Etika eta morala
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 14,46 KB
Grezian, filosofiaren sorrerarekin sortu zen etika.
, hau da, fenomeno moralari buruzko gogoeta
Arrazionala.
Etika maila teorikoan mugitzen da, moralaren zientzia da. Historian zehar hainbat
Planteamendu teoriko egin dira sistema etiko desberdinak sortuz. Horien artean, ikus dezagun zeintzuk
Izan diren garrantzitsuenak.
- EUDEMONISMOA ETA INTELEKTUALISMO MORALA Sarbidea : Greziako filosofoen artean eta moralari buruzko planteamendu teoriko garrantzitsuenak egin zituztenen Artean Sokrates, Platon edo Aristoteles aurkitzen dira. K.A V. Mendean Sokrates-ek sortutako planteamendua garaiko Sofisten korronteari erantzuteko sortu Zuen. Sofistek erlatibismo morala defendatu zuten, gizakia gauza guztien neurria zela zioten . Pentsakera honen ondorioz, morala erabat subjetiboa zen eta ongia eta gaizkia subjektuaren interesen Menpe zeuden. Ikusmolde horren aurrean, Sokrates-ek erabat kontrako jarrera erakutsi zuen. Sokrates-ek zioenez, Maila moralean egia absoluturik aurkitzerik bazegoen. Horren ondorioz, elkarbizitza posible egingo Lukeen “ongi” objetibo eta unibertsala definitzeko aukera dago
- SOKRATES Sokrates-en abiapuntua kontzeptu moralen definitzeko saiakera da. Balio unibertsal eta beharrezkoek
Aukera ematen diete gizakiei euren jokaerak modu berberan zuzentzeko, denontzat baliogarriak diren
Arauen bidez.
Eudemonismoa defendatu zuen. Eudemonismoa giza bizitzaren azkenengo helburua zoriontasuna Eskuratzea dela baieztaatzen duen doktrina filosofiko-etikoa da. Nola lortu zoriontasuna? Sokrates-en Ustez bertutea beharrezkoa baldintza da zoriontasuna lortzeko. Soilik bertutetsua den gizakia zoriontsua Izan daiteke. Nola lortu bertutea? Galdera honi erantzuteko beste doktrina bat sortzen du. Intelektualismo morala : bertutea eta jakituriaren arteko identifikazioa ezartzen duen doktrina Filosofiko-etikoa. Hau da , soilik, bertutea zer den dakiena izan daiteke bertutetsua; soilik justizia zer den Dakienak lor dezake justua izatea. Beraz, zoriontasuna eskuratzeko, bertutea eskuratu beharra dago, eta Bertutea eskuratzeko jakituria eskuratu behar da. Mundu grekoan , orokorrean, jakintsuak betetzen du gizaki bertutetsu eta zoriontsuaren eredua. Hala Ere, Sokrates-ek paradoxa bat sortzen du defendatzen duen Intelektualismo moral erradikalaren Ondorioz. Bere planteamendutik ateratzen den ondorioa zera da : txarto egiten ari dena dakiena Justuagoa da , justizia zer den jakin barik kasualitatez ondo egiten ari dena baino. Honekin adierazi nahi Duena zera da : jakinda inork ez duela txarto jokatzen. Txarto jokatzen duena, ez da konturatzen eta ez Daki txarto egiten ari denik. Beraz, kartzelak barik, ikastetxeak egon beharko lirateke; pertsona txarrak Barik ezjakinak daude. Ongirako eta zorionerako bide zuzena aurkitzeko gizakiok dugun arrazoia zuzen erabili behar dugu. Ezjakintasunak, ordea, gaizkiaren (eta ondorioz zoritxarraren) okerreko bidetik eramango gaitu. - ARISTOTELES
Aristoteles-en kasuan ere eudemonismoa onartzen du eta bere planteamenduaren abiapuntua da.
Gizakiaren azkenengo helburua zoriontasuna eskuratzea da. Eta zoriontasuna eskuratzeko bertutea ere
Baldintza beharrezkoa da. “Bertute” hitzaz ulertzen duena zera da : “mutur biren arteko erdiko
Puntua” da.
Bertutea kualitate baten “neurri egokia” da. Kualitate berbera gehiegikerian edo Gutxikerian jausten den neurrian bizioan jausiko ginateke. Beraz aipatutako mutur horiek bizioak Errepresentatzen dituzte. Horren ondorioz, Aristoteles-en ustez, gizakien jarduerak beti neurritsuak izan Behar dira. Kontrakoak bizioa eta zoritxarra suposatzen du. Bestalde, nola jakin neurri egokia zein den kasu bakoitzean, ezinezko gauza dirudi arrazoiak berak ez Badu ezartzen erdiko puntu hori. Beraz , Aristoteles-ek lehentasuna ematen dio bertutearen araberako Bizitza izpiritualari, arrazoia gidaria izanik, gorputzaren bizitzaren aurrean. Gainera Aristoteles-entzat Bertutea bakoitzari berez dagokiona aktualizatzean datza.. Gizakiaren kasuan dagokion berezitasun Espezifikoa da bere ahalmenen garapena eta beraien artean ahalmen gorena arrazoimena izango Litzateke. Beraz, arrazoiarekin bat datozen aktu edo egintzek bertutea sortzen dute. Bertutea Praktikarekin lortzen da, Ekintza justua barik ekintza justuen multzoa da gizakiari ona egiten diona. Bizimodu bertutetsua da arrazoiarekin ados dagoena. - -2- HEDONISMOA (Aro helenistikoan)
Hedonismoa plazerra giza bizitzaren azkenengo helburua dela baieztatzen duen doktrina filosofikoetikoa da. Norabide honen barruan aurkitzen diren pentsalariek plazerra ongi gorena-z identifikatu Zuten.
Zoriontasuna plazerra lortzean datza. Planteatzen den arazo nagusia da “plazerra” hitzaz zer ulertzen den. Modu desberdinetan ulertua izan da. Cirene-ko Aristipo-ren kasuan, adibidez, zentsu positiboan ulertu zuen. Epikuro eta bere Jarratzaileentzat plazerra ez da plazer materiala, momentuko plazerra edo sentipenei lotuta egongo Liratekeen behin behineko plazerrak baizik eta bizitza osoan zehar irauten duten plazerrak. Epikurorentzat plazerrak zentzu negatiboa du, hau da, min eza da. Epikuroren etika-k ez gaitu eramaten plazerra plazerragatik eskuratzera. Bere hedonismoa ideial etiko Batek zuzentzen du. Ideial etiko horretan plazerren hierarkizazio bat dago. Honi jarraituz , jakin behar Da behe mailako plazerrei uko egiten min haundia sortaraziten duten neurrian eta goi-mailako Plazerrak eskuratu behar dira arimaren bakea eta lasaitasuna errezten duten neurrian. Guzti hau dela dela Eta sailkapen bat egiten dute : A- Plazer geldoak : Sufrimendu eta minatik aldentzeko aukera ematen dutenak B- Plazer mugikorrrak : Gorputzari lotuta daudenak eta sentsualitatearekin zer Ikusirik dutenak. Helburu nagusia da “ataraxia” eskuratzea. Ataraxia hitzaz ulertzen dena zera da : arimaren lasaitasuna , Animuaren oreka perfektua. Arimaren egoera bat da, zeini, beldur, kezka eta antsietate eza dagokion. Plazerren neurria : Gizakiak ez du edozein plazer mota bilatu behar. Nahiz eta plazerra ona izan eta mina eta sufrimendua Txarra izan printzipioz, gizakia ez da plazer mota guztien bila joan behar ezta sufrimendu guztietatik ihes Egin behar ere. Badaude plazer batzuk gero sufrimendu handiagoak ekartzen dituztenak eta alderantziz, Hau da, sufrimendu batzuek gero plazer haundiagoak ekar ditzaketenak. Gurarien sailkapena : Hiru motatako gurariak desberditzen dituzte : Naturalak eta beharrezkoak Naturalak eta ez-beharrezkoak Ez-naturalak eta ez-beharrezkoak Epikuro eta bere jarraitzaileen ustez, gurari natural eta beharrezkoak betetzen saiatu behar da; Bigarren Gurari motari dagokionez, hau da, naturalak eta ez-beharrezkoak direnak gizakiak neurtzen jakin behar Du,. Azkenik , gizakiak uko egin behar die ez-naturalak eta ez-beharrezkoak diren gurariei 3- KANT-en ETIKA FORMALA Kant-en etika etika formala da. Edukin gabekoa delako. Ez du helbururik ezartzen aurreko etiken kasuan Bezalaxe. Beraz, etika formalak ez digu esaten zer egin behar dugun zuzen jokatzeko baizik eta nola Jokatu behar dugun : jokatu behar dugun modua edo forma adierazten du. Betebeharraren etika da : gizaki batek zuzen jokatzen du betebeharrari jarraituz jokatzen duenean. Kant-ek hiru motatako ekintzak desberdintzen ditu : Betebeharraren kontrakoak Betebeharrarekin ados daudenak Betebeharrari jarraitzen diotenak (Kant-en ustez hauek dira balio morala duten bakarrak) Kanten etikaren ezaugarriak : 1- Kant-en asmoa etika arrazional eta unibertsala ezartzea da . Horregatik ez da enpirikoa a Priorizkoa baizik . Aurreko etika materialen kasuan etikaren edukina esperientziatik ateratzen zen. Esperientziatik ateratzen diren printzipioak ez dira unibertsalak. Kritika materialak kritikatzen du. 2- Etika materialen prezeptuak Kant-en ustez, hipotetikoak dira zeren prezeptu horietan ezartzen den Betebeharra beti lortu nahi den helburuaren menpe (zoriontasuna, plazerra…) baitago. Kant-ek etika Materialen prezeptu hipotetikoak kritikatzen ditu berezko baliorik ez dutelako eta ezartzen den Betebeharra beste helbururen bat lortzeko bitarteko bat besterik ez delako. Jarritako helburu nagusi Hori lortu nahi ezean prezeptuak ez luke inolako baliorik izango. Beraz, prezeptuak hipotetikoak Barik, kategorikoak izan behar dira, hau da borobilki baieztatuak izan behar dira, betebehar berbera Helburua delarik. 3- Azkenik, etika materialen hirugarren aspektu bat kritikatzen du. Kant-en ustez etika materialak Heteronomoak dira. Nahimen morala ezin da egon interesen menpe (zoriontasuna edo plazerra…) . Kant-ek aldarrikatu nahi duen etika mota autonomoa da. Honek esan nahi duena zera da: lege edo Araua subjektuak berak ezarri behar duela. Honi deitzen dio “inperatibo kategorikoa” eta modu Desberdinetan adierazi du, esate baterako : “Joka ezazu maxima bati jarraituz, zeina lege unibertsal erator bait liteke”
Inperatibo kategorikoa : . Nahimenak sortu takoa izan behar da . Arau unibertsal eta denontzat baliogarria gura nahi dugun prezeptua izan Behar da . Kant-ek ez du lege konkreturik ezartzen.
- 4- NIETZSCHE Nietzsche-ren mendebaldeko eta bereziki kristautasunaren morala kritikatzen du. Bere abiapuntua
“ona” eta “txarra” hitzen azterketa filologiko-historikoa da. Azterketa horren ondorioz , berak
Historian zehar emandako baloreen inbertsioari egiten dio aipamena. Hasiera batean, hizkuntz guztietan
“ona” hitzak noble eta indartsua esan nahi zuen eta “txarra” hitzaz plebeiua eta arrunta esan nahi zuen.
Kontzeptu biek euren eboluzio historikoan aurrekoaren kontrako kontraposizio morala eman zuen.
Beraz, jatorrizko moral aristokratikoak esklabuen moralari utziko zion pasu. Ahulak gehiengoa izanik eta
Gaitzondoak eramanda indar gehiago izango zuen bere erizpidea ezartzeko eta horren ondorioz, baloreen
Aldaketa eman zen.
Nietzsche-k bi motatako moralak desberdintzen ditu :
1- Jauntxoen morala :
Morala aristokratiko eta aktiboa. Bizitzaren baieztapenean oinarriturik dago eta Goranzko bidea errepresentatzen du. Gizakiaren potentzialtasun guztien goraipamena suposatzen du. Ahulkeria, koldarkeria menpekotasuna, beldurra, apaltasuna eta errukia mesprezatzen ditu. Indarra, Noblezia, ausardia, miresten ditu. Supergizonaren morala da, Jainkoaren heriotza maite duena eta Gizona gainditzera eramango duen morala da. 2- Esklabuen morala : Moral pasiboa da. Ez du balorerik sortzen. Gizaki ahulek beraiengan aurkitzen Dituzten gabeziak eta ezintasunak balore bihurtzen dute. Goi mailako bizitzaren kontrako bengantzan Dute oinarria. Beheranzko bidea errepresentatzen du baita bizitzaren kontrako baloreak ere : apaltasuna, etsipena, Gupida, sakrifizioa, patzientzia… Nietzscheren proposamena : Bitalismo korronte filosofikoaren barruan kokatuta dagoelarik, bizitzaren Baieztapen sutsua egiten du mendebaldeko kulturaren kontra, Honek gezur baten historia da, kutsatuta Dago hasieratik eta eraiki dituen mundu ideialak : filosofia, morala, erlijioa eta zientzia bizitzaren Ukapenean oinarrituta dagoelako. Horren ondorioz, kultura dekadentea da eta berak bultzatu dituen Baloreak bertan behera bota eta bizitzaren aldekoak berreskuratuak izan beharko dira, baloreen Zeharaldaketari esker. Horretarako gizakiak “Jainkoaren heriotza” onartu behar izango du eta Nihilismo aktiboa erakutsiz supergizonaren etorrera posible egingo du. Supergizonak errealitateari Buruzko ikuspegi tragikoa izango du baina ez du etsipenaz erreakzionatuko. Dagozkion kualitateak Bizitasuna, balore berrien proiekzioa, eta mundutasuna izango dira. Inozoa izango da bizitzaren aurrean Prejuiziorik ez duelako izango eta beti esperimentatzeko prest egongo da, behin eta berriro , bizitza den Modukoa onartuz. - 5- EXISTENTZIALISMOA
Existentzialismo korronte filosofikoak dinamarkako Kierkegaard XIX. Mendekoa filosofoengan du bere
Sorburua. Honek gizakiaren existentziari buruz hitz egiterakoan existentziaren izaera larria baieztatzen
Du. Ikuspegi honek bere indar guztia hartuko du bigarren mundu gerra eta gero, Jean Paul Sartre
Filosofoarekin.
Existentzialismoarentzat gizaki bakoitza bakarra , errepikaezina eta zientzia positiboen bidez ulerezina
Da. Ikuspegi etikoari dagokionez, etika formala eta autonomoa defendatzen du Kant-ek egin zuen
Bezalaxe. Hala ere, Kant erizpide objetibo eta unibertsaletan oinarritu zen. Ordea, existentzialismoan
Erizpide indibidualista eta subjetibista defendatzen da.
Ikuspegi honentzat askatasuna da gizakiaren balore nagusi eta ongi gorena, beste izakiengandik
Desberdina izaten egiten diona. Naturako izakiei dagokionez, beraiekin eta naturarekin egoera orekatuan
Mantentzen dira, itxiak, amaituak izanik. Gizakia, ordea, batez ere, kontzientzia, harremana eta
Askatasuna da. Ezaugarri horiek direla eta pertsona bakoitza beste pertsonen aurrean guztiz desberdina
Da. Horren ondorioz, ez dago balore edo arau moral unibertsalik, denontzat baliogarriak izango
Liratekeenak. Hori dela eta inork ezin dio pertsona bati esan zer egin behar duen edo nola jokatu behar duen. Bakoitzari dagokio bere bakardadean bere eginkizun moralak ezartzea. Askatasuna gure patua da,
Halabeharrez. Gizakia derrigortuta dago askea izatera. Era batean edo bestean erabakiko du baina ezin
Izango du erabakiari lepoa eman. Azken finean, ez erabakitzea erabitzeko modu bat delako.
Moralaren benetako helburua zertan datza? Askatasuna onartu eta bizitzera derrigortzean. Askatasun
Absolutua da printzipioen justifikazio eta oinarria. Ez dago askatasuna baino haundiagorik den balorerik.
Bizimodu bakoitzari, pertsona bakoitzak ematen dio bere zentzu eta esanahia. Pertsona da berak
Sortutako proiektu bitalaren egilea, baita balore eta arauen egilea ere. Benetan garrantzia duena zera da :
Modu aske batean erabakitzea. Hau edo bestea aukeratzeak aukeratua izan denaren balioa azpimarratzera
Eramaten gaitu. Hala ere erabaki guztiak ez dira modu berberan baloragarriak : Bi motatako bizimodua
Desberdintzen da :
- Benetakoa, autentikoa, jatorra
Norberaren askatasuna bizi eta onartzean datza
Hemen gizakiak bere erabakien larritasuna bizi
Eta dagokien errespontsabilitatea onartzen du
Erabakiak libreak dira aitxakirik gabe eta lagun-
Tzarik gabe.
- Ez-benetakoa, ez-autentikoa, ez-jatorra.
Gizakiak dagokion askatasuna ukatu egiten du.
Jendearen erizpidean oinarritzen denean.
Besteek egiten dutena egiten da, besteek esaten
Dutena sinistu eta esaten du, besteek
Erabakitzen dutena erabaki eta besteek euren
Bizitza bizi duten moduan bizitzen du.