Semiotika: Zeinuen Zientzia eta Komunikazioa

Lengua y literatura2,74 KB

Semiotikaren jatorria eta oinarriak

XX. mendearen erdialdean garatu zen joera. Saussure-ren ikerketak kontuan hartu behar dira; harentzat, zeinua zen hizkuntzako oinarrizko elementua. Zeinuak bi alderdi ditu: adierazlea eta adierazia.

Zeinua sistemaren barnean dago. Hizkuntza zeinu-sistema abstraktu horren barnean dago, gure buruetan orokorragoa den horretan. Semiotikaren objektu nagusia zeinua da; beraz, semiotika zeinuen zientzia orokorra dela esan dezakegu. Zeinuak nola funtzionatzen duten eta zein sistemetan parte hartzen duten aztertzen du.

Kultura eta zeinuen aniztasuna

Kulturaren barnean agertzen diren elementu desberdinak zeinuak izango dira semiotikarentzat:

  • Hitzak ez dira izango bakarrik zeinuak.
  • Poema bat ere zeinu bat izan liteke.
  • STOP seinalea edo soineko bat ere zeinuak dira, esanahia eta forma dutelako.

Gizakiok sortzen ditugun gauza guztiek esanahia dutela eta zerbait komunikatzen dutela planteatzen du semiotikak. Poema bat zeinu konplexua da, beste zeinuek osatzen dutelako (izenburua, figura erretorikoak...). Semiotikak literaturaz gain beste arlo batzuk ere aztertzen ditu.

Estrukturalismoa, Formalismoa eta Semiotika

Semiotikak Estrukturalismoaren eta Formalismoaren ekarpenak onartzen ditu. Horiek testuaren estruktura eta barneko elementuak (zeinuak) garrantzitsuak zirela esaten zuten. Baina semiotikak dio literatura komunikazio-sistema baten barnean kokatu behar dela. Beste bi joerek idazlea baztertzen dute, eta semiotikak, aldiz, berpiztu egiten du: irakurleak mezua kodifikatu eta deskodifikatzen duela proposatzen du.

Literatura komunikazio-prozesu gisa

Zeinu guztiek zerbait komunikatzeko asmoa dute. Literatura testua zeinua bada, literaturak komunikatzeko asmoa izango du. Literatura modu berezian komunikatzen dela planteatzen du. Adibidez, komunikazioan parte hartzen dutenek izen desberdinak dituzte (idazlea, irakurlea...). Obra estruktura irekia dela planteatzen dute, estrukturalisten eta formalisten kontra. Obra irekia da testuinguruarekin, irakurlearekin, gizarte desberdinekin eta beste obrekin lotuta dagoelako. Lotura horiek obraren esanahian eragina dute.

Obraren osagaiak eta semiotikaren irismena

Obra baten barnean hainbat zeinu ditugu: hitzak, sinboloak, kultura-kodeak eta erlijio-kodeak. Obra aztertzean, mota desberdinetako zeinuak aurkituko ditugula defendatzen du semiotikak. Planteamendu nahiko orokorra da eta musika, zinema eta beste arloak aztertzeko ere balio du. Azken finean, semiotikak zeinuetatik esanahiak nola sortzen diren aztertzen du, hots, komunikazio-prozesua. Semiotikak hainbat joera hartzen ditu bere barnean.

Descargar

PDF Word HTML