ausardia, eskuzabaltasuna, e.a.