Sexu Bidezko Ugalketa eta Genetikaren Oinarriak

Biología3,42 KB

Sexu Bidezko Ugalketa

Sexu bidezko ugalketa: Bi organismo hartzen dute parte eta gameto izeneko zelula espezializatuak eratzen dituzte. Gametoek bi organismoetatik heredatutako karaktereak dituzte. Gametoak zelula haploideak dira.

  • Gameto emea: Animalienak obuluak dira, eta landareenak oosferak.
  • Gameto arra: Animalienak espermatozoideak dira, eta landareenak anterozoideak.

Gametoak gonadetan sortzen dira. Gonada arrak barrabilak dira, eta emeak obulutegiak.

  • Sexubakarrak: Bi banako mota daude: banako batek gonada arrak ditu, eta besteak gonada emeak. Itxura desberdina dute, eta horri dimorfismo sexuala deritzo.
  • Hermafroditak: Banako bakoitzak gameto arrak nahiz gameto emeak sor ditzake.

Genetikaren Oinarrizko Kontzeptuak

Genetika: Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da.

  • Locus: Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoa.
  • Aleloak: Karaktere jakin bat kontrolatzen duen gene batek izan ditzakeen aukerak.
  • Homozigotoa: Banako batean gene baten aleloak berdinak direnean.
  • Heterozigotoa: Banako batean gene baten aleloak desberdinak direnean.
  • Genotipoa: Banako batek progenitoreetatik heredatu dituen geneen multzoa.
  • Fenotipoa: Organismo batek adierazten dituen karaktereen multzoa.

Mendelen Legeak

1. legea: Karaktere batean desberdinak diren bi linea puru gurutzatzen direnean, ondorengoak uniformeak dira.

2. legea: Lehen belaunaldiko hibridoak gurutzatzean, aleloak bereizi eta gametoetan bakoitza bere aldetik banatzen da.

3. legea: Aleloak bakoitza bere aldetik heredatzen dira, eta ausaz konbinatzen dira ondorengoetan.

Herentzia Motak

Bitarteko herentzia: Bi aleloek beren informazioa proportzio berean adierazten dutenean gertatzen da. Ondorengoak heterozigotoak dira, eta haien fenotipoan progenitoreen tarteko ezaugarriak dituzte.

Kodominantzia: Bi aleloak aldi berean agertzen direnean gertatzen da. Ondorengoak bi progenitoreen ezaugarriak dituzte.

Biki Mota

Biki monozigotikoak: Espermatozoide batek obulu bat ernaltzen du. Zigotoa bitan zatitzen da, eta sexu bereko bi fetu hazten dira.

Biki dizigotikoak: Bi espermatozoidek obulu bana ernaltzen dute. Bi enbrioi sortzen dira, eta sexu desberdinekoak izan daitezke.

Adibideak

XdY? Bai

XY? Ez

XdX? Ez

XdXd? Bai

XhY? Bai

XY? Ez

XX? Ez

XhX? Ez

XhXh? Ez da jaiotzen

Descargar

PDF Word HTML